2012/11/17

URKILLU-KOROSO-LANDARRAITZ-TRUKARRI-URKILLU


IRAINETIK URKILLURAINO. HEMENDIK HASTEN DA KOROSOKO BIDEA. 
`OJARROLA´ ETA `ELOSIDIETA´ IZENEKO BASOETAN IBILIKO GARA. 
GUZTIRA ORDUBETE

 

 BIDEA IKUSGARRIA DA, GARAI BATEKO PAGADIAK ETA BIDEAK ZEHARKATUZ. BAITA IKATZA EGITEKO LEKUAK ERE UGARI DIRA.


 BIDE HAU KOROSORAINO ETA HANDIK OÑATIRA ZIHOAN.


EZKUTATUTA DAUDE GARAI BATEKO IKATZA EGITEKO TOKIAK


BIDEA ERAGARKARRIA EGITEN DA BATEZ ERE UDAZKENEAN


ANTZINAKO PAGOAK, BATZUK IKATZA EGITEKO INAUSITA. BESTE BATZUK, BERRIZ, ITZELAK.


GAZTAINONDO BATZUK ERE IKUSTEN DIRA


BAITA KAROBI ZULOAK


EDOTA LURREN MUGARRIAK ERE


PAGADIEKIN BATERA PINADIAK ERE, BENETAN IKUSGARRIA, IKUSTEN DIRA


IKATZ-TOKI BATZUEN PLATAFORMAK ORAINDIK IKUS DAITEZKE BERTAN


ARROLATIK DATOR `ERREKANDI´ ERREKA


BATZUETAN ANIMALIEN AZTARNAK ERE IKUS DAITEZKE. 
ESKILARABASOAREN LUMAK


UDAZKENEAN ORBELEZ EZTALITA EGOTEN DA BIDEA


BESTE BATZUETAN ZIKINKERIA ERE NABARIA DA


ZENBAT ETA GORAGO ORDUAN ETA ORBEL GEHIAGO


KOROSOKO ITURRI PAREAN DAUDEN PAGO ZAHARRAK. DENAK MOZTUTA IKATZARAKO


KOROSOKO ITURRIA. PAGOAN ANTZUOLARAKO BIDEA MARKATZEN SEINALEA


ORAINDIK ERE GAROA BILTZEN DUENA EGON BADAGO. KOROSOTIK KOROSOMUÑORA JOANGO GARA, ETA HEMENDIK LIZARAGARATERA. HEMENDIK, BERRIZ, LANDARRAITZERA. BESTE HIRU ORDU LAURDEN BAT.


UDAZKENEANGOROSTI BATZUK HAZI GORRIZ ESTALITA EGOTEN DIRA.


EHIZTARI BATZUK USO PASERAKO ERABILTZEN DITUZTE GOROSTIAK


KOROSOMUÑO GAINA. 800 METRO PASATXO DITUEN GAINA DA.


LIZARAGARATE BASERRIA. BERE AURREAN DAGO ANTZUOLAKO MUGARRIA ERE



LIZARGARATE BASERRIA. FONDOAN KOROSO-MUÑORA DOAN BIDEA


LANDARRAITZEKO BIDEA HARTZEKO PAISAIA EDERRAZ GOZATZEKO ERE AUKERA. FONDOAN UDALAITZ ETA ANBOTO.


LANDARRAITZ GAINA: 840 METRO. HEMENDIK AZALDEGIETARA JAITSIKO GARA


 AZALDEGIETA (AZALDITXA) ITURRIA. BERTATIK HASTEN DA ANTZUOLARA DOAN BIDEA EDO PISTA. GUZTIRA 5,5 KILOMETRO. GU GEU `TRUKARRI´RA JOANGO GARA. HAU DA, ITURRI OSTEKO BIDEA JARRAITUKO DUGU BERGARA ALDERA.


TURGARRIAGA-TRUKARRIKO ITURRIA, 1977an EGINA. ATZEAN BERTAKO TXABOLA.
HEMENDIK `ZELAIZAR´ INGURUTIK BAT EGINGO DUGU AZALDITXATIK DATORREN BIDEAREKIN



AZALDITXATIK DATORREN BIDEAREKIN BAT EGINDA, HASIKO GARA BERRIRO URKILLURA JAISTEN


`IBULAR´GAINEKO PAGADIA


BUKATZEN DUGU IBILBIDEA, HIRU BAT ORDU (12 BAT KILOMETRO) INGURU IBILITA ETA BASO EDERRAK IKUSITA. ANTZUOLAKO NATURA ONDAREAK BADU IKUSGARRITASUNA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada