2013/06/09

OTAIN

Irimoegibarrena auzoan kokatzen da baserri hau. Ez da ezaguna, baina ezezagunagoa agian pinadi batean ezkutatzen delako. Irain aldera joaten bagara, gaur egun trenbidea egiten ari diren obren gain aldean ikus daiteke. 

Ez da baserri zaharra, bere lehen aipamena 1876koa delako. Urte hartan Jose Telleriarte bizi zen beste zazpi bizilagunekin. 1940. urtera arte, berriz, Victoriano Ena eta Bruna Boraeta, euren bost seme-alabekin bizi ziren. Harrez gero ez da bertan inor bizi izan. 

 Sabaitik ikuilira belarra botatzeko leihoa

Bere egoera fisikoa ere ez da egokiena, izan ere erditik (medialinatik) dago moztuta, eta etxebizitza zena mantentzen da zutik. Beraz, sabaia galduta dauka, nahiz eta etxebizitzatik bertara joateko atea bertan izan.

Baserri honek badirudi beste funtzio bat ere izan zuela, izan ere, dakigunez, lehergailu biltokirako ere erabili zuen Bergarako Camachok.

Gorago joanez gero, herrian gelditzen den karobi bakarretako bat ikus daiteke, oraindik egoera fisiko onean.

Herrigunetik kilometro eta erdira dago. 



ERLAUNTZA ZAHARRA ORAINDIK GANBARAN IKUS DAITEKE. AZPIKO ARGAZKIAN, BERRIZ, IKUILUA.


IKUILUA ETA AZPIAN KAROBIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario