2012/09/01

ANTZUOLAN ZEHAR IBILBIDEAK


IBILBIDEA, 2: LIZARRAGA AUZOETAN ZEHAR




Denbora: Hiru ordu.
Kilometroak: 8
Zailtasuna: Erdi mailakoa



Interesgunea: Natura ingurune ederra du auzo honek. Histira aldetik, herriko baserri zaharrenak ere bertan ikus daitezke. Herri-arkitektura, arte eta etnografia mailan ere interesgarria da: karobiak, errotak, albergak, zurezko egiturak, baseliza, elizbidea ...
  • Antzuola. Kalebarrengo zubitik Lizarraga auzora doan bidea hartuko dugu.
  • Udala baserria. XVI. mendeko baserria (1518 urtea). Karobia dugu bertan ikusgai.
  • Ugarte-Torre. XVII. mendekoa den jauregi honek, ikusgarria dauka teilatuaren barruko egitura. Zer esanik ez bertako armarri handi eta polita. Esan dezagun, erreka inguruan kokatzen zela Ugarte-errota, ondoren Txanbolin baserria bezala ere ezagutua. Gaur, antzinako Txanbolin-errota desagertuta, goian ikus daiteke etxe berria.Baserri honen lehen aipamena 1391. urtekoa da.
  • Larrebarren errota (XX. mendearen hasierakoa). Aspalditik geldik dagoen errota honetatik argindarra sortzen zen 20ren bat baserriri 1941etik 1958ra.
  •  Aranburu baserria ere ikus daiteke, harlanduzko bi arkurekin.1391ekoa da baserri honen lehen aipamena. 
  • Laskurain errota. 1586koa da lehen aipamena. Bi errotape dituen errota bat da, sorgin zulo bezala ezagutzen den erreka zokoan kokatuta dagoena. Dagoeneko hondatuta dagoen errota bat da, nahiz eta bertan egon garai bateko errotarriak.
 Ugarte Torreko armarria.
  • Bizkalatza baserria.1586koa da baserri honen lehen aipamena.
  • Zumaetak.Garai batean Zumaeta baserri bakarra bazen ere (lehen aipamena 1391ekoa da), azpian pasatzen zen trenbidea egiteko tunelak eraginda bota, eta bi baserri egin ziren XIX. mendearen bukaeran. Hemendik beherago ... 
  • Laskurain Handi.Eraldatuta ikusten badugu ere, oraindik-orain XVI. mendeko zutabeen jabe den baserria da.Antzuolako baserri zaharrenetakoa da, bere lehen aipamena 1307koa baita. Inguruan, erreka zokoan, hil omen zuten 1867an Gipuzkoako azken hartza. Hemendik San Martzial aldera joz ...
  •  Laskurain-Txiki.Bidetik aparte geratzen da, XVII. mendean eraikita badago ere, zaharragoa izan daiteke.
  • Akiñibai baserria eta Akiñibaiko errota. Bata bide bazterrean (1629koa da bere lehen aipamena) eta bestea erreka goian (XIX. mendekoa)daude. Errotak mantentzen du garai bateko makineria. Asfaltatutako bidea jarraituz, ezker aldean ...
  •  Akiñao baserria. 1629koa da bere lehen aipamena. Eraberrituta ikus daitekeena. 
  • San Martzial ermita. XIX. mendera arte bertako zaindaria Santa Katalina izan bazen ere, ondoren San Martzial izango da. Ateondoa bada interesgarriena (XVI. mendeko ate eta leihoz hornituta) ikusgarri da ere barruko egur gangaren lanketa, besteak beste basurde-buruez apandurik dagoelako.

 

San Martzial jaia eta Santiago edo "Pikunitxako eskolaua".


 
Barruan ere Santiagori eskainitako irudiak daude, batik bat "Pikunitxako eskolaua" deitzen zaiona. Honez gain, bertako jaietan ateratzen den kofradeen pitzarra ere interesgarria da, nahiz eta berau maiordomoaren etxean gorde. Urtero ateratzen da San Martzial egunean, eta gazta eta ardoa bedeinkatu. 
Iturbe baserriko armarria.

  • Iturbe baserria. Antzuolako baserri zaharrenetakoa (lehen aipamena 1307koa da), XVIII. mendeko baserri armarridun eta arkoduna honek, aurre aldeaz gain interesgarria ere du ipar aldeko horma landua, XVI. mendekotzat jotzen dena. Goian, berriz, eraberritutako Iturbe-Txiki ere ikus daiteke (XIX. mendekoa).
  • Aranguren baserria. 1391ekoa da bere lehen aipamena. Etxe azpian XVI. mendekotzat jo daitezkeen etxearen horma eta ate zorrotza ikus daitezke.
  • Lamarianoak baserriak. XVI. eta XVII. mendekoak, azpiko baserriak barruan duen teilatu egitura oso bitxia da. Gainekoan, berriz, Uzarragara eramango gaituen antzinako elizbidea ere ikus daiteke.
  • Lizarriturri baserria. XV. mendekotzat jo daiteke. Ingurua ikusi eta gero, baserri honen izena nondik nora datorren konturatuko gara. Garai bateko armarriaren kopia egun Donostian dago, Lizarriturri izeneko etxean, Frantzia hiribidean (ikusi argazkia)..
Zumaetara iritsi aurretik, eskumatik ...
  • Goenaga baserria. Antzuolako baserri zaharrenetakoa, 1307an aipatzen da. Upaitegiko saeterak ditu aipagai. Hemendik ...
  • Goitia baserriraino joango gara, berau ere zaharra, 1391eko aipamenarekin. 
Bidea hartuz ...
  • Jauregi baserrira (XV. mendekoa da lehen aipamena). Hemen hasten da Iraetara eramango gaituen bidea.
  • Iraeta baserria.1391ekoa da bere lehen aipamena. XVIII. mendearen bukaeran hasi ziren baserri eraikuntzetan arkitekto tituludunak parte hartzen, eta baserri hau bergararra zen Alejo de Mirandak diseinatu omen zuen.Esan, bertakoa zela ere Antzuolako parrokiaren erretaula berrirako dirua eman zuen Francisco de Iraeta e Ibarra, Mexikon gizon ospetsua izatera iritsi zena.
  •  Azkarate baserria. Historia handiko baserria ere dugu, eta lekuko baserri ostean aurkitzen den XVI. mendeko arkodun atea. Bere lehen aipamena, baina, 1489koa da. Etxe aurrean armarri berria du jarrita. Bitxia era bada bertan bizi izatea oraindik ere Azkaratetarrak.Bertatik hasten da ere Uzarragara doan antzinako elizbidea, San Martzialetik datorrena.
  • Lausagarreta baserria. 1391ekoa da bere lehen aipamena. Bere inguruan bi karobi ikus daitezke. Bat, baserri azpian dagoena eta, bestea, Elutsa baserria zegoen inguruan, Uzarragako bide zaharra jarraituz.
Hemendik, Iturriotz baserria inguruan dugula, Antzuolara.







No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada