2012/11/24

GALARDI TORREA



GALARDI TORREaren ateondoa.
Pizkunde garaikoa, XVI. mendekoa.1915eko argazkia, Antzuola.

Gaur egun Olaran etxea ikusten dugun toki berean egon zen Galardi Torre jauregi ederra, hainbat garaitan `Etxeandi´ eta `Zurraderokua´ bezala ere izendatua. Etxe garrantzitsua herriko historian, bertara ezkondu, bizi eta hil zelako Magdalena de Loiola, Loiolako San Inazio zenaren arreba.

Adituek diotenez jauregi ederra izan behar omen zen, nahiz eta guri ateondoa bakarrik iritzi. Ateondo horretan kolomak, pilastrak, etxeko harmarria eta gainontzeko dekorazioaz hornituta dago. Arkua dobela handiez eginiko erdi puntukoa zen eta alboetan koloma bana itsatsiak zituen.
 
Galardi Torreko harmarria: 
Goitik, ezker aldean, Ozaeta eta ondoren Loiola. Behean Galardi.

Pilastra dekoratuen artean zegoen etxeko harmarria, hiru kuartelez osatua: Ozaeta, Loiola eta Galarditarren armak zituela. Halakoxea zen bada XVI. mendekotzat, Errenazimendu garaiko ateondo eder hau, eta XX. mendearen hasiera arte Antzuolan egon zena.

Izan ere, 1931ean eraman zuen Elgoibarrera Pedro Muguruza Otaño arkitektoak - "Katanarra" izengoititzat ere ezagutua- bere etxeko sarreran jartzeko asmoz. Izan ere, bere amonaren aldetik (Berroeta) zegokion eskubide hori. Hortik dator ere ateondo honi Elgoibarren "Katanarra" atea bezala ezagutzea. 

Hala ere, Muguruza etxea bota eta Jose Maria eta Matilde Muguruza Otaño anaia-arrebek (Pedro jadanik hilda zegoen) Elgoibarko Udalari eman zioten arkua, eta Udalak 1969ko uztailaren 23an onartu zuena. Honek, berriztatu eta udaletxearen ondoan egingo zen parkean jarriko zuela hitzeman zuen. Proiektua gelditu egin zen, eta arkuaren hondarrak 28 urtez ibili ziren herriko biltegi batetik bestera. Azkenean, 1997ko abuztuaren 23an, San Bartolome jaien bezperan, herriko agintari eta Madrildik espreski etorritako senitartekoen aurrean.Giza Eskubideen parkearen sarreran dagoenada. Pedroren birraitonari, atleta eta ibiltaria bera, lekurik altuenera igotzekoohitura eta trebezia zuenez, "Katanarra" ezizena jarri zioten. Ondorioz, Muguruzatarrek goitizen hori hartu zuten eta Muguruza Arkua ere, "Katanarra arkua" gisa ezagutzen da. 

1996an, jakin izan genuen Antzuolako hainbat herritarrek ze egoeratan zegoen ateondoa, eta herrira ekartzeko gestioak ere hasi ziren. Elgoibarko institutuko irakasale zen Pello Arrietarekin harremanetan jarriz, ikusi izan zen zein zen benetako egoera tamalgarria, baina Udalak ez zegoen prest uzteko, izan ere  alder zaharreko plazatxo batean jartzeko ateondo osoa asmoa baitzeukan. Hala, urtebete beranduago inauguratu zuten ateondo berriztua, eta gaur bertan ikus dezakegu bera dotore asko.

Galardi Torren une hartako familia boteretsuenak bizi ziren, Ozaetarrak eta Loiolatarrak hain zuzen ere. Oñaz eta Loiolako Magdalena anderea, San Inazio deunaren arreba ezkondu zen etxe honetara, bertako Juan Lopez de Gallastegirekin, Ozaetako leinuko burutako batekin. (Gaur `Lasa´ jatetxea dagoen jauregi ederra Ozaetarena da). Madalena, ezkontzerakoan, besteak beste, gaur Elgoibarren dugun arku portada jarri zuen dotetzat. 

Magdalena Loiolakoa 1545ko abuztuaren 7an hil aurretik, bere anaia Iñigoren bisita, bi aldiz behintzat, izan zuen Antzuolan. Lehenengoa, 1521ean Iruñatik larriki zaurituta zetorrela, eta, bigarrena, hurrengo urtean, Montserratera zihoala otoitz eta penitentzia egitera. Magdalena hil zenean, berriz, herriko Errukizko Amaren parrokian lurperatu zuten.

Bibliografia:

No hay comentarios:

Publicar un comentario