2013/04/20

`TELLERIA´ LARRU LANTOKIRAKO UR DEPOSITUA

Autopistak aldaketa asko ekarriko ditu herrira,  baina baita suntsiketak ere, garai bateko aztarnen gainetik pasatuko delako.

Esan dugu beste atal batean Antzuolak larru langintzan izandako garrantzia historian zehar handia izan dela, nahiz eta gaur egun lekuko handirik ez egon. Eta daudenak galtzen ari gara, izan ere herritik pasatuko den autopistak/autobiak irentsiko du garai batean Telleriak erabiltzen zuen ur depositua.


Zupide baserriaren eskuma aldean eta Altamira baserriaren azpian agerian dago ur depositu hori. Bertara, Eztalako iturburutik (Pagape inguruan) eta baita Zupide baserriaren ezkerreko aldean zegoen iturburutik zetorren ura. Horrela, kanalizazio bidez etortzen zen ur-biltegira; eta hemendik, lantegira.

Telleria lantokia ezagutu dugunok gogoratuko gara sarreran zegoen Amabirjinaren iturriarekin ere, gaur egun  etxe berriaren aurrean ikus daitekeena. Iturri honetara zetorren uraren iturburua esandako ur depositua zen. Agian egunen batean ura dariola ikusteko aukera izango dugu!

 Hauxe, garai bateko Telleria etxe eta lantoki aurrean zegoena, eta gaur urik ez darion irudia

`Altamira´ baserri azpian ikus daiteke ur-depositua
 Pinuak depositu gainean jauzita
 Beheko horma eta azpian depositua dagoeneko apurtuta dago

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada