2013/04/20

BESASTI (BESAGASTI)

Antzuolan badaude baserri oso ederrak, aspaldi eraikitakoak eta gaur arte zutik mantendu direnak, nahiz eta urteen poderioz zaharberritu bat baino gehiago jasan behar izan. Horietako bat da `Besasti´ edo `Besagasti´ baserria.
Baserri honen lehendabiziko berria 1391ekoa da, orduan bertan Martin Ibañez de Beisagasti bizi zelako.
Interesgarria ere jotzen da bertan XVI. mendeko aztarnak ikus daitezkeelako zutabeetan, kapirixo loturetan, garai bateko dolarearen euskarrietan...
Esan beharra dago ere, aurreko zurez eginiko fatxada galdu egin duela, azpiko argazkietan hautematen den bezala, baina barneko egitura eta zutikoak mantentzen dira. 



Fatxada eraldatuta dago lehendik hona, eta zurezko itxitura falta zaio



XVI. mendeko zutoiak eta fatxadaren itxitura

Gaur gaurko baserrian duen zurezko barne egitura ederra ikus daiteke argazki honetan. Benetako aroztegi lana adierazten duen eredua da `Besagasti´ baserria.


Adituen esanetan fatxada lurrean josten zen lehenik, eta sokekin, idiekin tiraka, igotzen zen osorik.

XVI. mendeko zutoin zaharrak



Gailurra eusteko zutoin garrantzitsuenen argazkiak. Denak XVI. mendekoak jo daitezkeenak. Batzuk garai batean sagardoa egiteko prentsa eusteko eginak.

Ezkaratza edo baserriaren ate aurrea, baserriaren benetako babes lekua, eta, nola ez, hegoaldera begira dagoena.


Ezker aldean `Urruti´ baserria; eskuma aldean, berriz, `Bereterio´ edo `Beteixo´ baserria antzinako galtzadatik ikusita







No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada