2013/02/10

KARNABALAK, ARATUSTEAK ... ETA GARIZUMA GARAIA



Antzuolan ere karnabalak lehendik ospatzen zirela badakigu, eta horren lekuko azpian doan antzinako argazkia, 1915ean ateratakoa. Gertatzen da era honetako ospakizunen berri jakitea ez dela sarritan erraza izaten, izan ere ahoz aho pasatu dira eta kontrastatzeko dokumentu iturririk ez dugu.

Guk ahoz aho jasotakoa erabilio dugu batez ere kronikatxo hau egiteko, nahiz eta puntualki dokumenturen bat erabili ere bai.



Antzuolako karnabalak, 1915. urtean

Lekukoek zera kontatzen digute:

Aratusteak, karnabalak Garizumaren hasiera adierazten zuen batez ere, baina beste gauza asko egiteko ere bai.

Aratusteak “eguen-gizen” egunean hasten ziren. Egun horretan torradak egiten ziren, gero “pella”k egiten baziren ere. Orduan denak mozorrotuta irteten ziren kalera. “Eguakitzian” eta zapatuan, berriz, ez zen ezer ospatzen. 

Domeka aratuste eguna izaten zen. Apartekorik ez zen egiten egun horretan, nahiz eta gero erromeriak-eta egiten hasi. Helduta dantzan egiten ere ez zuten lagatzen. Ez pentsa, baina paparra bistan (“- Zenbat bada garai hartan!”) elizara joandakoak Jaunartzera, Jauna hartzeke buelta egindakoak ere ikusita gaude. Apaizak eman ez. Hala ere, Aratuste domekan ere mozorrotu egiten ziren herritarrak; antzezpenak ere egiten ziren. Jendea kalean ibiltzen zen, etxean hartutako tresna edota arropa zaharrez jantzita. 

”Txarrankak” edo txarri hankak, belarriak, buztanak aratuste domekan ere jaten ziren “albardatuta”: Egosi lehenago, irinetan pasatu, “albardatu” eta jan. 

”Txitxiburduntzia” sarritan ere egiten zen etxean, edo mendian lanera joanez gero. Sartzen zen txorizoa zotz batean, sutan jarri erretzen eta tantaka hasten zenean pare-parean ogia jartzen zitzaion koipearen tantaia ogian jausteko, gero txorizoarekin batera jateko.

Aratuste martitzena ere desberdina izaten zen; zerbait egiten zen. Antzuolan baino Bergaran izaten zen oso jai handia, eta bertara antzuolar asko joaten zen. Bildotsa jateko eguna ere izaten zen; kalea mozorrotutako jendez beteta ibiltzen zen, eta erromeria ere izaten zen. Hala ere, Antzuolan egunik inportanteena martitzena ere izaten zen. Bi gazte talde irteten ziren kalera egun horretan, goizean goiz: alde batetik, “sorgin-dantza” egingo zuten dantzariok, eta bestetik, ardi larruaz jantzita hartza, tximinoa eta domadorea; hauek sarritan  dantzariekin ere batera. Behin, Roman “Arotza”, Nikolas “Txarrona” eta Nikolas “Barberua” Galardi baserrira joan omen ziren hartza eta tunikekin jantzita, eta han ibili ziren neska gazte guztiak zirikatzen. Apetito ona ere bazeukaten, hil berria zegoen txerriaren txorizoa eta urdaiak ongi jaten zituzten-eta: “- Ipiñin txorizu hori sartaiñian!” esanda txorizoa jan, ardo pixka bat edan, eta panderoa eta ahoko musika joz hor ibiltzen ziren. Gu, umeak, beldurtuta, gordeta. Etxe guztia dariola egoten zen! Baserriz-baserri ibiltzen ziren dirua biltzen. Jan eta edan egiten zen orduan. Dantzariak ere baserriz-baserri ibiltzen ziren dantza eginez eta dirua biltzen, gero urtean zehar egingo ziren ekintzak (dantzaldi, pilota...) ordaintzeko. Ibilbide hau eguerdia arte egiten zen, handik aurrera “Angela” tabernan (orain Ongi Etorri) elkartuz bazkaltzeko. Bazkalostean, berriz, antzerkiak egiten ziren, adibidez “Damua garaiz”. Gero, erromeri alaia.

Guzti hau gerra aurretik izan zen, gero debekatu izan ziren aratusteak.


Esan dugun bezala, dokumenturen bat edo beste badago adierazten garai hartako karnabalak nolakoak ziren. Ba garrantzitsuak izan behar ziren, hala aitortzen digu 1905eko herri-ordenantzak:

Artículo 20. 
En los días de Carnaval se perimitirá andar por las calles con disfraz, careta o máscara, pero se prohibe llevar la cara cubierta después del toque de oraciones de la tarde, y si pasare el Santo Viático por el sitio en que se encuentran, deberán también antes quitarse la careta mientras dure su presencia.
Artículo 21. 
Se prohibe igualmente usar para los disfraces trajes que imiten la magistratura, los hábitos religiosos, los de las ordenes militares o los uniformes que estén designados a ciertas y determinadas clases oficiales.
Artículo 22. 
Se prohíbe así mismo a las máscaras hacer parodias que puedan ofender a la religión del Estado o a la decencia y buenas costumbres, insultar a las personas con discursos satíricos, bromas de mal género o expresiones que ataquen al honor y reputación de las mismas, y usar palabras o ejecutar acciones o gestos que puedan ofender a la moral y al decoro.
 
Artículo 23. 
Los enmascarados no podrán llevar armas por las calles, ni tenerlas en otros sitios públicos bajo ningún pretexto.
Artículo 24. 
Solamente la autoridad o sus delegados podrán obligar a quitarse la careta a la persona que hubiera cometido alguna falta o producido disgusto o cuestiones con su comportamiento.
Artículo 25. 
No se permitirá en los días de Carnaval arrojar a los transeuntes agua, harina, cenizas y otros objetos, materias o sustancias que puedan ocasionar o causar daño.

Artículo 26. 
Los enmascarados que faltasen a cualquiera de las prescripciones contenidas en los artículos anteriores o a lo dispuesto por los bandos, reglamentos u órdenes vigentes, serán detenidos inmediatamente por los agentes de la autoridad y puestos a disposición de ésta para los efectos a que hubiere lugar. 


Lekukoek esan diguten bezala, debekatua izan zen gerra ostean jaialdi hau. Herri guztietan, baina, ez. Dagoeneko jakingo duzuen bezala Tolosa izan zen salbuespena, izan ere "Fiestas de Primavera" bezala izendatu zituztenez jaiak, egiten jarraitzeko baimena izan zuten.

Antzuolan, berriz, debekatuta, bere memoria historikoa galtzen joan zen, 1990. hamarkadan Antzuolako "Onarin" dantza taldeak berreskuratu arte. Lehendabizi `sorgin-dantza´ eta gero pertsonaiak: `hartza, tximinoa eta domadorea´.  Eta jai honetaz, norbaitek jakin baldin badaki, hori Gerbasio Legorburu da.

"Sorgin-dantza" nondik nora sortu zen datu zehatzik ez badago ere, XIX. mendearen bukaeran (1885?)jotzen da bere jatorria Antzuolan edo Bergaran. Nikomedes Letek, bere garaian dantzarien buruak, erakutsitako dantza ere izan zitekeen, eta ondoren Bergarako Algodonerako langileek jaso eta Lasartera eraman http://www.euskonews.com/0032zbk/gaia3204es.html). Gaur egun oso ezaguna da bertan ere dantza hau.

Hona hemen hainbat argazki:




Hiru pertsonaiak: Hartza, tximinoa eta domadorea

`Sorgin dantza´ herriko plazan






2013ko dantzak


Gehiago jakin nahi izanez gero:




 Errauts eguna eta Garizuma 

Batera doaz Karnabala eta Garizuma, hau da, bata eta beste elkar lotuta daude. Gertatzen da lehena bada kristautasun eta eliza aurreko ohiturekin bat datorrena, bigarrena, ostera, elizak ezarritako ohitura batzuekin bategiten du. Hala ere, garai batean, garizumak 

Lekukoek hau digute:

"Egun horretan ez zen apartekorik egiten. Eskolatik joaten ginen goizean hautsa hartzera.Hauts egunak Garizumaren hasiera eta barau aldia adierazten zuen; besteak beste, erromeriak eta musikak Bazko arte isilik egotea.

Domeketan kalbarioak edo gurutze-bidea egiten zen parrokian arratsaldeko 3ak inguruan (Uzarragan, berriz, 4 eta erdietan). Patxi “Ankurkuak” egiten zuen elizkizuna domekero, eta kaletarrak joaten ziren batez ere. Elizan, horman lotuta, ezker eta eskuma aldean dauden belauniko jarriz kalbarioak pasatzen zituzten eliztarrok. Uzarragan, berriz, bertako sakristauak eta maisua zen Jose Marik egiten zuen.  Elizkizunaren ondoren kalean paseatu eta etxera.

Garizumaren bosgarren domeka *“Lazaro eguna” izaten zen, eta orduan parrokiako santuak tela beltz batekin estaltzen ziren. Egun horretan ere, Erramu egunerako erramu sortak egiteko sahats makilak mozten ziren".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada