2013/06/08

ARRELUZTXIKI


Arreluz hiru daude Irimoegigoena auzoan, eta hiruak bata bestearen ondoan: Handi, Txiki eta Etxeberri.

Arreluz baserriaren lehendabiziko aipamena, baina, 1391ekoa da. Aspaldikoa, beraz. Uste da lehendabiziko baserri hura gaur Arreluzhandi izango zela. Gero etorriko zen Txiki, nahiz eta fatxadan ikus daiteken datak (1855) urte hartan egindako zaharberritzea adierazi.

Aurtengo neguan (2013) ateratako argazkia


Horrela bada, XVII. mendean dagoeneko badakigu bertan bizi zirela Maria Juana Aranguren, hiru seme-alabekin. XIX. mendean, Santiago Kortabarria eta, gaur, Migel Kortabarria eta bere emaztea, Luisa Abaunz.

Esan beharra dago, gaur egun ere, Migel eta emazteak gogor eusten diotela baserriko jardunari. 

FATXADAN IKUS DAITEKEN DATA: 1855.

BEHEAN, BERRIZ, AURTENGO NEGUAN ATERATAKO ARGAZKIA
 


BESTE ARRELUZ BASERRIAK: HANDI ETA ETXEBERRI


ETXEKOEK TINKO EUSTEN DIOTE BASERRIKO LANARI
BAITA URTERO TXERRI HILKETARI ERE

LANABESA BATZUK DAGOENEKO EZ DIRA ERABILTZEN

"MIRU BUZTANA" TEILATU ZATIA EUSTEKO EGUR EGITURA
SABAIKO TEILATU EGITURA
TEILATUA EUSTEKOA

ARRELUZTXIKI, ARRELUZHANDI ETA ARRELUZETXEBERRI


















 GOIAN,ETXEKO JAUNA ARTOA BATZEN ETA LANABESAK SOROAN. BEHEAN, BEHIAK GURDIARI TIRAKA, GURDI GAINEAN GOLDEA ETA ARIA.
 Hala ere,garai berriei ateak zabali behar. Lehengo gurdiak eta oraingoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario