2012/08/05

MARISTAK ANTZUOLAN

KRONOLOGIA


OÑATI

  • 1903ko uztailaren 25a: Oñatira iritsi ziren lehendabiziko frantses maristak. Bertan, komunitate bat sortu zuten, eta Maristak izan nahi zutenak hartzen hasi ziren.
  • 1903ko azaroaren 28a: Oñatira marista berriak iritsi ziren eta horiek prestatzeaz arduratuko ziren frantses prestatzaileak, eta bertan, nobizio-etxea sortu zuten Oñatiko Unibertsitatean.

ANTZUOLA

  • 1907ko abenduaren 14a: Antzuolara nobiziatsua pasatzeko baimena eman zitzaien maristei.
  • 1908ko abuztuaren 15a: Lehendabiziko sei maristek abitua jantzi zuten Antzuolan.
  • 1914ko urriaren 23a: 1913 eta 1914 bitartean eraiki zen etxe eta kapera berriaren bedeinkazioa egin zen.
  • 1929: Maristak etorri zireneko lehen 25 urteak ospatu ziren.
  • 1929ko maiatzaren 15a: San Jose eraikitzeko lehendabiziko harria jarri zen.
  • 1929ko abuztuaren 24a: San Jose irudiaren bedeinkazioa egin zen.
  • 1931ko martxoaren 19a: Antzuolako umeentzat izango zen Berriotxoa eskolaren zabalera ekitaldia egin zen.
  • 1936ko irailaren 21a: Nazionalak Antzuolan sartzear zeudela, eibartarrak omen ziren miliziako batzuk maristen komentuari su eman, eta guztiz kiskaldu zen.
  • 1937ko ekainaren 7a: Maristak Antzuolara itzuli ziren, eta erre gabe gelditu zen Berriotxoa ikastetxean hasi ziren bizitzen.
  • 1939-1941: Nobiziatsua edota apaiz etxea berreraiki zen.
  • 1942ko abenduaren 15a: Gasteizko Gotzaina zen Lauzurika jaunak, berreraikitako maristetako kapera bedeinkatu zuen.
  • 1954ko abenduaren 12a: Egun Larderon (Logroño) badago ere, garai hartan maristetako kaperaren egon zen Mariaren irudia jarri zen fatxadan.
  • 1955ean, maristen sortzailea izan zen Marcelino Champagnat zena, beatotzat hartu zuen eliza katolikoak, eta Antzuolan 1955eko urriaren 21, 22 eta 23an, ospakizun bereziak egin ziren.
  • 1970ko otsailaren 12a: Berriotxoa eskola itxi zen.
  • 1974ko apirilaren 9a: Antzuolan zeuden azken hiru marista Antzuolatik joan ziren betiko.
  • 1974ko apirilaren 26a: Maristek Antzuolako herriari eskaini eta eman zioten San Jose eta inguruko saila.
  • 1977ko uztailaren 11a: Berriotxoa ikastetxea botatzen hasi ziren, bertan etxeak eraikitzeko.
  • 1977ko abenduaren 12a: Eguzki auzoa izendatuko den etxegintza bukatu zen.
  • 2003: Aluminosis gaitzak jota, maristetako komentua bota zen.
           

Maristak 1950. hamarkadan

SARRERA.-

1908an iritsi eta 1974an joan ziren, maristek 66 urte bete zituzten gure artean, eta nola ez, gurean bizi izandako batek ezin du, horrela, arrastorik gabe, gure artetik alde egin. Oso markatuak izan gara herri bezala, maristak Antzuolan egon direlako, eta nahiz eta orain, garai batean egon zen nobizio-etxetik pasatutako pertsonon ileak urdinduta egon, batek baino gehiagok, gure herria ezagutzen badu, besteak beste, hemen, maristak egon zirelako da.

Ezustean etorri ziren Antzuolara Maristak, izan ere, une hartan Gipuzkako edozein herrik bete zezakeen maristek nobiziatsu berria eraikitzeko bilatzen zuen baldintza.

ZEINTZUK DIRA MARISTAK.-

Marcelino Champagnat (1789-1840) Frantses Iraultza izandako urte berean (1789) etorri zen mundura Frantzian dagoen Rosey izeneko herritxoan, eta bere amaren erlijio zaletasunari esker, apaiz ordenatu zen 1816an. Apaiz laguntzaile gisa bete zituen bere lehen urteak, eta berehala esnatu zitzaion eskolatze gabeko umeentzat, eta baita euren ezjakintasuna eta beharrekiko arreta berezia, horrela, seminarioan zegoenean buruan bueltaka zerabilkion hezitzaile-anaia talde bat osatu nahi izan zuen Mariaren izenez. 1817an sortu zuen, beraz, erakunde marista bat.

Argi eta garbi omen zeukan Marcelinok bere lehendabiziko helburua beharrean zeuden umeak eta gazteak heztea zela; izan ere “Si solo nos propusiéramos la instrucción religiosa, nos limitaríamos a ser simples catequistas. Nuestro propósito es más ambicioso: queremos educar al niño y ayudarle a ser un buen cristiano y un honrado ciudadano”.

1831ean barreiatu ziren Frantzia osoan, eta 1836an baita atzerrian ere.

1840ean hil zen Marcelino, berak lehen komunitaterako sortu zuen etxean, 1825etik Hermitage izeneko haranean kokatzen zena. Hil aurretik bere ordezkoa izendatu zuen: Francisco Anaia (Gabriel Rivat).

Franciscok Marcelinoren mezua jarraitu besterik ez zuen egin, eta ordurako, han eta hemen, hamaika herri eta herrixketako ume eta gazteentzat maisuak eskatzen zizkien inguruetara zabaldu ziren. Frantses gobernuak komunitate horren lana ezagutu eta 1851eko ekainaren 20an onartu zuen Institutua. Institutua onartu bezain laster, euren egoera arautu eta hierarkizatu nahi izan zuten, eta horretarako behar ziren barne arauak onartu ziren.

1879tik aurrera hasi zen maristen zabalpena mundu osoan. Barreiatze horren eragilerik nagusiena Marcelinok ezarritako mezua zabaltzea bazen ere, 1886tik aurrera zorigaiztozko eragile bat gehitu beharko zaio: 1886ko urriaren 30ean Frantzian dekretatu zen legea, alegia, bost urteko epean hezitzaile erlijiosoak ikastetxeetatik desagertu behar zirela adierazten zuen legea. Are gehiago, 1901ean, Frantses gobernuak apaiz kongregazioei baldintza gisa ezarritakoaren arabera, euren gizarte-zerbitzuarekin jarraitu nahi bazuten, baimena eskatu behar zutela. Maristek horrela egin bazuten ere, agintariek ez zuten eskaera hori onartu, eta agintariek hiru hilabete besterik ez zizkieten eman maristei, zeuzkaten egoitza zentrala eta ikastetxeak ixteko. Baina gehiago dago: 1902an Frantzian izandako hauteskundeen ondoren, batere eliztarrak izan ez ziren errepublikarrek hartu zuten boterea. Horrela, E. Combes agintari buruak frantses estatuan zeuden 3.000 eskola kristau baino gehiago itxi, 20.000 erlijioso eta lekaime kanporatu, eta erlijioaren irakaskuntza debekatu zuen. Benetako kanporatze agindua izan zen hura.


 Maristak 1920. urtean

Baina ordurako munduan barreiatuta zeuden maristak: Kanada (1885), Espainia (1886), Ameriketako Estatu Batuak (1886), Italia (1886), Danimarka (1888), Kolonbia (1889), Mexiko (1889), Txina (1891)... edota Irak (1902).

MARISTAK ESPAINIAN.-

Arestian aipatu dugun bezala, kanporatze agindu hori etorri aurretik zabaldu ziren mundu osora maristak. Espainiara, hain zuzen eta, zehatz-mehatz, 1886ko abenduaren 19ko goizeko 8 eta erdietan iritsi ziren. Urte, hil, egun eta ordu horretan ailegatu ziren Gironako tren estaziora Frantziatik zetozen lehendabiziko lau maristak: Hilario Jose, zuzendaria, Hipolito, Hermilio eta Hileon. Dena dela, marista horien hasierako nahia beste bat zen: Espainian gaztelera ikasi eta Argentinara joan bertan euren mezua zabaldu asmoz. Baina irteera atzeratzen zenez, sei hilabetera klaseak ematen hasi ziren, eta irailerako 160 ikasle zituzten.

Gironakoa detonantea besterik ez zen izan, handik eta hemendiko herri askok euren herrietan ikastetxeak zabaltzeko egindako eskaerak ere jaso izan zituztelako, eta XIX. mendea bukatu aurretik ikastetxe berri hauek ireki zituzten: Mataró, Vic, Rubí, Centelles eta Santa Coloma de Queralt; horiek denak 1887an. Ondoren, 1891ean, Burgosen; eta horrela beste batzuk, Bartzelonakoa 1900ean sortu zen arte.

Jarraitu aurretik esan beharra dago, Espainian ez zutela aurkako politikarik aurkitu; aitzitik, garai hartako Erregina zen Maria Cristinak onetsi egin zuen egindako lana, eta 1888ko otsailaren 8an, Erret Agindua sinatu zuen Maristen Kongregazioa Espainian onartzeko. Are gehiago, XIX. mende amaieran Espainian hogei eskola eta komunitate baino gehiago zeuden.

Frantzian emandako kanporatze-aginduaren ondoren, Espainiara beste bi talde berri etorri ziren 1903an. Lehenek, Gironara iritsi baziren ere, ordurako han marista gune garrantzitsua zegoenez, Lugoko gotzainaren gonbiteari jaramon egin, eta Galiziaraino egin zuten salto, eta handik, besteak beste, Ourense, Tuy, Vigora barreiatu ziren.

Beste “uholde” bat,  lau marista besterik ez, Frantziako mendebaldeko eskualdetik (Lacabe. Burdeos) etorri zen 1903ko uztailaren 26an Gipuzkoara, eta Oñatin, bertako unibertsitatean, gelditu ziren, irailean eskola bat zabalduz. Azaroan, berriz, beste frantses nobizio batzuk etorri ziren eta horiek guztiek zabaldu zuten ondoren nobizio etxea Antzuolan.

Baina ikastetxeak nahiz nobizio-etxeak eraiki edota zabaldu aurretik, aklimatazio edota egokitze prozesuari ekin zioten: Euskal Herriko eta Espainiako usadio eta ohiturak Frantziakoak ez bezalakoak baitziren.

Beraz, hiru Probintziatan zeuden –maristek probintzia kontzeptua marista guneak bereizteko erabiltzen zuten-. Lehena, Espainia, eta hemen Gironara iritsi zirenak osatzen zuten probintzia. Ondoren,  Leongo Probintzia, Galizia aldera joan zirenek osatzen zutena; eta Antzuolako Probintzia, Oñatira iritsitako maristena, eta Antzuolan nobizio-etxea eraiki zutenena.

1936an, Gerra Zibila iristean, 50 urte betetzen zituzten maristek Espainian. Ordurako 75 ikastetxe zeuzkaten barreiaturik Penintsula osoan, gehienak herri txikietan eta udal nahiz parrokien babesean. Hala ere, gerrate hori ankerra izan zen maristentzat: 57 hildako eta beste 170 erailak izan baitziren.

Gerra osteko gertakaririk aipagarrienetakoa, berriz, 1955eko maiatzaren 29koa izan zen, orduan maristen fundatzailea zen Marcelino Champagnaten beatifikazioa izan baitzen. Beste datu aipagarri bat, beranduagokoa, 1961ekoa, Etxe nagusia Erromara pasatu zenekoa.

Hirurogeigarren hamarkada ere aipatu beharra dago, komunitate honen urrezko garaia izan baitzen. Estatistiken arabera, 9.704 marista zeuden mundu osoan zabaldurik 1967an. Are gehiago, 5.873 seminarista eta 832 etxe ere bai.

Espainian ere antzerako garapena gertatu zen 40 eta 50eko hamarkadetan. Gainera, aldaketa bat ere nabari zen: maristek herri txiki edota ertainetatik hirietara pasatuz zihoazen, bertan goi mailako ikasketak gero eta gehiago eskatzen zirelako. Etorkizunari aurre egiteko, bada, euren burua birziklatu behar izan zuten.

Baina 1960. hamarkada aldaketa garaia ere izan zen Europan. Gizarte eta pentsamendu mailako aldaketek antzinako baloreak astindu eta aldarazi zituzten. Tradizioa eta modernitatea aurrez aurre jarri eta gatazka sortu zen. Bigarren Vatikano Kontzilioaren edota 1968ko Iraultzaren garaia zen, eztabaida, hausnarketa eta berrikuntza garaia, alegia. Ez zegoen galtzeko denborarik, tradizioa jarraibidea bazen ere, denbora berriek eskatzen zutenarekin bat egin beharra zegoen, horretara egokituz. Hala ere, egokitzapenak ez ziren azkarrak ezta onenak ere izan, eta maristen bokazioak (baina baita ordena erlijioso ororenak ere) jaisten hasi ziren. Azpimarratu dugu, 1967an 9.704 omen zirela maristak munduan zehar.1986an, berriz, 6.230 eta, 2002an, 4.562. Arestian azpimarratu dugun bezala, modernitatearen eraginez, ugariak izan ziren “desertzioak”. Aldi berean, bokazio eza ere jaitsiera horren eragile nagusienetakoa izan zen.

Egun, berriz, etorkizunak eskaintzen dituen erronkei aurre eginez dihardute maristek.

MARISTAK EUSKAL HERRIAN.-

1886ko urriaren 30ean kaleratu zuen Frantses gobernuak dekretuaren arabera, irakaskuntzan ziharduten erlijiosoek bost urte buruan laga behar zituzten eskolak. Urte berean hasi ziren Frantziatik ateratzen maristak, eta 1886ko abenduaren 19an iritsi ziren Espainiara; izan ere, urte eta egun horretan ailegatu ziren Gironako tren estaziora, Frantziatik zetozen lehendabiziko lau maristak.

Marista guzti horiek Front izeneko goi agintariaren agindupean erbesteratu ziren, eta mugatik gertu hasi ziren lehendabiziko egoitzak antolatzen. Era berean, Oñatitik jaso zuten itxi berri zen eskola bat zabaldu beharra zegoela. Eta horrela, bigarren “uholde” batean, Frantziako mendebaldeko eskualdetik, Burdeosetik gertu dagoen Lacabe herritik, 1903ko uztailaren 26an iritsi ziren lau marista Oñatira, bertako unibertsitatera. Hauek ziren iritsi berrien izenak: Laurent, Félicissime, Hortensius eta Gaudence.

Unibertsitatean zeudela, beste marista berri batzuk etorri zitzaizkien eta berehala, irailerako, lehendabiziko eskola zabaldu zuten, eta handik gutxira 180 ikasle izatera ere iritsi ziren. Arrakasta ikusita, Front goi agintaria marista eta nobizio berriak bidaltzen hasi zen Oñatira. Egoitza berria txiki geratu zen, ordea, eta beste eraikuntza berri bat bilatzen hasi ziren.

Maristek egindako lan horrek oihartzun handia izan zuen inguruan, eta beste zenbait herrialdetan hasi ziren egoitza eta eskola berriak sortzen. 1904ean Durangoko “Artes y Oficios” eskola hartu zuten; 1906an Zallan (Bizkaian) sartu ziren, bertan eskolak emateko; eta Antzuolan, maristen probintzia berria sortu eta “Provincia del Norte de España” edota “Provincia de Anzuola” zena eraiki zuten, hots, probintzia berri horretako marista berriak prestatzeko egoitza. Dagoeneko aski ezaguna dugun Front anaia izan zen horren guztiaren sortzaile eta antolatzaile. 1911ean bukatu zuen bere agindua, eta 1935eko azaroaren 16an hil zen Antzuolan.

ANTZUOLAKO PROBINTZIA.-

1907ko abenduaren 31ean abiatu ziren Oñatitik Antzuolara oinez berrogei marista, eta bertara arropak, laborategiko tresnak eta artxiboa ekarri omen zituzten Frantziatik, Lacabanetik (Burdeosetik hurbil), maristen mendebaldeko probintzia zen egoitza komentutik. Agindu hura, garai hartan maristen goi agintaria zen Front anaiak eman zuen. Horrela, 1904 eta 1908. urteen artean Durangon eta Zallan sartu ziren maristak, eta Antzuolako nobizio-etxean ere lehendabiziko sei maristek jantzi zuten abitua. Huraxe izan zen maristen probintzia berri baten hasiera: Antzuolako Probintzia, eta hemendik Soraluze, Ordizia, Azpeitia, Bilbo, Galdakao, Balmaseda, Oronoz, Zumaia,… baina Latin Amerikara eta Afrikara ere zabaldu ziren.

Horrela bada, eta arestian azpimarratu diren Girona eta Galiziako guneak aintzat harturik, hiru probintziek osatu zuten maristen kongregazioa Espainian Gerra Zibila baino lehen: Leongo Probintzia, Espainiako Probintzia eta Antzuolako Probintzia.

Gerra Zibilaren ondoren, 1942an hain zuzen, Espainiako Probintzia bitan banatu zen hasiera batean: Lebante eta Ipar-hegoa. Antzuolakoa azkeneko horretan geratu zen sartuta. Ordea, bi urte beranduago, 1944an, Ipar-Hego Probintzia zabalegia zenez, bitan banatu zen: Iparra eta Betikoa

Baina 40 eta 50eko hamarkadetan maristen gorakada zela eta, 1959an, maristen Kontseilu orokorrak Penintsula osoa zazpi Probintziatan banatzea erabaki zuen: Betikoa, Gaztela, Katalunia, Leon, Lebante, Madril eta Iparra.

 

MARISTAK ANTZUOLAN.-

Lehen urratsak.-

Esan den bezala, Oñatiko egoitza txikia gelditu zenez, beste eraikuntza handi baten bila aritu ziren inguruko herrietan maristak. Eta han eta hemen ibili ondoren, Antzuolan guztiz bukatu gabe zegoen etxe batekin egin zuten topo. Norena zen galdetu eta Felix Agirre izeneko batena zela jakin zuten. Etxe hori hasiera batean Antzuolara etorri behar omen ziren lekaime batzuentzat bazen ere, azken unean etortzerik izango ez zutela jakinda, obrak bertan lagata zeuden.

Maristek horren berri izanda, herriko parrokiaren apaiz laguntzailea zen, eta ordutik aurrera laguntzaile sutsua izango zen Luis Galfarsororekin jarri ziren harremanetan. Negoziaketak bide onetik joan ziren, eta maristek etxea erosi zuten; izan ere, Oñatin zegoenarekin alderatuta, jauregi bat iruditzen zitzaien hura. Erositako etxeak lau horma, zurezko egitura eta eskailera trauskil bat besterik ez zuen. Beraz, ondorengo lana, etxea nobizio-etxeak aurrerantzean izango zuen betekizunetara egokitzea zen. Hori lortzeko, eta eraikuntzaren barruak ahalik eta ongien banatzeko, eginkizun hauetara ohituta zegoen Philothée anaia hasi zen lanean.

Philotéerekin batera, Hundref eta Félicissime etorri ziren Antzuolara – Félicissime 1903ko uztailaren 26an Oñatira iritsi zen maristetako bat zen-. Obrak irauten zuten bitartean, apopilo gisa Telleria etxean egon ziren, Osiñalde deituriko etxean. Garai hartan Jose Telleriaren anaietako bat bizi zen, eta etxearen luzapen gisa, larrua ontzeko lantokitxo bat zeukaten. Dirudienez, kronistek dioskutenez, etxe hau “era una de las más cristianas e influyentes de la villa”.

Egoera horretan joan ziren egokitzen etxe berria, eta beste marista batzuk elkartuz joan ziren; besteak beste, sukaldari lanak egingo zituen Acyndime anaia, eta sei zazpi bat erlijioso gazte. Beraz, esan genezake, une hartan Antzuolan, guztira, arkitektoa (Philotée), arotza (Hundref), ortuzaina (Félicissime), sukaldaria (Acyndime) eta langileak elkartu zirela; azken horiek, gainera, aste guztian egoten ziren lanean Antzuolan, eta aste bukaeratan joaten ziren Oñatira, domekatan, bezperak ostean bueltatzeko. Euren esanetan bidea: “unos siete kilómetros…, y la cuesta es bastante larga y empinada”. Beraz, makina bat aldiz ikusi zituzten maristak bueltaka, hara eta hona, Arrandai eta Korosoko senideek!

Maristen egoitza eta nobizio-etxea.-

1907ko abenduaren 14an Antzuolara nobizio-etxea pasatzeko baimena eman zen, 1913 eta 1914 bitartean eraiki, eta 1914ko urriaren 23an etxe eta kapera berriaren bedeinkazioa egin zen.

1907ko urte amaieran jaso zen Erromatik Nobiziotza Antzuolan eraikitzeko baimena. Horrela jaso du garai hartako dokumentuak:

“Beatísimo Padre: El Procurador General del Instituto de Hermanitos de María, postrado a los pies de V. S., implora humildemente la facultad de transferir el Noviciado de Oñate a Anzuola, diócesis de Vitoria, para que en esta nueva residencia, propiedad del instituto, sea alojado más cómodamente y con más holgura”.

 
 Maristak 1960. urtean

 Hona hemen Erromatik eskaera horri eman zitzaion erantzuna:

“En virtud de las facultades a ella concedidas, la Sagrada Congregación de los Eminentísimos y Reverendísimos Cardenales de la Santa Iglesia Romana, autorizada para los asuntos y consultas de los Obispos y Regulares, atendidos los motivos expuestos concede benignamente al Superior General la facultad de permitir el traslado del susodicho Noviciado, con tal que en la nueva casa se cumplan las condiciones requeridas por el derecho… D. Card. Ferrata, Pref.-P.L.Giustini, Secr.- Roma, 14 de diciembre de 1907”.

Baimena lortuta, ez zegoen arrazoirik Oñatin jarraitzeko, horrela bada, Corneille anaiak zuzenduta, 1907ko abenduaren azken egunean Antzuolara abiatu ziren, Oñatiko egoitza hutsik lagata. Korosoko bidea hartu eta Arrandaitik jaitsiz iritsi ziren herrira, herragune osoa zeharkatuz eta herritarren harriduraz jabetuz. Baina etxea oraindik bukatzeke zegoen, langilez eta obretako zaborrez beteta zegoen, eta lan asko zegoen bukatzeke. Hala ere, hurrengo eguna urte berria (1908) izanik, berrogei bat marista izatera iritsiko ez zirenak elkar besarkatuz eta urte berriaren aurrean elkarri zoriona opatuaz eman zioten hasiera Antzuolako Probintzia izendatu zuten nobiziotza berriari. Beraz, 1908a izan daiteke maristek Antzuolan bizi izandako historiaren hasiera ofiziala.

Ondoren, komunitatea kudeatzeko hierarkizazioari, edota bakoitzak aurre egin behar zionari ekin zioten. Eta horrela izan ziren ardura banaketak:

  • Corneille anaia, zuzendaria eta nobizioen maisua.
  • Laurent anaia, bokazio berriak erakartzeko arduraduna;
  • Pierre Thomas, sakristia eta beste gauza batzuen ardura;
  • Acyndine anaia, ondasunen administratzailea;
  • Spérat anaia, lehen prefektua;
  • Félicissime eta Julien anaiak, juniorren hezitzaileak.
Aipatu beharra dago, nobizioak hiru besterik ez zirela une hartan.

Lehendabiziko urteak, jakina, ez ziren goxoak izan, batez ere obrak luzatzen ari zirelako. Gainera, argindarrik ez zegoenez, petroliozko lanparak erabiltzen ziren. Ez zegoen kaperarik ezta kapilaurik ere, eta egunero herriko parrokiara joan behar izaten ziren lehen meza entzutera. Dena dela, kaperatxo bat egin zenean, Polidoro izeneko apaiz bat etorri zen, Antzuolan denbora gutxi iraun zuen, ordea. Joan zenean, Eduardo Guastapaglia etorri zen, aski ezaguna bihurtuko zena.

Lanean negua eta udaberria pasa eta gero, uda iritsi zen, eta horrekin batera lehendabiziko abitu hartzeak. 1908ko abuztuaren 15ean lehendabiziko sei maristek jantzi zuten abitua Antzuolan.

Baina etxea berehala gelditu zen txiki: gero eta jende gehiago, gero eta zerbitzu gehiago (jostundegia eta zapatagintza alde batetik, erizaindegia eta prokuradore bulegoa bestetik) zegoen, eta eraikuntza berri baten beharra berehala igarri zen. Horrela, junior gunea eta kapera izango zituen etxea eraikitzea pentsatu zen. Corneille buru zela, eta Philothéus eta Vénérand maristen obra zuzendaritzapean, etxe berriaren eraikuntzari ekin zitzaion 1913ko uztailaren 26an. Lekuko batek lagatako adierazpenei esker, horrela deskribatzen zuen berak egindako lanak, eta obra eta etxe berriaren egitura (egileak euskaratuta):

“Piku eta palari helduz, eta goizeko lauretan jaikiz, jo eta ke aritu ziren nobiziauak harrobiari  harria ateratzen goizeko zazpiak arte. Ondoren, meza entzun eta gero, gosaldu egiten zen. Gosaldu ondoren, 11ak eta erdi arte lanean harrobian. Ordu horretan bazkalduta, berriro lanera joaten ziren. Euria eginez gero, etxe berrirako porlanezko eta eskoriazko blokeak egiten ziren.
Etxe berriak (etxe berria gaur arte ezagutu dugun komentua zen, bertan zine tokia kokatuta zegoena) hiru solairu, sotoa eta ganbara ere zituen, eta 40x11 metro omen zeuzkan, eta errekatik 16 metroko altuerara. Aurrealdetik, errepidetik zeukan kaperara sarrera, eta etxe berriaren lehen eta bigarren pisua okupatzen zituen. Etxe azpian, berriz, junior gunearen gelak zeuden, batetik bestera mugi zitezkeen pare bat beirate ederrez osaturik; baina baita areto nagusia ere. Lehendabiziko solairuan, umeen otoitz gunea zegoen, hainbat gela gertu zituela. Bigarrenean, berriz, hainbat gela eta logela bat. Hirugarrenean, beste gela zabal eta handi bat. Solairu bakoitzak egurrez egindako kanpoko galeria bat zeukan”.

Horrela, bada, joan ziren eraikitzen eta osatzen espazioak. Esan beharrik ez dago, etxe berri honen aretorik garrantzitsuena kapera izan zen, eta obrak amaitu eta 1914ko urriaren 23an zabaldu zen. Garaiko kronikek dioten bezala, oso egun ederra izan zen (egileak euskaratuta):

“Lehenik eta behin kapera bedeinkatzeko ekintzekin hasi zen eguna. Ondoren, maristak herriko parrokiara joan ziren bertatik ekarri behar zen Sakramentu santua kapera berrira laguntzeko. Prozesio ikusgarri bat osatu zen; Korpus eguna zirudien, eta zenbait alderditan egun hori ere gainditzen zuen. Udal Korporazioa osorik, eta herritar askoren laguntzarekin, Sakramentu santua kandelak piztuta babesten zuten partehartzaileek. Udaletxea, plaza eta ibilbidearen kaleak apainduta zeuden horretarako. Kantuak herriko txistulariek jotako piezekin tartekatzen ziren. Han eta hemen botatako suziriek, txupinazoek eta bonbek, elizako kanpai hotsek eta herritarren animazioek, Sakramentu santuaren ibilbidea goratzen zuten. Horrela, Sakramentu santua kapera sartu eta espazio sakratua bereganatu zuen, ondoren meza santua eginez”.

Aldarean, meza ematen, herriko parrokoa zen Luis Galfarsoro zegoen, diakonoak eta subdiakonoak lagunduta. Koruan, Martin Rodriguez organista ospetsuak idatziriko “Cor Jesu Flagrans” meza abestu zen. Ondoren, otordu eder bat egin zen, bertara maristen asistente gorenak, maristen goi agintariaren ordezkariak, parrokoak eta bere laguntzaileak, beste ikastetxe batzuetatik etorritako maristak, langileak eta lagunak hartu zuten parte. Guztiak han bilduta zeudela eta postrea jaten ari zirela, maristen probintzialak denoi eskerrak emateko erabili zuen parada hura.

San Jose irudia.-

Maristak Euskal Herrira iritsi zirela 25 bete zirela eta, 1929an makina bat ekintza antolatu ziren han eta hemen. Bilbon, Durangon edota Azpeitian nahiz Donostian, antolatutako saioak entzutetsuak izan ziren, besteak beste, garai hartan kaleratzen ziren argitalpenetan. Gasteizko Gotzaina zen Mujika jaunak ere, hona zer esan zuen maristak elizbarrutiari eskainitako ekarpenak zirela eta:

“Los HH. Maristas cumplen… el fin de su Instituto, dando sólida educación cristiana a la juventud, aficionándola a la vida parroquial y al servicio santo  del altar, convirtiendo de este modo a sus alumnos en los mejores auxiliares del clero”.

Aita Santua ere ez zen atzean gelditu, eta bere bedeinkapen santua ere igorri zuen.


San Jose irudiaren inaugurazioa, 1929. urtean

Baina ekintza guztietatik ospetsuenak Antzuolako Probintziako komentuan, Antzuolan hain zuzen, egindakoak izan ziren; bertako maristek San Jose bezala ezagutzen zen mendixka bereganatu eta, bertan, San Jose irudia jarri nahi baitzuten.

Obraren gastuak maristen ikastetxeetako ikasle eta ikasle ohien ekarpenekin ordaindu zen, eta komentukoak jo eta ke aritu ziren bidea eta goiko aldeko lautadatxoa prestatzen, Philithéus, Dorothée Laurent, Huberto eta Victor Severinoren zuzendaritzapean. Horrela eraiki ziren gaztelua, Familia santuaren baselizatxoa, eta beste areto batzuk. Maiatzaren 15ean, herriko agintari, apaiz, nahiz lagun erlijiosoak gidari, eta komentuko 200 pertsonekin batera, San Jose irudiaren oinarria izango zenaren lehen harria bedeinkatu eta jarri zen. Aitabitxiak herriko alkatea eta Bergarako Labe Garaietako ingeniaria izan ziren. Ekainerako, maristek eraikitako 10 metroko oinarria bukatua zegoen. Beraz, dena prest zegoen irudia jartzeko. 

San Jose irudia Pariseko Raffl etxeak funditu zuen; brontzezkoa zen, 2000 kilo eta hiru metro zituen. Martxoaren bukaeran iritsi zen mugara, Dantxarineara, Frantziatik Nafarroara. Bertan, oronoztarra zen Zezilio Etxebarriak hartu zuen kamioian irudia eta Antzuolara garraiatu zuen. Komentura iritsi zenean, makina bat lan egin behar izan zuten komentukoek San Jose mendixkatik gora irudia jasotzeko. Goian, Labe Garaietako ingeniariaren langile trebeak, eta baita Jose Mª Agirrek eskainitako tramankulu eta laguntzari esker, irudia oinarri gainera igo zen. Irudia igota, udalak bonbak eskaini eta herritar batek artilleria tiro batzuk bota zituen, San Joseri gora batzuk eskaintzen ziren bitartean.

Obra bukatuta, irudia bedeinkatzea besterik ez zen falta. 1929ko abuztuaren 24ean erabaki zen bedeinkatzea, Antzuolako San Bartolome eguna, eta Errukizko Ama eguna eta herriko festak zirela. Hori egiteko elizbarrutiko Gotzaina gonbidatzea erabaki zen. Eguna iritsi zenerako, komentu ingurua apaindurik eta herritarren parte hartze handia lagun, ekitaldi nagusiari hasiera eman zitzaion. Lehenik eta behin, Gasteizko Gotzainak emandako mezarekin hasi zen, tartean, koruak eskainita, kantu ederrak entzun zirelarik. Elizkizunaren sermoia, ikasle ohi batek, Cesareo Urgoiti durangarrak eman zuen. Meza bukatuta, eta aldez aurretik ongi antolatutako ilara bati jarraiki (lehenik, juniorrak, gero nobizioak, eskolastikoak, profesoak, nagusiak, Gotzaina bere laguntzaileekin, agintariak, apaizak, ordezkariak eta publikoa, oro har), San Jose goi alderaino zeramatela, kantuz iritsi zen talde osoa. Tartean, bonbak, suziriak eta kanpai hotsak izan ziren. Goian, Gotzainak bedeinkatu zuen irudia, eta euskaraz eta gaztelaniaz  hitz batzuk esan zituen. Bukatzeko, santuari eskainitako kantua eta ondorengo suziriekin bukatu zen ekitaldia.

Bazkaria oso alaitsua izan zen, eta arratsaldeko lauretan “Te Deum” abestu zen. Ondoren, gimnasia ariketa batzuk eta musika eta literaturaz osaturiko saioak eskaini ziren. Horrela, bada, amaitu zen San Jose irudia bedeinkatu zeneko eguna.

Mendixka hau marista askoren askatasun eta lasai bidea ere izan zen, eta apaingarri eta mantentze dotorea izan zuen. Baina maristek, 1974ean alde egin aurretik, Antzuolako herriari eskaini nahi izan zioten irudia, eta ordutik hona herriko ondasun zerrendetan dago.


Gerra Zibila, Komentuko Sutea eta Berreraikitzea.- 

uztailaren 18an izandako Altxamenduaren bidez hasiera eman zitzaion Espainiako Gerra Zibilari. Aipatu den bezala, Gerra Zibila iristean, 50 urte betetzen zituzten maristek Espainian. Hirurogeita hamabost ikastetxe zeuzkaten barreiaturik orduan Penintsula osoan.

Baina benetan ankerra izan zen gatazka hau maristentzat; izan ere, 57 hilak eta beste 170 erailak izan baitziren han eta hemen. Antzuolan heriotzarik izan ez bazen ere, Maristetako komentuaren erreketa traumatiko eta entzutetsua gertatu zen 1936ko irailaren 19 eta 21 artean. Zirudienez, Gerra aldarrikatu eta 1936ko irailaren 21eko arratsaldeko 6ak arte, Los Arcos teniente koronelaren agindupean zegoen Tejeroren taldeko lerro nafarra ez zen herrian sartu. Koroso eta Trekutz aldetik sartu ziren. Horrela, nazionalen sarrera gertu ikusirik, herrian zeuden miliziakoek alde egitea erabaki zuten. Baina herritik irten aurretik, dirudienez, Eibarko miliziako batzuek, Maristen komentuari sua eman zioten. Horrela kontatzen dute garai hartako kronikek nola bizi izan zuten maristek egoera hura:

“La vida tranquila de Anzuola, compartida entre el trabajo, la oración e inocentes diversiones, se vio bruscamente truncada con el estadillo de la Guerra Civil. Un grupo de comunistas de la vecina localidad industrial de Eibar, llegaron a la casa de formación de Anzuola y después de saquearla le prendieron fuego; los formados se dispersaron por los caseríos de la comarca o volvieron a sus familias. Los Hermanos fueron conducidos a Bilbao y recluídos, en condición de presos, en el colegio de la Plaza Nueva”.

1936ko irailaren 24ean, Bergarako komandante militarrak Antzuolako alkate izendatu zuen Jose Telleria, eta bere zuzendaritzapean Udalak burutu zuen lehen ekintzetakoa erretako komentuaren hondarrak kendu eta berau berreraikitzea izan zen.

 

Maristak erreta, 1936. urtean

1937ko udaberrian bueltatu ziren Antzuolara maristak eta berehala ekin zioten berreraikuntzari. Esan bezala, Udalak ez zuen arazorik izan berreraikitze aldia eta berorrek sortzen zituen kudeaketa administratibo guztiak errazteko. Horrela, garai hartan maristen Probintziako gorena zen Florencio Huartek aurkeztutako berreraikitze proiektua onartu zuen Udalak 1940ko uztailaren 6an. Hilabete batzuk beranduago, berriz, laguntza bat eskatu zion Florenciok Udalari “para la reconstrucción del inmueble y su iglesia aneja destruida por las hordas rojas el día 20 de setiembre de 1936”. Udala esku zabala izan zen orduan ere, eta 1941eko aurrekontuei begira, 2.000 pezetako laguntza eskaini zion obra honi. Are gehiago, 1942ko otsailean obrak bukatzear zeudela eta, 605 pezetako ardo gastuak ordaindu zituen, obran zeuden zaborrak garbitzeko herritarrak sortutako gastuarengatik. (Akta eta Akordioen liburua, 16. sorta).

Berreraikitze horri buruz, zera esaten digu Norte Marista izeneko maristen boletin informatiboak (Azaroa, 1987):

“La reconstrucción se hizo sobre la planta anterior, pero se introdujeron varias mejoras, como la techumbre en forma de quilla de barco invertida, forrados de recuadros con planchas de corcho. Los tres altares, con sus retablos afilinagrados y esbeltos, son de cemento armado, vaciado en molde de escayola. Van exornados dichos altares con placas de mosaicos y pintura, lo que da al conjunto un aspecto devoto y brillante”.

1942ko abenduaren 15ean, obrak bukatuta, kapera berria bedeinkatu zuen Lauzurika jaunak, Gasteizko Gotzainak. Hitz hauek erabili zituen inaugurazio egunean:

 “Que la gran casa que acabáis de inaugurar sirva para formar almas según las normas de la Iglesia y el espíritu de vuestro Fundador: que rezumen a Jesucristo y a la Virgen dentro de su pecho y que tengan alta temperatura de calor espiritual para formar a la juventud”.

Andre Maria komentuko elizaren fatxadan.-

1954an, berriz, Zipriano izeneko marista batek eskaera bat luzatzen zion Udalari esanez, herri lur edota basoetatik hiru pinu behar zituela aldamio bat egiteko, kaperako fatxadan Andre Maria haurrarekin kokatu nahi zutelako. Udalak ez pinuak bakarrik, baizik eta kaperaraino eramateak sortzen zituen gastuak ere bere gain hartu zituen. Halaxe, Andre Mariaren urtea, eta Inmakulada Amabirjina goratzeko, 1954ko abenduaren 12an kokatu zen mila kilotik pasatxo pisatzen zuen Amabirjina bere haurrarekin, kaperako fatxadan. Bi metro zeuzkan irudiak, eta Hontoriako kararriez Andres Martinez Abelenda eskulturagileak egindakoa zen. Gaur egun, irudi hau, Larderon (Logroño) dago, 1984ko ekainetik.

Hilabete batzuk beranduago, gerra osteko gertakaririk aipagarrienetakoa jazo zen, 1955eko maiatzaren 29an, maristen fundatzailearen Marcelino Champagnaten beatifikazioa. Antzuolan urte bereko urriaren 21, 22 eta 23an ospatu zen beatifikazio hori, eta ekintza erlijioso ugari antolatu ziren maristetako kaperan ere. Aldare buruan, alde batetik, izugarrizko koadroa jarri zen. Bestetik, aldarearen ezker aldean zegoen Luis Gonzaga irudia kendu eta maristen fundatzailea izan zen Marcelino Champagnat-ena jarri zen.

MARISTAK, IRAKASKUNTZA eta BERRIOTXOA IKASTETXEA.-

Funtzionaltasunari, alegia, bizitzaren perspektibari begira enfokatzen zen irakaskuntza: ikaskuntza erlijiosotik abiatuta, irakurketa eta idazketa, gramatika, aritmetika, pisu eta neurrien sistemak,… ziren maristen hezkuntza irizpideak eta diziplinak. Frantziatik zekartzaten baloreetan oinarritutakoa: ekimena, argitasuna, pazientzia eta norberaren garapenari begirunea. Hori guztia zen maristek eskaini nahi zituzten curriculum proiektuaren oinarriak. Eta Antzuolan ere gai izan ziren filosofia hori martxan jartzeko, 1931ean eraiki zen Berriotxoa izeneko ikastetxean, hain zuzen ere.

 

 Maristak, Berriotxoa eta San Bartolome baseliza Eguzki Auzo egin aurretik, 1960-70. hamarkadan.

Maristak sortutako herriko eskolak, irizpide eta egitura beretik abiatu ziren:

“Se trata de escuelas  rurales que no llegan a cien alumnos; la mayor parte tiene dos clases de cuarenta o cincuenta alumnos cada una; en cada colegio había tres hermanos, de los cuales dos daban clase y el tercero, que solía ser un joven recién salido del noviciado, aprendía algo con los pequeños y preparaba la comida; los edificios eran muy sencillos y solían disponer de una huerta en la que los hermanos cultivaban algunas verduras; las escuelas solían estar bastantes próximas; la educación se reducía a los saberes elementales; y los mismos hermanos solo tenían el título de maestro elemental, aunque, en verdad, este título solo se lo exigían al director; los chicos no iban a clase todo el año, pues cuando venía el buen tiempo y había trabajo en el campo se iban a ayudar a los padres.
Junto a estos colegios había unos pocos internados... En los internados, el nivel educativo era superior al de las escuelas, aunque no se alcanzaba todavía la educación secundaria”.

Hezkuntza, zerbitzu publiko gisa, gero eta garrantzi handiago hartzen ari zen Errepublika iritsi aurreko garaietan. Herriko agintarien nahia irakaskuntzaren beharra gurasoei atxikitzea bazen ere, hezkuntza ordezkaritzari ere behar beste baliabide jartzeko eskatzen zioten, herritarrei ganorazko hezkuntza bermatu ahal izateko. Izan ere, une hartan, herrian, jaiotza tasaren igoerak eta ondoriozko haurren eskolatzeak, maisu-maistra berriak eskatzea ekarri zuen:

“En vista de la matrícula elevada de niñas existentes en la actualidad en la escuela nacional de esta villa, y en vista de los deseos reiterados ... por la señora maestra... e interpretando ... el sentimiento unánime de toda la villa, sería muy conveniente... se solicitara  una segunda maestra…Necesidad de aumentar un maestro y una maestra nacional en vista del número excesivo de niños de ambos sexos comprendidos en edad escola… Por bien de la enseñanza urge la creación de nuevas escuelas nacionales... se puso a votación dando el siguiente resultado: ... cinco votos contra tres fue aprobada la creación  y petición de las (nuevas) escuelas”.

Baina ez dezagun pentsa hezkuntza herri agintarien kezka soila zenik, gurasoek ere ahaleginak egiten ari ziren. Antzuolako gurasoek aspalditik zeuden maristen atzetik, herrian eurek zuzendutako eskola berri bat eraiki zezaten. Udalak nahi hori ongi ikusten bazuen ere, herriari eskaini beharreko zerbitzu pribatua izanik, garestiegia iruditzen zitzaion, eta 1929ko urtearen bukaeran idatziriko dokumentu batek zera diosku:

“Se había acercado (al ayuntamiento) una comisión de Padres de Familia que estaba haciendo gestiones para establecer en esta Villa una Escuela Particular regentada por los Maristas, que desde hace 11 años era deseo de la inmensa mayoría del pueblo; la que se estaba en vías de conseguir y la que indudablemente repartiría grandes beneficios en la enseñanza para la juventud. El Ayuntamiento viendo que ella ha de ser  de grandes ventajas y un gran adelanto para el  municipio, si bien algo costoso, pues a parte de los gastos de habitación del local con su menaje, enseres, etc., solamente los Maristas por dar la enseñanza piden 5.000 Ptas., propuso que se concediese una subvención de 2.000 Ptas. Anuales, y que conste en el presupuesto que se está haciendo para 1930”. (Akta eta Akordioen liburua, 13. sorta)

 

Balentin de Berriotxoa ikastetxea, 1950. urtean

Badirudi 2.000 pezetako laguntza horrek eztabaidak ere sortu zituela herrian, batzuk ez baitzuten ongi ikusten ikastetxe pribatu bati lagundu behar zitzaionik. Beraz, lehen, gaur bezala, eztabaidagarria zen publiko eta pribatu arteko kontzeptu eta filosofia:

“El señor alcalde manifestó ser un gravamen para la villa la erección de la escuela de niños a causa de oirse de que se iba establecer una nueva escuela regentada por los Hermanos Maristas... El señor Tellería manifiesta que mal se entiende el espíritu ahorrativo que expone el señor alcalde, cuando según se dice... el señor alcalde y el ayuntamiento de esta villa, y sin contar para nada con la junta local de instrucción pública ha votado una subvención de dos mil pesetas anuales para que se crea una escuela regentada por los Hermanos Maristas…”.

Hala ere, badirudi eztabaida beste parametro batzuetatik zihoala; alegia, ez zela emandako laguntza, baizik eta ikastetxe berri horren helburua zein izan beharko litzatekeen. Beraz, ikastetxe horren definizio arazoa ere bazen:

“Que en manera alguna puede interpretarse como desconformidad por la subvención señalada para la escuela a crear por los Hermanos Maristas, sino que se halla identificado... con la idea de que los Hermanos Maristas abran un centro de instrucción, pero entiende que esta instrucción debe ser complementaria de la que dan los maestros nacionales... como podría ser dedicándose... a dar clases de francés, contabilidad, dibujo, matemáticas superiores, etc.”.

Errepublika aurreko hezkuntza egoerak, beraz, argi eta garbi adierazten digu herri agintarion nahiz herritarron nahia seme-alabei ahalik eta hezkuntzarik onena eskaintzea zela.

Eztabaidak eztabaida, 1931ko martxoaren 19n, San Jose egunean, Beato Valentin de Berriochoa eskolaren inaugurazioa egin zen. Ikastetxe honek herrian izan zuen arrakasta izugarria izan zen, eta eskola nazionalera zihoazen haurren kopurua ikaragarri murriztu zen.

Errepublika garaian, ostera, eta une hartako egoera sozio-politiko nahiz erlijiosoa aintzat harturik, egoera ez zen onena izan; baina ikastetxea isteko ahaleginak egin baziren ere, ikastetxeak ez zuen etenik izan, 1935-36ko ikasturtea ere ondo bukatu zen.

Gerra ostean ere, Berriotxoa ikastetxearen oparotasuna nabaria izan zen, bertan herriko haur asko ibili zen. Zoritxarrez ez dugu garai hartako estatistikarik, bai, ordea, ondorengokoa. Egoera hartara hurbilduz, bada, hau zen 1960 hamarkadaren hasieran Antzuolan hezkuntza aldetik bizi zen egoera, eskolan maila eta haur kopuruari dagokionez:

ANTZUOLAKO LEHEN HEZKUNTZAKO BATZORDEA. 1960
MAILA
URTEAK
MUTIL KOPURUA
NESKA KOPURUA
GUZTIRA NESKA ETA MUTIL
AMA ESKOLA
2  eta 3
23
26
49
ESKOLAURREA
4 eta 5
29
31
60
OINARRIZKOA
6,7,8, eta 9
69
77
146
SAKONTZEN
10 eta 11
31
26
57
HASIERA PROFESIONALA
12,13 eta 14
41
50
91
Guztira
193
210
403
Informazio iturria: Irakaskuntza sorta. Antzuolako Artxibo Historikoa. Egileak egokituta.

Eskola horrez gain Gipuzkoako Diputazioak eta Antzuolako Udalak diruz lagunduta, Uzarraga eta Galartzako haurrentzako eskola bat zegoen Uzarragan. Uzarragako auzo-eskola Uzarragako Jose Maria Agirre sakristauak zeraman, eta bertara bederatzi mutil eta bederatzi neska koskor joaten ziren.


Eta “Beato Valentin de Berriochoa” ikastetxeari dagokionez,  hau da eskola horretako ikasleen kopurua 60ko hamarkada hasieran:

  • 8 urte: Antonio Maria Arbulu eta Jose Luis Equino
  • 9 urte: Santiago Arin, J. Francisco Azcarate, J. Antonio Igarza, J. Joaquin Igarza, Javier Jauregui, J. Jose Jauregui, J. Antonio Telleria, Juan Tomas Zabalo, Jose Angel Zabalo, Jabier Estenaga.
  • 10 urte: Felix Aramburu, M. Angel Artolazabal, Victor Berraondo, Jesus Castro, Antonio Javier Iturbe, Miguel Angel Lizarralde, Luis Maria Zabala.
  • 11 urte: J. Luis Arregui, Juan Maria Larrañaga, Remigio Zabaleta, Valentin Zabalo.
  • 12 urte: Manuel Aramburu, J. Ignacio Badiola, Felix Berraondo, J. Ignacio Jauregui.
  • 13 urte: Pedro Olartua eta Jesus Zabala.

Ikastetxea pribatua izanik, gurasoek hileko kuota batzuk ordaindu behar zituzten. 1968ko datu baten arabera, une hartan, ume batek hilabete bat Berriotxoan ikasi eta materiala ordainduta, 296 pezeta ordaintzen zituen. Batzuk hori ordain bazezaketen ere, beste askorentzat, ezinezkoa zen. Hala ere, konparazio gisa: garai hartako Antzuolako jatetxe baten ongi bazkaltzeak, 300 pezeta suposatzen zuen. Beraz, norberak ateratzeko kontuak!

“Beato Valentin de Berriotxoa” IKASTETXEA ERAIKITZEN.-

Goiko testuetan aipatu den bezala, antzuolar gehienon nahia herrian ikastetxe berri bat eraikitzea izan zen, nahiz eta une batzuetan emandako iritzi eta hartutako erabakietan publiko eta pribatuaren arteko lehia eta esanahia anbiguo samarra izan. Nahi hori 1920ko akordioetan ere antzeman zitekeen, orduan ere maristek kudeatuko zuketen ikastetxe baten beharra ere antzematen zelako. Dena dela, nahi hori ez zen urte hartan garatu eta baztertua gelditu zen. (Akta eta Akordioen 11. liburu sorta)

Maristetan kokatuko zen ikastetxe horren beharra mugaz gaindi ere begirunez ikusten zen, Argentinan bizi zen Benito Aranes antzuolarrak 1000 pezeta eskaini baitzituen, era honetan banatuko zirenak:

“500 pezeta herriko plaza txukuntzeko eta beste 500 pezeta Maristek babestutako ikastetxe berri eta pribatuko obrak ordaintzeko”. (Akta eta Akordioen 14. liburu sorta)

Dena dela, sustatzailea eta proiektu honen benetako mezenasa, garai hartan herriko parrokoa izandakoa izan zen, Luis Galfarsoro. Egitasmo berri hori garai hartaraino izandako beste egitasmoak baino arrakastatsuagoa izan zedin, herriko agintari eta goi pertsonaiekin batera, herriko Guraso Elkarte bat antolatu zuen 1930ean Luis Galfarsorok. Guraso Elkarte berri hori kudeatzeko, batzorde bat antolatu zen, eta bere gain ikastetxe berriarekin loturiko kudeaketak hartu zituen, batez ere eraikuntza eta mantentzearekin loturikoak. Lehenik eta behin, elkarrizketa desberdinak izan zituzten proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko; besteak beste, Maristen probintziala omen zen Constancien eta Probintziako Etxearen zuzendaria zen Alejandro anaiarekin, eta baita Aurrezki Kutxako arduradunekin ere, maileguaren posibilitateak aztertzeko.

Denekin lortu zen akordioa. Maristek, berriz, lurra lagako zuten, bertan ikastetxea eraikitzeko; izan ere, ikastetxea izateaz gain, maristek beste zenbait zerbitzu kokatzeko behar zuten eraikuntza hau. Azpimarratu beharra dago, hala ere, Berriotxoa izena eramango zuen ikastetxea, berez, aitzinean San Bartolome baselizak zuen kanposantuan kokatuko zela. Kanposantu hau, dena den, ez zen erabiltzen eta garai hartan Maristena bazen ere, bere momentuan Antzuolako Udalarena izan zen:

“El Sr. Provincial de los HH. Maristas manifiesta que adquiriría el cementerio viejo de San Bartolomé… que en su momento costeó la Villa de Anzuola”. (Akta eta Akordioen 10. liburu sorta).

Eraikuntzaren proiektua Luis Astiazaranek egin zuen, eta 1930ko urrirako dena prest zegoen enkanterako. Osintxuko enpresari batek hartu omen zituen bere gain obrak. Lanak oso azkarrak izan ziren, abenduaren bukaerarako teilak jartzen ari ziren. Horrela, martxorako bukatutzat eman ziren obrak, eta 1931ko martxoaren 19an, San Jose egunean hain zuen, zabaldu zen:

“Dos amplias y atrayentes salas se destinaban a las clases… El edificio mide 25x7,5 metros, y alcanza la altura de unos 13 metros”.

Udala ere oso eskuzabala izan zen eraikuntza harekin, eta egindako eskaerak begirunez onartu zituen, besteak beste zerbitzu batzuk eskaintzeko hainbat lur eta ur eman zituen:

“La Comisión teniendo en cuenta que dicho colegio solicita agua necesaria para unos urinarios y una fuente que se proyecta instalar dentro del terreno que al efecto tiene cedido el Ayuntamiento para el uso exclusivo de los alumnos que en breve han de asistir a cursar sus estudios, [y viendo que ello] ha de reportar grandes beneficios en la enseñanza para la juventud de esta villa, acordó por unanimidad conceder por tiempo ilimitado y sin pago de cuota alguna todo el agua necesaria para los referidos servicios, corriendo los gastos de dicha instalación a cargo del colegio”.
(Akta eta Akordioen 13. liburu sorta)

Ezin ukatu proiektu eta halaber zerbitzu hori arrakastatsua izan ez zenik, hasieran ehun bat ikaslerekin hasi baitzen, tartean bergarar batzuk ere.

Baina Errepublika garaia iritsi zenean egoera okertuz joan zen, bai probintzia eta baita herriko hezkuntza batzordeek ez baitzuten ongi ikusten Maristek bultzatzen zuten irakaskuntza, guztiz konfesionala eta eliza katoliko parametroetatik; horrela, oztopo eta ixteko neurri askori aurre egin behar izan zieten maristek. Horiek guztiak gainditu zituzten maristek, baita gerran izandako komentuaren erreketa ere, baina 1936-37ko ikasturtean ez zen ekaina arte zabaldu ikastetxea; hau da, “hasta que el glorioso ejército nacional inició el avance hacia Vizcaya”.

1937ko ekainean, ostera, hezkuntza batzordetako partehartzaileak aldatuta, klaseak hastea erabaki zen, eta haurrak, nahiz eta udako oporrak izan, goizez ikastetxera etortzen hasi ziren. Hala ere, gerra eta familia askoren egoera zein zen ikusita, ikasleen kopurua asko jaitsi zen.

Ezin, bada, ikastetxe horren kargu egon diren hainbat maristen izenak aipatzeke utzi: Julio Paulino; Pedro Fernando; Paulino edota Antonio Agustin...

Gerraren ondorioak bareturik, ikastetxea bere hasierako bizitza berreskuratzen hasi zen.
Baina 1960. hamarkada berrikuntza askorekin zetorren, eta horietako bat hezkuntza munduarekin lotutakoa: han eta hemen, Bizkaia eta Gipuzkoan batez ere, ikastolak sortzen ari ziren. Antzuola ez da salbuespena izango, eta gurasoen ekimenez “Aur-Hezi” izeneko ikastola ere sortu zen. Eskaintza akademikoa gero eta zabalagoa bihurtzen ari zen; gizartearen pentsamendu ideologikoa eta soziala ere irekitzen hasi zen, eta maristak oro har, eta Berriotxoa ikastetxea zehazki, bezeroak galtzen hasi zen.

1970ko otsailaren 12an, udal akordio batek dioskunez, Berriotxoa eskola itxi egin zen. (Akta eta Akordioen 23. liburu sorta)

Eta horrela mantendu zen zutik, 1977ko uztailean bota arte. Gaur egun, ikastetxea egon zeneko lur sailak Eguzki auzoko frontoiak eta inguruak betetzen ditu.

HAINBAT MARISTEN BELAUNALDI.-

Maristak etorri eta joan arte, makina bat marista, gazte eta gaztetxo pasatu ziren komentuaren hormetatik. Baina zeintzuk ziren komentura zetozenak? Nondik zetozen? Egia esanda, ez dugu Gerra Zibila arte bertan izandako ikasleen berri, komentuarekin batera erre baitzen maristetako artxibo osoa. Hala ere, herriko artxiboan dagoen erroldetan begiratuz gero, badugu jende askoren berri. Beraz, zeintzuk ziren Maristetako komentuko apopiloak?

Lehendabiziko berria 1924ko erroldatik datorkigu (legajo LVI (1). Dokumentu horren arabera, jatorriz frantsesak zirenak hamaika ziren. Batzuk lehen uholdean Antzuolara etorri zirenak. Hor zeuden, une hartan zuzendaria zen François Fournet Chartanet edota Hipolite Charet Chambou, azken hori 1905ean iritsitakoa. Beste batzuk: Pedro Abagat Lacase, Juan Sanigo Madese, Juan Grandre Veilen, Dominique Moleres, Leonard Lachenaud, August Pic, René Renaudie, Maurice Caraubon, André Verysset.

Hala ere, euren mende Espainiako hainbat herrialdetako gaztetxo eta gazte zeuden nobizio-etxean. 12 urtetik 17-18ra bitarteko gaztetxo eta gazteak. Hauek ziren euren jatorriak, 1924ko erroldaren arabera:
  • Burgos: 58 gazte
  • Nafarroa: 34
  • Gipuzkoa: 13
  • Araba: 9
  • Santander: 7
  • Bizkaia: 6
  • Palencia: 4
  • Argentina (Buenos Aires): 2
  • Zamora: 1
  • Valencia: 1
  • Valladolid: 1
  • Zamora: 1
  • Antzuola: 1 (Salvador Irizar)

Gora beheraren bat tartean, 149 bat ziren komentuan bizi zirenak.

Zoritxarrez ez dugu Espainiako gerra aurreko daturik Udal artxiboan, bai, ordea, 1946koa (legajo LVIII).

Eta zeintzuk dira, bada, urte hartako marista eta ikasleak? Egia esanda, 1911ean Antzuolara Frantziatik iritsi zen Juan Sanigo Mandese kenduta, 1946rako marista espainiarrek frantsesak ordezkatu zituzten; beraz, Antzuolak hasierako “glamour” hori galdu zuen.

Urte hartan, komentuko goi kargua Olloko (Nafarroa) semea zen Florencio Huarte Torranok omen zeukan. 1938tik bizi zen Antzuolan. Bere azpian, Oñatiko semea zen Julian Balzategi Oianguren zegoen. Eta artzain hauek, jatorriz herrialde hauetatik etorritako ardiak omen zeuzkaten euren babesean 1946an:

§         Burgos: 52
§         Nafarroa: 46
§         Santander: 15
§         Gipuzkoa: 11
§         Araba: 6
§         Bizkaia: 4
§         Frantzia: 3
§         Palencia: 2
§         Logroño: 2
§         Cordoba: 1
§         Madril: 1
§         Leon: 1
§         Soria: 1
§         Badajoz: 1
§         Granada: 1
§         Arjentina: 1

Une hartan ere, 147 bat bizi ziren Antzuolako komentuan.

1950. hamarkadan sumatzen zen gure herrira hango eta hemengo herrialdeetatik lan bila zetozenak. Honek, jakina, eragina izan zuen herriko demografian: 1950ean, 1.592 herritar baziren ere, 1960an, 1.747 biztanle ginen Antzuola. Jakin-mina ase nahian, hona hemen kanpotarren jatorriak:

INMIGRAZIOAK ANTZUOLAN 1955
PROBINTZIAK
KOPURUA
Burgos
61
Nafarroa
26
Palencia
5
Zamora
5
Logroño
4
Santander
3
Valladolid
2
Zaragoza
2
Madril
2
Ourense
2
Malaga
1
Avila
1
Sevilla
1
Tetuan
1
Guadalajara
1
GUZTIRA
117

Datu zehatzetara jo eta gure gaiari helduz, 1955eko erroldaren arabera, 117 pertsona ziren Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo Antzuolara etorritakoak, eta 117 horietatik 92 -44 marista eta 48 ikasle- Maristetako komentuan bizi ziren.

Maristen jatorriei buruz, berriz, hauexek dira euren jatorria eta kopurua.

MARISTEN JATORRIA
PROBINTZIA
KOPURUA
Burgos
52*
Nafarroa
16
Gipuzkoa
7
Bizkaia
4
Logroño
3
Palencia
3
Santander
2
Araba
1
Avila
1
Sevilla
1
Tetuan
1
Valladolid
1
GUZTIRA
92
Iturria:
1955eko errolda (59. liburu sorta)

Erraz antzeman daitekeen bezala, aurreko hamarkadekin konparatuz gero, komentuko ikasle berrien “matrikula” jaisten hasita zegoen. Dena dela, jatorriari begira, ugarienak, 25 apaiz eta 27 ikasle guztira, Burgos probintziakoak izaten jarraitzen zuten; ikusten den bezala, maristek Burgosko probintzian egindako predikuak apaizgai dezente erakarri zituen Antzuolako komentura.

Zenbakiak inpertsonalak izanik, agian garai hartako (1955) marista batzuen izen abizenak aipatzea ere ez litzateke gaizki egongo, batez ere antzuolar askorentzat batzuk ezagunak izan daitezkeelako. Horra hor, bada: Florencio Huarte, Tomas Maestro, Ramon Urteaga, Modesto Fernandez, Esteban Irizar, Ceferino Herrero, Hipolito Gutierrez, Crescenciano Fernandez (1926tik 1960ra jostun lanetan ezagutua izan zena), Melchor eta Francisco Manso (hurrenez hurren, 44 eta 38 urte zeramatzatenak Antzuolan), Francisco Izaguirre, Francisco Oleaga, David Velasco... Asko eta asko, Antzuolako kanposantuan maristek egokituta zuten panteoian izan ziren hilobiratuak.

1960. hamarkadan, berriz, herriko demografiak gorakada nabarmena izan zuen. Ugariak izan ziren hamarkada horretan ere Espainiako herrialdeetatik etorritakoak; 1965erako 2109 herritar bizi ginen herrian: 1101 gizon eta 1008 emakume. Gizonezkoak nagusi, izan ere, maristak herrian izanda, normala da “sexu ratioa” gizonezkoen aldekoa izatea.

Eta hemen ere, jakin-minari tira eginez, jakin dezagun zeintzuk ziren, 1960 eta 1965 bitartean, inmigranteen jatorria. Ondoren maristena ikusteko aukera izango dugu.


INMIGRAZIOA (1960-65)
PROBINTZIAK
KOPURUAK

HERRIAK

(eta etorritako jende kopurua)
Badajoz
155
Quintana de la Serena (76); Valle de la Serena (19); Higuera de la Serena (18); Acechual (15); Almendralejo (14); Don Benito (11); Talarrubias (1).
Kordoba
93
La Carlota (78); Palma del Rio (5); Kordoba (4); Montemayor (1); Vilanueva (1); Guadalcazar (3); Palma del Rio (1).
Caceres
26
Aliseda (18); Hontalvilla (4); Torres Santa Maria (4).
Zamora
23
Omillos de Castro (10);  Zamora (9); Vallesa de G. (1); Casaseca de las Ch (1)...
Salamanca
21
Cantaracillo (11); Serradilla (3); Villarin (2)...
Burgos
18
Burgos (8); La Aguilera (8); Piedrahita (1); Peñalva de Castro (1).
Araba
12
Maestu (9); Durana (3).
Zaragoza
10
Salvatierra de Esca (8), La Zaida (1); Santa Cruz de G. (1);
Nafarroa
10
Etxarri-Aranaz (4); Lizarra-Estella (3); Iruña(1); Arraras (1); Bernete (1).
Segovia
9
Cabezuela (3); Hontavilla (1); Valle Tabladelio (5).
Valladolid
8
Gomezmarro (4); Torres Peña (4)
Bizkaia
8
Bilbo (7); Orduña (1).
Cuenca
5
Cañamares (4); La Frontera (1)
Palentzia
5
Palentzia (5)
Leon
4
Vinzalo (4).
Avila
3
San Lorenzo (3)
Logroño
2
Berceo (2).
Tenerife
2
Breña Baja (1)
Ourense
1
Sub-Iglesia (1)
Guztira
415

Iturria: 1965eko errolda (61. liburu sorta)

Maristekin bat eginez, eta 1960ko erroldarekin bat eginda, 14 erlijioso eta 57 ikasle omen zeuden. Hauexek ikasleen jatorria:

  • Burgos probintziakoak (18 ikasle);
  • Nafarroakoak (19);
  • Zaragoza (5);
  • Bizkaia (5);
  • Gipuzkoa (4);
  • Palencia (3);
  • Araba (1);
  • Logroño (1);
  • Malaga (1).

1965ean, berriz, 11 marista eta 46 ikasle ziren. Antzeman daitekeen bezala, egoera ez zen onena, urtez urte bokazioen eta matrikulen kopurua jaisten ari zelako. Eta denok dakigun bezala, beherako tendentzia hau geldiezina izan zen.

Iturria:59-60-61 liburu sortak(Rectificación del padrón de los años: 1970-71-72-73-74-75-76-77-78-79-80)


MARISTAK BADOAZ.-

1974ko martxoaren 31ean gaude. 1908an etorritako Maristak Antzuolan dituzten ondasunak “finikitatzen” ari dira. Komentua, Guraso Elkarteari eskaini diote. San Jose, berriz, herriko udalari. Kanpaiak eta aldareko mahaia Uzarragako elizari. Luis Gonzaga irudia Antzuolako parrokiari. Zutik, azken unera arte, joan nahi ez eta, komentuko kapera aurrean, fatxadan, Andre Maria ikus daiteke. Ez zuen joaterik nahi izan, behartu egin zuten. 1984ko ekainetik maristek Larderon, Logroñon, duten egoitzan dago, antzuolar batek noiz bisita bat egingo, zain!

Eta epitafio bat badirudi ere: 1974ko apirilaren 9an alde egin zuten Antzuolatik azken hiru maristek Larderora (Logroño). Herri honek komunitate horrekin izan duen historia baten bukaera izan zen hura.


Maristei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, kontsultatu: ahotsa.com


Erabilitako dokumentuen zerrendak:

(1). Antzuolako Udala. Artxibo Historikoa eta Maristen Artxiboa (Logroño).

Eskerrak:

Jose Luis Santamaria. Maristen inguruan dokumentalista paregabea den esker oneko gizonari.

Iturriak:
  • NORTE MARISTA. Maristen buletina
  • Santamaria, J.L. eta Ramirez de Okariz, I. (2006). Maristak Antzuolan. Antzuola: Udala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada