2013/06/08

KIMUETATIK ZUHAITZAK


Udaberria garai ona izaten da basoen piztuera ikusteko. Aurten, baina, hainbeste euri egin ondoren, dena uste baino motelagoa baldin badoa ere, antzematen da urtaroa aurrera doala, izan ere hostoek zuhaitzak estaltzen dituzte.

Ziklo berri honek eragina ere badauka hegaztiengan, eta txorikumeak ateratzeko garaia ere izaten da.

Orokorrean ikusgarria bada loratze hau, pagadietan batez ere ikusgarriagoa izaten da, izan ere udazkenean hostoak galduta, udaberrian hosto berriez blai ikusteko aukera egoten da zuhaitz eder hau. 


Trekutzeko bidean, pagadia.

Azpian, berriz, Pagapeko txabolan, pago ederra.



KIMU BERRIAK SORTZEN DIRA LURREAN, MINTEGIAK
BALIRA.


ZOZOAK ERE BERE TXORIKUMEAK ATERATZEKO ERABILTZEN DU UDABERRIA


ARROLA GAINEKO PAGADIETAN ERE, KALEAN BAINO BERANDUAGO, UDABERRIA IRITSI DA.
PAGO BATZUK BAINA, NEGUKO ORDAINA JASO ETA GERO, EZ DIRA LORATZEN
ARRUBIOA (SALAMANDRA)ERE NOIZBEHINKA BISTARATZEN DA, EURI PIXKA BAT EGITEN BADU


`AMERIKARRAK´ DIREN HARITZAK ERE HOSTOZ GAINEZKA IKUS DAITEZKE
 KOLORE ETA ARGI KONTRASTEAK POLITAK IZATEN DIRA UDABERRIAN ERE. ARGAZKIAN PINUAK,LIZARRAK ETA GEREZIONDO BAKARTIA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario