2012/10/06

ANTZUOLAKO EAJren BATZOKIA ETA ANTZERKIRAKO EHUN-ZATIA

1909an sortu zen batzokia Antzuolan, eta une hartako datu estatistikoei kasu eginez, baieztatu daiteke 1910erako Gipuzkoan zeuden 18 batzokietatik bat Antzuolakoa zela.

Gehiago zehaztuz, nahiz eta dokumentu aldetik datuak murritzak izan, badugu Antzuolako udaletxean agiri bat adierazgarria eta, Donostian zegoen Gipuzkoako Gobernadore Zibilari zuzendutakoa. Bertan zera adierazten zaigu 1909ko uztailaren 24ean egindako eskaera bati:

“La sociedad de recreo titulada ´Anzuolaco Eusko-Batzoquia`, y como representante de la misma, con el debido respeto, solicito de esa Alcaldía, con el motivo de la inauguración de dicha sociedad, el debido permiso para celebrar diversos festejos el día 22 de agosto próximo. La plaza pública para aurresku y romería; el frontón por la tarde…? con su también correspondiente permiso para cale-gira con la banda de dulzaineros y tirar cohetes y globos y otras diversas figuras grotescas”.

Beraz, 1909ko abuztuaren 22an inauguratu zen Antzuolako Batzokia… Baina non kokatzeko? Bada urtebete lehenago (1908) ´Círculo Carlista` delakoa kokatu zen kale berean; hau da, Ramón María Lilí kaleko (orain, Buztinzuri) 8. zenbakian. Adierazi, ´Círculo Carlista`zertxobait beherago kokatuta zegoela, 5. zenbakian, eta lehen solairuan.

1910ean, probintzia mailako Estatistika Zentroak eskatuta, eskatu zitzaion udaletxeari bidal zezala herrian zeuden “Círculo”-en zerrenda.Udalak zera erantzun zuen, une hartan bi zeudela:

  1. Círculo Obrero Carlista. Situado en la calle Ramón María de Lilí, nº 5, 1º.
  2. Círculo Obrero Vizcaitarrista. Situado en la calle Ramón María de Lilí, º 8.
Nor egin zuen eskaera batzokia irekitzeko? Nor izan zen lehen lehendakaria?

Bigarrenari erantzunez, agian esan genezake Tomas Arbulu izan zela elkartea zabaltzeko baimena ere egin zuena. Izan ere, 1909ko urriaren 13an Udalari bidalitako eskutitz batean, Tomas bera “Presidente de la Sociedad Anzuolaco Eusko Batzoquia” bezala azaltzen da.

Antzuolako Batzokiko ekitaldi-aretoko oihal historikoa, 36ko gerraren aurretik jeltzaleen egoitzan eskaintzen ziren emanaldietako irekitzeak eta ixteak egiteko erabiltzen zena, Olaran Etxean ikusi ahalko da azaro honen 12a eta 16a bitartean. Aipatu oihal historikoa Simon Arrieta artista bergararrak margotu zuen. Pieza historiko hori erakusgai ipintzea, Antzuolako UBBak bere sorreraren mendeurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldietako bat da.


Karlistek jatorrizko ikurriña gainean margotu zuten espainola, eta txapela beltza gorri bihurtu.

Oihalak beste berezitasun bat ere badu: jatorriz dantzari-bikote bat agertzen zen bertan, haiek eskuan ikurrin bat zeramatela, baina Gerra Zibilean Antzuolako karlistek irudi hori berrukitu egin zuten, ikurrinaren gainean bandera espainola irarriz, eta dantzariaren txapelaren kolore beltza ere aldatu eta gorri bilakarazi zuten.

Pieza bera orduantxe zegoen moduan gorde zen, eta 2005eko martxoan Antzuolako EAJ-PNVk Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoari eman zion dohaintzaz. Ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, oihala zaharberritu zuten eta jatorrizko koloreak ere berreskuratu ziren.



Simon Arrietak Antzuolako EAJren batzokirako egindako ehun-zatia, gaur Nazionalismoaren Museoan dagoena

Antzuolako batzokiaren ekitaldi-aretoko oihala, Simon Arrieta artista bergararrak margotua eta gerra zibila etorri aurretik egoitza abertzalean eskaintzen ziren antzezpenetako irekierak eta itxierak egiteko erabilia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker zaharberritu da. 

Horrenbestez, bada, Antzuolako erakunde jeltzaleak Euskal Abertzaletasunaren Museoari dohaintzaz eman zionean, obra bera,  artapen-egoera txarrean bazegoen ere, orain, jadanik, bere jatorrizko itxurarekin begiratu daiteke.

Ehun zati horren berezitasuna da, jatorriz ikurrin bat zeraman dantzari-bikote bat zuela eta ondoren, gerra-garaian, Antzuolako karlistek  berrukitu egin zutela, ikurrinaren gainean Espainiako bandera ipiniz eta dantzariaren txapel beltza gorri bilakaraziz.

Antzuolako EAJren ikurriña. 
Jatorrizkoa Nazionalismoaren Museoan dago.

ACTA DE PROCLAMACIÓN DE LA REPÚBLICA ESPAÑOLA EN LA VILLA DE ANZUOLA
-----------
En la villa de Anzuola a quince de abril de mil novecientos treinta y uno, reunido el pueblo en la plaza del ayuntamiento, el delegado del gobierno provisional de la República Española, Don Emeterio Ortiz de Lejarazu y Zalbidea, desde el balcón principal del ayuntamiento declaró instaurado en este término municipal el nuevo régimen republicano, cuya declaración fue acogida con expontáneas aclamaciones y vivas a la República Española y Vasca.

Acto seguido el mencionado delegado Don Emeterio Ortiz de Lejarazu y Zalbidea, entre continuadas aclamaciones, procedió a izar la bandera patria tricolor en el mástil del ayuntamiento, quedando de esta forma reconocido el nuevo régimen republicano por este vecindario.

Y para que conste firmamos la presente acta en esta referida villa de Anzuola, fecha ut supra.

El Delegado: Emeterio Ortiz de Lejarazu.
El secretario: Cruz Viteri

Esan dezagun, Emeterioren kasuan, Frankismoak heriotza zigorra ezarrita, Kataluniara eta ondoren Frantziara ihes egin behar izan zuela, Mejikon bukatzeko. Bertan hil omen zen, bere biloba den Pedro Aguayo Ortiz de Lejarazuk dioskun bezala.

Informazio gehiago:

 




4 comentarios:

  1. pedro aguayo ortiz de lejarazu16 ene. 2016 8:23:00

    Ese fue mi abuelo. Luego, como los franquistas le condenaron a muerte, tuvo que huir hacia Cataluña y Francia para acabar exiliado en México, donde murió. La memoria histórica sigue viva mientras recordemos.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Hola, Pedro:

      Perdona la tardanza. Me alegro de que algo hayamos aportado a la memoria histórica de tu abuelo. No obstante, me gustaría ponerme en contacto contigo para ver si podemos sacar mediante este blog un capítulo en donde podamos saber más de tu abuelo: lugar de nacimiento, familia, profesión, militancia, exilio ... Si además lo acompañasemos con fotos suyas, mucho mejor. Un abrazo

      Eliminar
    2. Hola Iñigo, Yo Soy la Hija nacida en Mexico, Veracruz, Ver. Concretamente. Como muchos otros Españoles, mi padre formó otra familia en America. El murió en 1953, en el mes de Noviembre, Yo nací en Septiembre, Asi, que no le recuerdo, como es logico. Fue un hombre de bien siempre. Querido y respetado por muchos. Tengo fotografías de esos años. Hace creo tres años encontré este artículo que habla sobre mi Padre, no podía dar crédito a lo que lei. Solía escribir el nombre de mi padre, como queriendo encontrar respuestas a mis raices,. Me comunique con mi hermana paterna para comentarle de este maravilloso hallazgo.(Tu artículo). Ella comentó que en este lugar había nacido. Yo desconocía esta parte de la a vida de mi padre. Asi, que leer esto sirvió para comprender el liderazgo que el siguió teniendo en Mexico. Un abrazo y mil gracias...Mi nombre es Dulce Maria, y radico actualmente en Seattle WA, USA. Saludos a la familia en España, si llegase a leer esto. De forma privada, puedes contactarme si te interesa.

      Eliminar