2013/07/31

IRIKORTA ITURRIAK, 25 URTE!!!


 Iturriak duen oroigarria, Arrola Mendizale Taldeak egina.

Hala da, 25 urte dirau zutik iturri honek Arrola gainean ... eta ura dariola, ez bada udako garai lehor bateko egun batzuk. Eta berau harrigarria da kontuan badugu Arrola gaina bertan dagoela. Beraz, ura nondik nora datorkion iturri honi da benetako misterioa.

Esan bezala, iturriari betidanik badario ere ura, agian bat baino gehiago harritu daiteke bere harlanduzko egitura dela eta. Eta hala da, izan ere ez da bertarako egina, baizik eta Ondarre auzoan zegoen labaderoko iturrirako egin zen (Ibarrondo auzotik Ondarrera doan bide ertzean kokatuta)

Labaderoa bota zenean, Arrola Mendizale Elkarteak orain ikusten dugun lekuan jarri zuen 1988ko urriaren 22an.

Hauxe zen iturri ingurua gaur ezagutzen duguna jarri aurretik, 1988an.

Esan bezala, 1988ko urrian bukatu zen obra. Honatx garai hartako Arrola eta beste laguntzaile batzuen argazkia.

1989an berriz, iturriaren norabidea adierazten jarri zen Arrola gainean seinale bat. Hona hemen garai hartan ateratako argazkia.

Ondorengo iturriaren egoera gora beheratsua izan bada ere, une honetan zutik dirau!!!



Sakatu bideoa eta begiak itxi


Argazki zaharrenak ARROLA mendizale taldekoak dira. Eskerrik asko!


No hay comentarios:

Publicar un comentario