2013/08/02

IGERIBARAIZPARRUNDI BASERRIA

Bat baino gehiagok agian zalantzak izan ditu baserri hau kokatzeko. Zuk ere bai? Argazkia begiratuz kokatzerik bai? Ziur baietz.

Gaur agian ezagunagoa da, bertatik pasatuko delako autopista; edo, hobeto esanda, bere gain aldetik. Gertu du Behekoerrota eta garai bateko (XVIII. mendeko) erregebidea ere.

Baserri honen lehendabizko berriak, antzinkoak dira, 1307an azaltzen baita Iohan Perez de Yeribar izeneko bat dokumentuetan. XVII. mendean ere Juan Perez Igeribar bizi zen, bere emaztearekin, bi semerekin eta etxeko morroi eta neskamen batekin.

XX. mendean, azken bizilagunak, anai-arrebak ziren Basilio eta Paula Azkarate. XX. mendeko 70. hamarkadati-edo dago hutsik baserri hau.

Erregebidearen ertzean egonik, estuasun batzuk ere pasatu zituzten bertakoek:

  • 1689ko uztailaren 17an, kutxa susmagarria aurkitu zuten baserri aurrean, zabaldu eta bertan hilda zegoen Gabriel de Elkano eta Ugarte gizasema topatu zuten.
 
  • XVIII. mendearen bukaeran (1794), frantsesen kontrako gerran ere frantsesek hildako gizasemeak ere aurkitu zituzten hasi bertatik eta Antiguako ermitaraino: Jose Manuel Irala, Jose eta Gabriel Arralde,Domingo de Irizar eta Venancio Pujana. 
ERREGEBIDEAREN HORMA ZAHARRAK ETA "IGERIBARAIZPARRUNDI" BASERRIA BEHEAN

 BASERRIKO ATEA
 "IGERIBARAIZPARRUNDI" BASERRIA ETA 
MANDIXOKO ATEA





No hay comentarios:

Publicar un comentario