2013/02/17

AMILLETA


Amilleta baserria. Lehen aipamena 1391. urtekoa da, orduan Pero Ibanes Amileta bizi omen zen bertan. Une honetan ez du harmarririk, baina badirudi izan zuela: "En campo rojo un león rampante rojo; oral jaqueada de plata y azul". Ustez Elorriora eman zuten aintzainako jabeek.

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 26koa, Kulturako sailburuarena, Antzuolan (Gipuzkoa) den Amille­ta baserria, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu zuen:(http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-bopv2/es/bopv2/datos/2011/02/1101000a.pdf).

Amilleta XVI. mendeko baserria da. Garai horre­tako ipar-mendebaldeko murrua eta upeltegia gorde ditu. Beranduago, erabat berregin zen, XVIII. men­dean; eta garai hartakoak dira, hain zuzen, barruko murru eta egitura gehienak. Badaukagu honen inguruan albiste bat 1767koa, noiz Amilleta baserria berreraikitzeko ("reedificar la casa nueva de Amilleta") herri lurretako 12 haritz erabili ziren. Horregatik 36 haritz landatu ziren Larregiko mintegian. (Udal artxiboko "Arboles", 1750-1808, liburutik).

Baserriak azalera ikaragarria du, Antzuolako handiena ez bada haindienetarikoa. Aurre aldean, erdi puntuko bi arku ikus daitezke, XVIII. mendekoak, eta mendebaldean beste bi, baina itsuak.

Etxe ostean antzinako arku ederra duen atea ere ikus daiteke, eta XVI. mendekotzat jotzen dena.

Eraikuntza honek antzinako aztarna ugariak ditu, eta aipagaria ere bada teilatua eusteko duen egurrezko estaldura paregabekoa.

Biztanleak:
  • XIV. mendean, Pero Ibanes Amileta.
  • XVII. mendean, Pedro Amilleta, senar emaztea, ume bat eta morroia.
  • XXI. mendean, Agirre-Lete sendia.
Bitxitasuna:

Euskal Herrian euskaraz idatzitako lehen doktrinetakoa dugu "Amilletaren Doktriña" izenekoa, Trentoko Kontzilioak (1545) emandako agindua betez, `bakoitzak doktriñak bere hizkuntza idazteko´ esanaz. Ustez XVII. mendearen erdi aldean idatzia, bere idazlea badirudi Juan Bautista de Amilleta (1637-1700) izan omen zela. Gurasoak Pedro Amilleta eta Maria de Lizarriturri oemn zituen. Antzuolako hizkeran idatzita dago.


Etxea urre ederra du Amilleta baserriak


Upeltegia. Baserriko inguru zaharrena, 
XVI. mendekotzat jotzen dena.






Saltaia
eta
lanabesak
Saltaira doan arkua, XVIII. mendekotzat jotzen dena.

Baserriko aztarna zaharrena: 
XVI. mendekotzat jotzen den ateondoa

Etxe aurrea

Sabaia
Etxe ostea


Amilleta gainetik inguruko baserriak ikus daitezke: Iñurrigarroazpikoa
Amilleta gainetik inguruko baserriak ikus daitezke: Iñurrigarrogaraikoa






No hay comentarios:

Publicar un comentario