2013/06/15

AKINIBAIERROTA

Zorionez badago garai bateko ondareaz kezkatuta dagoenik, eta errota berreskuratzeari ekin dionak. Jose Mari Iturbe dugu gaur egun errota honen jabea, eta egoera txarrean zegoena zaharberritu eta egun ikusgai dago izen adierazpen ugari izan duen errotak, izan ere "Errota-Abaro", "Lascurain-Cia", "Lizarraga errota", "Errekaondo" ... bezala adierazita azaltzen da dokumentuetan eraikuntza hau.

Errota eta aldi berean argindarretxe honen jatorrian Azkarate, Elutsa, Jauregi, Goenaga, Goitia, Laskurainandi, Lizarriturri eta Lamariano baserriak zeuden. Helburua argindarra egitea bazen ere, aldi berean, turbinak sortutako indarrari esker, bi harri pare ere bazeuzkan, bertan artoa eta garia igotzeko.

1927an Francisco Laskurain azaltzen da titular bezala, eta 1928tik 1957ra "Lascurain y Cia" bezala ezagutzen da.

"Abaro" iturburua

1955ean, berriz, Alejo Laskurainek eskatzen du baimena Lizarraga errekako ura aprobetxatzeko.  

1961-63an azaltzen da alta emanda azkenengo aldiz errota hau.

Errota honek "Abaro" urak erabili zituen turbinari indarra emateko.

AKINIBAIERROTA

ERROTAPEA ETA ERROTAREN POLEA SISTEMA, AZPIAN ERROTARRIAK GAUR AKIÑAO BASERRIAN

 
 
ERROTAGAINA KONPONDUTA DAGO.
AZPIAN KONPONDU AURREKO ARGAZKIA
 
LEIHOAN ARGINDARRA BANATZEKO SISTEMA ETA BEHEAN ZAHARBERRITU AURREKO ERROTAREN EGOERA

No hay comentarios:

Publicar un comentario