2012/08/08

ANTZUOLAKO LARRU-ONTZEAREN INTERPRETAZIO GUNEA



Gaur egun emigranteen joan-etorriak ohikoak jarri diren albisteak baldin badira ere, ez uste oraingoak bakarrik direnik.

Alegia, nekazaritza-baliabide eskasak dituen beste edozein herriren antzera, Euskal Herrian ere beste eskualde batzuetatik etorritako imigranteen behin betiko asentamenduak saihesten saiatu da. Auzotar izan nahi zituzten guztiek, probintzian jaiotakoak ez baldin baziren, kaparetasuna –“hidalguía” deritzana- egiaztatu beharra zuten; hau da, bataio-agirien eta ezkontza-agirien bidez, herritarrei nahiz lekukoei galdeketak eginez, kaparetasuna eta odol-garbitasuna frogatu behar zuten.

1770ean jarrera hau aldatu egingo da gure artean zenbait lanbideren garapena ziurtatzeko. Eta horrela, lanbide batzuk zutenek ez zuten horrelakorik egin behar. Baina zein lanbide zutenak?: “pregoneros, carniceros, barrenderos, ZURRADORES, y los que profesan algún otro oficio infame… solo mientras ejercen sus oficios”.

Beraz, bi ondorio testu honetatik atera daitekeena: zurradero lanbidea “oficio infame” bezala hartzen zela eta, bestetik, lanbide horrekin loturiko pertsonak mugak irekiak izan zituztela une batean hemen gelditzeko, inongo agiririk aurkeztu gabe.

Eta badirudi, beraz, XVIII. Mendearen bukaeran testuinguru hau aprobetxatu zuela Kanbotik (Lapurdi. Frantzia) herrira etortzeko Laborda sendiak, ondoren ikusiko den bezala.

Antzuolan larrua ontzeko dauden lehendabiziko aipamen dokumentalak, XIX. mendearen hasierara eramaten gaituzte, orduan zenbait erakunde ofizialek eskatuta, hainbat datuen berri ematen baitira herriko aktibitate honen inguruan.

Lehen datuak 1828koak dira, orduan Estatuko Errenta Zuzendaritza Orokorrak eskatu zion Gipuzkoako Probintziari bidal diezaiola probintzi horretan ziharduten kurtiderien berriak. Eskaera honi erantzunez, Antzuolako Udalak zera bidali zuen:

“1828ko apirilaren 19an hartutako eskutiz bati erantzunez… adierazi nien herriko bi zurrategiren jabeei esateko zuek eskatutako datuak… Erantzuna izan da azken urtetan partida asko bidali direla larru mota asko probintziara eta kanpora ere, zola izan ezik, baina orain ezin dutela daturik eman kontuak egiten ez dituztelako; orain oso lan gutxi egiten dutela ere adierazten dute, lanik ez dagoelako”.

Dugun informazioaren arabera, beraz, bi lantoki ditugu Antzuolan langintza honetan eta dirudienez euren egoera larria da lanik ez dagoelako.

1790an sortu zuen Bareñok larrua ontzeko lehen lantegia Antzuolan. Baina 1880 arte ez zen beste enpresarik sortu. Urte horretan “Lamariano y Cía” enpresa sortu zuen Santiago Lamariano eta Lizarralde gizasemeak. Ondoren etorri ziren azken biak: “Galarza Hermanos y Arbulu” eta “Hijos de José Telleria”. Enpresa guzti hauek, desagertzen hasi ziren 50. hamarkadan hasi eta 90. hamarkada arte. Plastikoaren bultzakada, nekazaritzaren krisialdia eta mekanizazioa, norgehiagoka, berrikuntza teknologiko eza,… izan ziren lantokiak ixtearen eragile nagusiak. Egun, bada, arestian azpimarratutako aztarna batzuk izan ezik, gehiena desagertu da Antzuolako ondare unibertsotik.




Bareño lantokiko langileak eta larrua ontzeko lanabesak. 
1915. urtea 


 


Bareño lantokia, 17890. urtean sortua, gaur egun desagertuta eta Zurrategi plazan kokatua (argazkiko lehen planoan).

"TELLERIA" UHALGINTZA PROIEKTUA

Entzuna da Antzuolak historian zehar larru lanketarekin izandako harremana eta tradizioa. Hala ere, hainbeste eragina izan zuen industriaren lekukorik ez dago gaur egun herrian; izan ere jarduera honekin loturiko gainegitura gehiena desagertu delako. Dena dela, gehiena esan dugu, badirelako urte batzuk berreskuratze lanak eginez, pare bat larru lantokietako artxiboak errekuperatu eta antzinako argazki bilduma xume bat ere osatu dela.

 

 Olaran lantokiko langileak eta umeak. 1932. urtea

Zeregin honetan, une honetan ere zorionez esan dezakegu dena ez dela galdu, Telleria izeneko lantokikoaren uhalgintza tailerra gureganaino iritsi eta berreskuratzeko gai izan garelako. Telleria sendiaren oniritziarekin, Antzuolako Udalak egindako kudeaketari esker, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare sailak emandako laguntzari esker ere, berrogei bat urtetan itxita egon den lantokia -eta galtzeko zorian zegoena gainera- errekuperatu dugula esan dezakegu.

Antzuolako Udalak betidanik erakutsi du herriko ondarearenganako sentsibilitate berezia. Makina bat lan egin du herriko ondarea gal ez dadin, eta Foru Aldundiak emandako laguntzari esker ere, baserri, baseliza, errota,… ugari berreraiki, zaindu eta babestu ditu.

Tradizio honekin jarraituz, Gipuzkoan barna larru lanketarekin lekukorik edota eredurik ez dagoen inguruan ezin genuen galtzen laga Tellerian aurkitu genuen altxorra. Izan ere, gu baino adituagoak direnen arabera, Gipuzkoak duen larru tailer bakarra da Antzuolan duguna.

Baina ez pentsa berau larru-ontze inguruan Antzuolako Udalak eta Herriak egin duen gauza bakarra denik. Jarduera horrekiko dugun oroitmena eta ondarea zorionez galdu ez delako.

Horrela, lehenik eta behin, auzo berri bati Zurrategi auzoa jarri zitzaion izenez. Ondoren, 1998ko uztailaren 4an, urte askotan Bareño izeneko larru lantoki bat zegoen lursailean, Zurrategi auzoan hain zuzen ere, lanbide honekin lotutako langile bat larrua ontzen izeneko irudi bat inauguratu zen. Inaugurazio honekin erakusketa eder bat antolatu zen larru ontzerako erabiltzen zen tresneriarekin eta antzinako argazkiekin. Orduan bada hausnartzen hasi ginen Antzuolak lanbide honekin loturiko gune bat, zentro bat, museo tankerako bat merezi zuela. Tellerian azaldutakoa izan da, dena den, detonantea.


Antzuolako zurrategiak

2005ean ekin zitzaion proiektuari. Bertako azken jabea (Agustin Telleria) hil eta gero, eta Udalaren eskariz, bere senitartekoek begirunez ikusi zuten uhalgintza horren errekuperazioaz, eta ez zuten inongo oztoporik jarri bertako ondarea Udalak eskuratzeko. Horrela kontuak, Gipuzkoako Foru Diputazioko ondare saileko adituak etorri ziren eta han zegoen altxorraz ohartuz, aparteko garrantzia zuenez, 10.000 eurotako laguntza ematea erabaki zuten han zegoena errekuperatzeko eta katalogatzeko. Udalak zuen kostuaren defizita bere gain hartuz, 5.000 euro, uda ondoren, eta irail-urria bitartean, zerari ekin genien:

  • Gauzak jasotzen hasi aurretik, espazio osoaren filmazio bat egin zen, hurrengoan, tailerra ber egiterakoan objektu bakoitzaren kokapenaz jabetzeko alde batetik, eta bestetik, espazio hau desagertzear dagoenez, ondare horren lekuko bat izateko.
  • Bigarren, tailerrean zeuden erremintak, mahaiak, larrua josteko makinak, brokelak, larru patroiak,… sailkatu, katalogatu eta enbalatu ziren. Horretarako behar ziren planoak, argazkiak,…
  • Hirugarren, bildutakoa biltegi aproposera eramanda, fardeletatik atera eta garbiketa eta materialaren saneamendu prozesuari ekin zitzaion.
  • Laugarren, guztia txukunduta, eraketa hipotetiko bat egingo dugu gune hori simulatu nahian.
  • Bosgarren, espazio zabal batean, eta larrua ontzeko gune horrek forma hartu arte, biltegian gordeko da materiala txukun eta salbu.

- Josu Tellabide izan zen katalogazioaz arduratu zena.
- Fernando Diaz arduratu zen tresnak desmuntatzen eta Udalak egokituta zeukan biltegian sartzen.

 

Telleria lantokia

Une honetan, gainera, Zentroaren lokala ere egon badago, eta bertan baita hainbat egokitzapen egin ere. Dena dela, azken bultzada nork eman zain dago, izan ere une honetan proiektua geldirik dago.

Lan batzuk, hala ere, eginda daude:

1. "Galarza Hnos. eta Arbulu" lantokiko artxiboa katalogatuta dago.
2. Larrua ontzeko filmazioa (Foruan, Gernikan) egin zen.
3. Hainbat lekukoren testigantzak jaso dira.
4. Erreminta batzuk ere eskuratu dira.


Larruaren inguruko informazio gehiago ahotsak.com kontsultatu:



ERANSKINA:
 
OLARAN lantokiari buruzkoa.

Al ser mayor el volumen de producción de esta manufactura, tuvo que adecuarse a las necesidades creando una infraestructura más compleja que las demás. Era tanta la necesidad que tuvo de agua corriente que llegó a aprovechar las aguas de la fuente pública de Ondarre, siendo por ello amonestado por el ayuntamiento.



Por esto, y para no crear más inconvenientes al vecindario de la villa y mantener e incluso mejorar su producción, tuvo que abastecerse de otros cursos de agua.

Uno de los objetivos principales de esta empresa fue producir electricidad para su autoconsumo mediante una turbina y un alternador que se situarían en una casa –hoy desaparecida- del barrio de la Antigua, en el lugar donde hoy están las cruces del Calvario, enfrente de la ermita de la Antigua.

Para el abastecimiento de esta mini central también se tuvieron que construir una serie de saltos de agua, de canales y un depósito.

Hagamos, pues, una descripción de toda esta infraestructura.

Fueron cuatro los cursos de agua de las que se aprovechó, sobre todo, esta fábrica: la primera, y la más antigua, fue aprovechar el curso de agua de Zuntzoerreka y de la regata de Jainkoiturri, que se unían cerca del caserío de Iñurrigarrogarai en el barrio de Basalde. El agua era interceptada por una pequeña pared a la que se unía el comienzo de un canal. A través de ella, y manteniendo la cota de altitud de 375 metros (hay que tener en cuenta que el depósito de agua de Mendibil, donde se almacenaba el agua de esta zona así como la que venía de la zona de Arrandai, tenía una cota de altitud de 350 metros) atravesaba la parte inferior de los pastizales del caserío de Madariaga así como las de la parte alta del caserío de Erautza, uniéndose en su recorrido al canal agua procedente del río Mutillagun y también del río Deskarga. Por la zona alta de Goikolau atravesaba por debajo el camino  que une Antzuola con el puerto de Deskarga y Zumarraga, llegando a la cabecera del caserío Olamendi aprovechando a su paso las aguas del río Ipurtika, mediante una arqueta. Desde aquí el agua era transportada bajo tierra por la zona de Illarramuño a través de un túnel artificial de unos 5 metros; construido, según nuestro informante, mediante una bóveda de madera que salía enfrente del caserío de Zorroztarrieta, donde hay un alberge que aprovechaba el agua de este canal. Desde aquí, y por la mitad del caserío de Zorroztarrieta, tomaba la recta final de su recorrido hasta el depósito de Mendibil por la parte inferior del caserío de Altzeta.

Un recorrido en su totalidad de 4 Km, recogiendo cursos de agua, con sus correspondientes captaciones por arquetas, de todos los riachuelos y regatas de la zona. Es decir, una verdadera obra de ingeniería, y también de cálculo de desniveles.

Otra de las zonas de aprovechamiento de agua fue la zona del entorno de Arrandai y Urkilu. Aquí se crearían dos saltos de agua artificiales con el fin de poder aprovechar aguas de los riachuelos del entorno de Arrandai yAntzintxardi (Urkilu.

Para ello se hizo un salto de agua  en la zona alta de Urkilu, camino hacia Arrandai, que aprovechaba el agua que venía de Arrola y Koroso así como del riachuelo de Zabaldoko erreka, que mediante una canalización muy artesanal realizado en la misma roca con pico, llevaba las aguas de este último riachuelo a la canalización que comenzaba por encima del salto de agua. De aquí partía un canal en perfectas condiciones que cruzaba el salto de agua, también artificial, de Antzintxardiko erreka, y que canalizaría asimismo las aguas de este riachuelo, aportando un caudal nada despreciable hasta el depósito situado en Mendibil (cerca del caserío de Loieta. Un recorrido, pues, que puede suponer en total de un par de kilómetros.

Desde aquí, mediante otra canalización, y con un desnivel de unos 150 metros, entraría el agua en las turbinas de la casa-central eléctrica que poseía en Antigua Olaran, produciendo luz eléctrica para la empresa. Gracias a esta energía, la curtiduría podía mover las distintas poleas que mediante distintas correas transmitían fuerza a los distintos elementos de fabricación: bombos, prensas, etc.

Hay que señalar que debajo del depósito de Mendibil, que por cierto tiene en estos momentos un estado físico aceptable, existe un habitáculo abovedado con un par de llaves de registro. Según nuestras informaciones, la salida de agua del depósito se hacía mediante dos tubos (con sus respectivas llaves de paso) independientes que se unían muy cerca de la central de Antigua en una sola para así poder penetrar con más fuerza el agua en las turbinas y producir más energía.

También variaba el diámetro de los tubos que bajaban perpendicularmente a las turbinas. Es decir, si en la salida del depósito el diámetro de los tubos de hierro rondaba los 20 centímetros, en la entrada a la central suponían unos 10 centímetros.

El tercer aprovechamiento de agua es la zona de Otamendi. Posee una arqueta de captación en la parte baja del antiguo ferrocarril de los Vascongados –zona del río de Aransoro- que se canalizaba posteriormente hasta el depósito del caserío de Irala. Desde aquí, por el caserío de Iralatorre, bajaba y baja un tubo hasta el barrio de Ondarre por debajo de la carpintería de Garitano. Agua que también era aprovechada por la dicha carpintería.

Y por último, el agua del río Antzuola. Frente al barrio Ibarrondo existe una presa que mediante una canalización de mampostería de unos 100 metros, que posteriormente mediante tubo de agua pasaba por debajo del barrio de Ondarre, surtía a la fábrica agua del río Antzuola. Esta agua se utilizaba no para lograr energía eléctrica sino para mover una turbina vertical que a su vez, mediante un eje principal, muy al estilo del funcionamiento de los molinos de agua, movía ejes secundarios, las cuales movían las distintas poleas de transmisión de la fábrica.


Por suerte tenemos un documento que nos señala cuando se erigió esta presa y para qué. Era el año de 1885:

 “Lamariano y Cia. Manifiesta que en su nueva fábrica de curtidos quiere montar una rueda hidráulica de 5 metros de altura para la trituración del taur (sic) y elaboración de curtidos, le es indispensable conducir el agua del río que baja de hacia Antigua recibiendo en una presa de un metro de altura, más abajo que la caseta de Galarza, hacienda la conducción en canal descubierto orilla derecha del río en parte y en el resto en tubería de 12 centímetros de calibre por subterráneo atravesando la plazuela de Ondarra”. El ayuntamiento les dio la licencia para ello, pues “... lejos de poner trabas e inconvenientes, debe favorecer las industrias locales... sólo que en tiempos de verano deberán dejar cursar por el río agua desde las primeras horas de la mañana hasta el mediodía para el servicio público”.

No obstante, tanta infraestructura era poca para acarrear agua en épocas de estiaje, “pues en verano casi siempre había problemas de abastecimiento”.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada