2013/05/05

LARREBARRENGO ERROTA ETA ARGINDAR-ETXEA

Herrigunetik 700 bat metrotara, eta Lizarragara doan bidea hartuta, bat egingo dugu Larrebarrengo errotarekin. 1904/5 urtean azaltzen zaigu errota honen lehendabiziko erreferentzia historikoa, orduan Feliz Bizkalatza eta Ramon Arbe azaltzen ziren honen jabe. 1927an, Lorentzo Etxebarria.
 
1941etik 1958ra "Sociedad Anónima Larrebarren (SAL)" bezala antolatu zen, eta errota lanak egiteaz gain argindar-etxe bezala ere funtzionatu zuen, 20ren bat bezerori zerbitzua eskainiz: Bizkalatza, Zumaetagoikoa, Akiñao, Laskurain-txiki, Iturbe, Aranburu,Sarasketa, Aitza, Goikoetxe, Arlutz-handi... baserriak. Telleria kurtideriako bonbak mugitzeko argindarra ere ematen zuen.

Lizarraga errekatik hartzen zuen ura, segundoko 160-200 litro. Ur saltotik 200 bat metrora zegoen ur depositura eramaten zen kanalizatuta ura. Handik zuzenean (100 metrora) errotara. Desnibela, 20,5 metrokoa zen.

Azken errotaria Juan Martin Etxeberria izan zen. 1960. hamarkadan gelditu zen betirako. Gaur egun, egoera tamalgarrian dago.

 LIZARRAGA ERREKAN UR SALTOA ETA KANALIZAZIOAREN HASIERA
 KANPOKO ARGAZKIA
 UR DEPOSITUA BIZKALATZA AZPIAN
 UR DEPOSITUTIK ATERATAKO ARGAZKIA
Fondoan ikusten da Larrebarrengo errota. Gorago ur-depositua. Goian, Bizkalatza baserria.
 Errotagainaren egoera 1998. urtean
 Poleen bidez mugitzen ziren errotarriak eta argindarra sortu ere. 1998. urtea

 Poleen sistema. 1998. urtea
 Bizkalatza azpian zegoen ur depositutik zetorren ura erregulatzeko sistema. 1988. urtea.

Gaur egun, errotaren egoera benetan tamalgarria da

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada