2013/03/03

IÑURRIGARROGARAI


 
 
2013ko otsaila, eguzkia eta elurra aurrez aurre

Eraikuntza zaharra dugu Iñurrigarrrogaraikoa, hala aitortzen du ipar mendebaldeko horma zaharrak, bertan ikus daitekeelako XVI. mendekotzat jo daiteken leihatilla eta alboetako saeterak.

1391eko berri bat badugu, nonbait orduan Martin Garçia bat bizi omen zen bertan. Lau urteako teilatua du, eta egun guztiz eraldatuta iritsi zaigu. Bertako semea den Andoni Azkarateren iritziz 200 bat urte ditu gaurko baserriaren egiturak. Bere esanetan ere, garai hartakoak-edo omen dira sarrerako antzinako harlosak.

Une honetan teilatuaren egurrezko egitura eta teila bera berritu dute.
  • XVII. mendean, Andres Iñurrigarro, emaztea eta lau seme-alaba bizi ziren bertan.
  • XVIII. mendean, Juan Bautista Iñurrigarro.
  • XIX. mendean Pedro Azkarate.
  • XX. mendean, Jesus Azkarate eta Victoria Lezeta, Itziar eta Andoni sema-alabekin.
Gaur egun (2013) hutsik dago. 

Gizon ospetsuen baserria izan da Iñurrigarrogaraikoa. Euretako bat Frantziskotarren anaikidea zen Bernardino Iñurrigarro, XVII. mendeko giza-semea. Historian aditua. Beste bat, XVIII. mendeko Juan Frantzisko, "opositor a beca y Rector de la Universidad de Oñate. Canónigo de Zaragoza".



Baserri honek duen zatirik bitxiena: harlosak eta saltaiak duen egurrezko horma itxia


 Saltaia







Baserriko zatirik zaharrena. XVI. mendeko leihatila eta saetera.
Teilatuko zutikoak eta zeharkakoak. Behean artoa



Teilatuko egurrezko egitura desberdinak. 
Dirudienez duela 200 urte-edo egindakoa


Etxebizitza eta saltaia bereizteko harlosak. Bitxia da saltaiaren itxitura, dena egurrezkoa.
Andoni Azkarate eta baserriko txakurra (2013ko otsaila)


 

  2013ko elurtea Basalde auzoan 
(Amilleta-Iñurrigarrogaria eta Iñurigarro baserriak)









No hay comentarios:

Publicar un comentario