2013/08/26

NON DAGO PLAKA HAU?

Asmakizun bezala irudikatu nahi dut sarrera berri hau, eta zuek BILATZAILE bihurtu. Ez zaizue kostatuko.

Kontua da lehen gaur bezala, garapen publikoa zuten etxebizitzek dirulaguntzak jasotzen zituztela gobernutik. Etxebizitza honek ere jaso zuen diru laguntza, 1954ko legeak agintzen zuen bezala, eta horren adierazgarri plaka bat jartzen zen ateondoan.

Gertatzen da plaka hau iraganeko Diktadura erregimenak (1936-1975) jarritakoa dela, falangisten ikurrak erabiliz: uztarria eta geziak. 

Hainbat tokitan kendu badituzte ere, gurean, nik dakidanez behintzat, ateondo bakar batean mantzentzen da. Non? Ea asmatzerik duzuen non dagoen perla hau!


BADAKIZU NON DAGOEN PLAKA HAU?
"MINISTERIO DE LA VIVIENDA. INSTITUTO NACIONAL DE LA VIVIENDA. ESTA CASA ESTÁ ACOGIDA A LOS BENEFICIOS DE LA LEY DEL 15 DE JULIO DE 1954".

 
Lege honekin interesatuta bazaude:

 https://sede.fomento.gob.es/NR/rdonlyres/B957A32D-2019-4FC6-B90D-8F44F8A7A843/104323/L_150755.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario