2013/03/16

MENDIOLA


Herrigunetik Untzarri beserrira eta Galartza auzora doan bidea hartuz, 2,6 kilometrora dago Mendiola.

Baserri honen lehen aipamena 1629. urtekoa da. Gaur egun hutsik baldin badago ere, 1924an Jose Telleriarte eta Maria Bastarretxe bizi ziren euren hiru semeekin bertan: Jose Antonio, Frantzisko eta Tomas.

Eraikuntzak duen berezitasuna aurre aldean dauden bi puntu-erdiko arkuak, eta barruko ezkaratza, dira. Harlanduak leiho eta ate ertzetan ikus badaitezke ere, arbela eta hormak egiteko buztina dira nagusi. 

Atzetik begiratuz gero, antzeman daiteke baserri honek dituen eraikuntza aldi desberdinak, izan ere 1808ko abenduaren 18an erre zen.Baina baita 1851ean ere.


Baserriaren aurre aldean ikus daitezke ere egurrezko leiho bitxiak, egurrez, kristalik gabe eginikoak 
(ikusi azpiko argazkia).





























Baserriko ezkaratza, bertan ikus daitezke etxebizitzaren atea, garai hartako ate zenbakiarekin, eta eskuman, berriz, saltaira doana.



Saltaia


Argazki hauetan ikus daitezke harlanduz egindako askak.



Sukaldeko armarioa hormari josita, eskuman, eta, ezker aldean, sukaldea
Sabaia eta teilatuari josteko egur sarea, dena oso egoera txarrean, eta beheko argazkian ganbara ingurua.


Gasoleoz erabiltzen zen motorra bere transmisioarekin eta guzti. Besteak beste garia joteko makinak martxan jartzeko erabiltzen zena.



Argazki hauek baserri honek izandako suteen (1808 eta 1851) ondoren izandako berreraiketen berri ematen digute




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada