2013/02/02

KANDELARIA EGUNA (OTSAILAK 2)



Baina, gaur, otsailak 2, `Kandelari Eguna´ da, hau da, kandelak bedeinkatzeko eguna.  Zer den eta nola ospatzen zen (den) egun hau?


Herritarrak Kandelario egunean kandelak bedeinkatuta

Hala kontatzen digu garai hartako ohitura herritar batek:

"Kandelari eguna “Presentación del Señor” ospatzen du elizak. “Kandelaixo eguna” kandelak bedeinkatzeko eguna izaten zen (eta da). Garai batean goizeko bederatzietan izaten zen meza, eta kandelak etxean argitarako erabiltzen genituenak baino desberdinak izaten ziren. Bedeinkatutako kandela hauek pizten ziren elizakoak-eta emateko etxera zetozenean, ekaitza zetorrenean,... 

Errosario Amaren irudia

Prozesioa ere egiten zen elizpean, eta horretarako Arrosario Amabirjina ateratzen zen, oinetan, kaiolan, bi uso zuri zaramatzala. Amabirjina aldareko eskuma aldean gordetzen da gaur egun parrokian, eta Uzarragatik ekarritakoa da. Bertan duzue aukera ere kandelatxo bat pizteko txanpon baten truke".


Informazio gehiago (Ahotsak.com)


http://www.ahotsak.com/antzuola/gaiak/050213/


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada