2013/05/11

BASALDE ARGINDAR-ETXEA

Uste baino azkarrago ari gara garai bateko aztarnak galtzen. Basaldeko indar etxearen kasua izan daiteke euretako bat.

Basalden kokatuta dago, Iñurrigarrogarai baserriaren azpian, trenbide aldera eta Jainkoiturri errekaren urak aprobetxatzen.

1914-15. urteen inguruan eraikitakoa da. Promotoreak Bonifacio Agirre (Amilleta), Anizeto Aranes (Galardikoa) eta Calixto Lamariano (Irastortza/Irausta) baserrikoak izan ziren. Hauek ere  beste argindar etxea eta errota eraiki zuten bererago, gaur Erautza txabolaren parean dagoena, bide bazterrean. Bata eta bestearen helburua? Argindarra sortzea eta bezeroen artean banatzea.

Indarretxearen teknikoa une hartan herrian zegoen Juan Tackem alemana izan zen.

Plazatik gorako etxeetara bidaltzen zuten argindarra, izan ere plazatik beherako ekoizpena Etxeandi edo Behe auzoan zegoen Elektrika etxeari zegokion.

Argindarra, adibidez, herriko baserri urrutienetara ere (Miso, Arrandariak eta Ursaltora) iristen zen.

Ura izanik energi iturria, uraren joan-etorria etxetik kontralatzen zuten Amilletakoek. 

Gaur egun, argazkietan ikusten den bezala, alde batera lagata dago. Turbina du bertan, Alemaniatik ekarritakoa. Generadore-dinamorik ez dauka, ez bada antzinako bat bazterean. 

Eta gezurra badirudi ere, 220v.koa zen ematen zuen potentzia. Kobraketak bonbila bakoitzeko egiten zen, nahiz eta ondoren kontadoreak jarri.Argindarra bidaltzeko garai hartako egurrezko poste eta kable ximelen bidez egiten zenez, argindarra sarritan joaten zen, batez ere ekaitza izaten zenean.

TURBINAK: APURTUTA GAUR (EZKERRA) 
MARTXAN LEHEN (ESKUMA) 
                        
           
 
ARGINDARRA ERREGULATZEKO KAXA BERE ANPERIMETROAREKIN
BASALDE INDAR ETXEA. 
GAUR EGOERA TAMALGARRIAN DAGO


TURBINAREN FABRIKAZIO MARKA 
BONBILA BAT 
 ANPERIMETROA
 ARGINDARRA BANATZEKO ERREGISTROA
 KONTADOREA
ARGINDARRA SORTZEKO GENERADOREA
 TURBINARA ZIHOAN URA ERREGULATZEKO SISTEMA
 POLEENTZAKO GOMAK
 
 JAINKOITURRI ERREKAREN UR KANALIZAZIOA TURBINETARA ZIHOANA
EZKER ALDEAN INDARRETXEA. ESKUMA ALDEAN, IÑURRIGARRO BASERRIA





No hay comentarios:

Publicar un comentario