2013/06/01

ITXITURAK NOLA EGITEN DIREN

Itxituran ardiak

Denok ezagutzen ditugu zelai eta soroak bereizteko erabiltzen diren itxiturak.  Gure artean ugariak dira, kontutan badugu baserrietako lur sailak ez direla handiak izaten, eta bertako ganadua kontrolpean izateko derrigorrezkoa izaten da sistema honen bidezko itxierak egitea.
 
Sasiarkazia da, ilbeheran botata, itxituretako erabiltzen den egurra. Batzuek, lurpean geratzen den sasiarkazia egurra luzaroago iraun dezan, muturra erre egiten dute.

Sasiarkazia loretan goian eta eskuma aldeko argazkian, Lizarraga auzoan sasiarkazia bat


Guk geuk ikasi dugu nola egiten den itxitura bat Arreluzandiko baserrikoak begiratuz, galdetuz eta argazkiak ateraz:
 
BERRIZTUTAKO ITXITURA TREKUTZEKO BIDEAN (ARLUTZ HANDIKO SAILA)


 LEHENGAIA AKAZIA EGURRA DA. HEMEN ITXITURARAKO ZUTIKOAK EGITEKO EGURRAK ETA EGINDAKOAK IKUS DAITEZKE IRALATORRE eta LAUSAGARRETA BASERRIETAN
LEHENDABIZIKO LANA ALANBREA LUZATZEA DA
ONDOREN TIRA EGITEA
 TIRA EGIN ETA GERO ONDO LOTU BEHAR DA ESKARPE BATZUEN BIDEZ EGURREAN
 


LIZAR-MAKIL BATEKIN DISTANTZIA NEURTZEN ETA PORRIKA BATZUEKIN ALANBREA TIRATZEN.
 ONDOREN ALANBREA ESKARPE BATEKIN LOTU 
EGITEN DA.

Oso garrantzitsua izaten da alanbreen arteko distantzia berdina izatea. Hori bermatzeko, aurretik, lizar makilatxo bat moztu egiten da nahi den alanbreen arteko distantziaren neurrira. Argazkietan ikusten den bezala, alanbrea lortu aurretik distantzia ondo dagoela baieztatzen da lizar makil horrekin.






No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada