2013/02/23

ANTZUOLAKO KANPAIAK ETA ERLOJUAK: ERRUKIZKO AMARENAK (I)

Kanpaiak kanpandorren daude,nahiz eta gure parrokiaren kasuan eliza barrutik jotzen zen teilatuan zegoen eta 1850.ean egin zen `JESUS´ kanpaia.

Kanpandorreak ere erlojuen kokalekuak dira.
Kanpaiek zeregin garrantzitsua bete izan dute herrien historian, elizkizunetara deitzeaz gain, jaiak hasteko, ongi etorria emateko, suteren bat zegoela abisatzeko, ekaitza zetorrela adierazteko, heriotzaz abisatzeko ... erabiltzen ziren. Beraz, jendea abisatzeko eta elkartzeko erabilten zen kanpaiaren deia.
  
Kanpaiekin hasi aurretik, baina, has gaitezen lehendabizi kanpandorrearen historia motz bat eskaintzen. Ondoren Errukizko Amaren parrokian une honetan dauden kanpaien berri izango dugu. Eta bukatzeko baita kanpandorrean egoten den erlojuaren berri ere.
KANPANDORREA.

Horrela, 1866ko apirilaren 15eko udal erabaki batek zera diosku: izendatzen zutela Carlos Uriarte kanpandorrearen obraren zuzendari, eta planoak, aurrekontuak eta baldintzak egin zitzala eskatuz. Aldi berean, aditzen eman zitzaion, alde batetik, Lakiriolako harrobitik ekarri beharko zela harlandua, eta bestetik, manposteriarako harriaren lorpena eta garraioa, nahiz harea eta morteroa auzolanean egingo zela. Karearen erosketa, berriz, herriaren kargu geratu zen.




Ezker aldean, goian, 2008an gaurko kanpandorrea berriztuta. 
Behean,  proiektatu zena (XVIII. mendean)


1952ko urtarrilaren 18an (eguerdiko 12ak laurde gutxigo zirela) oinaztarri batek jota, suak erre zuen kanpandorre gaina.
Kanpandorrea konpontzen

KANPAIDORREAREN DATARIK GARRANTZITSUENAK
DATA
EZAUGARRIAK
1858
Mariano Jose Laskurain izan zen kanpandorre berriaren plano, baldintza eta gastuen lehen egilea. Baina, obrak ez hartzearen ondoren...
1858-1866
Bergarako arkitektoa zen Carlos Uriartek hartzen du bere gain obra hau
1866
Kanpandorrearen eraikuntza (AÑO 1866)
1952-01-18
Oinaztarriak jota, kanpandorrearen azken zatia erre zen
1952-53
Oraingo kanpandorrearen eraikuntza












Parrokiak izandako kanpaiei inguruko lehenabiziko albistea 1611koa da. Kanpaia berria egin zuten urte hartan Juan de Guemes eta Francisco de Sant (¿) kanpai-egileek. Egindakoa balizkoa zela ziurtatu nahian, esandako Juan eta Franciscok, Puente de Aguerokoa (Laredo) zen Juan de Gutierrez  kanpai-egilea ekarri zuten herrira, egindako kanpaia ona zela ziurtatzera. Eta hala gertatu zen, Juanek adierazi baitzuen kanpaia ondo urtuta zegoela, eta denbora luzerako kanpaia izango zela gainera, inongo akats eta pitzadura barik zegoelako. Guzti honen berri Andres de Lizarriturrik eta Martín Perez de Zumaetak, maiordomoak, jaso zuten.

Agian norbaitek pentsa lezake kanpaiak eginda ekartzen zituztela kanpai-egileek oletatik. Hori ez zen horrela izaten, ondatutako kanpai zaharrak herrian bertan urtu eta egiten zirelako. Kanpaia urtzeko, labe egokiak egin behar izaten ziren, normalean eliza inguruan,bertan, egiten zirenak. Eta, labeak egiteko, lehengaia behar izaten zen; hau da, adreilua, lurra, ikatza eta egurra.



Eta gaur egun kanpandorrera igoko bagina, kanpai hauekin topo egingo genuke:



ANTZUOLAKO PARROKIAN DAUDEN KANPAIAK (2008)
1. KANPAI HANDIAK (BEHEKOAK: DEITZEKOAK)
KOKAPENA/ERABILERA
IZENA-URTEA-EGINDAKOA
PLAZA aldeko kanpai handia
(jai handietan jotzen zena)
MARIA
1916. urtea
Hijos de Murua (Vitoria)
KALEBARREN aldeko kanpai handia (hil kanpaia)
SANTA MARIA ORA PRO NOBIS
1843. urtea
“Estevan Echebaster me fecit” (Gasteiz)
ANTIGUA aldeko kanpaia
NUESTRA SEÑORA DE LA PIEDAD
 “Se refundió el año 1947”
Vidal Erice (Pamplona).
SAGASTI aldeko kanpaiak
-AINGERU KANPAIA (Umeak hiltzerakoan jotzen zena)
1982. urtea
Murua (Vitoria).
-SAN JOSE (Jaixetan jotzen dena).
 “Refundido en 1947”.
Vidal Erice (Pamplona).
2. KANPAI TXIKIAK (GOIKOAK: ORDUAK EMATEKOAK)
KOKAPENA/ERABILERA
IZENA-URTEA-EGINDAKOA
KALEBARREN
Ez du izenik ezta datarik ere, baina 1952koa izan daiteke.
Juan Bencausse (Barcelona).
PLAZA
(Kanpai zaharrena)
NUESTRA SEÑORA DE LA PIEDAD
1710. urtea
R.P.N.
ANTIGUA
1952. urtea
Viuda de Murua (Vitoria).
3. TEILATU GAINEKOA (orain kenduta)
KOKAPENA/ERABILERA
IZENA-URTEA-EGINDAKOA
TEILATU gainekoa
(Lehen eliza barrutik jotzen zena)
JESUS
1850. urtea


 

Antigua aldera ematen duen kanpaia: `NUESTRA SEÑORA DE LA PIEDAD´, 1947an berregin zen.


Orduak emateko kanpaiak. 
Kanpandorreko goi aldean kokatuta daudenak.


Plaza aldera ematen duen `MARIA´ izeneko kanpai handia. 1916. urtean Murua Semeak izeneko Gasteizko enpresak egina.

Sagasti aldeko kanpaiak: AINGERU kanpaia (Umeak hiltzerakoan jotzen zena). 1982. urtean egina. Eta SAN JOSE kanpaia (jaietan jotzen dena). 1947an berreginda.


Kanpai zaharrena: NUESTRA SEÑORA DE LA PIEDAD, 
1710. urtean egina.

`Agonia´ edo `hil kanpaia´
SANTA MARIA ORA PRO NOBIS
1843. urte. “Estevan Echebaster me fecit” (Gasteiz)


ERLOJUAK

Pentsa genezake erlojua betidanik egon dela parrokiaren kanpandorrean, izan ere bertan ikusi izan dugu beti. Hala ere, herrian izandako lehendabiziko erlojuaren berri nongoa eta, San Bartolome baselizakoa dugu. Hala adierazten digu aspaldiko dokumentu honek:

 “En Anzuola a 22 días del mes de diciembre de 1556… maese Don Pedro de Lizarriturri, fiel regidor de la dicha universidad… y Sancho de Ayala, cerrajero… e Juan de Altuna, su suegro, … dijeron que ellos eran convenidos… y remediase y pusiese en orden el reloj que la dicha universidad para su funcion tenia en la ermita de San Bartolome de la dicha universidad que al restante estaba desconcertado el dicho reloj ...".

Lehendabizko erlojuaren aipamena parrokian 1685ekoa da, eta zehatz mehatz badakigu 1699an parrokiaren kanpandorre zaharrean erlojua egon bazegoela.

Harrez gero asko izan dira kanpandorreko erlojuak, nahiz eta azken urteetan nahiko aldrebes ibili.







Erlojua zaharra, 1953. urtean egina. 
Egun kanpandorre bidean dago



Informazio gehiago (Ahotsak.com)
(Kanpandorrea erre zeneko kontakizuna)

http://www.ahotsak.com/antzuola/pasarteak/ant-029-004/

No hay comentarios:

Publicar un comentario