2013/09/14

1307ko apirilaren 28an YRINMODO ... ANÇUELA

Esan genezake orain aztertuko dugun 1307ko dokumentu hau dela Antzuolari buruz, edo hobeto esanda, une hartan adierazten zen bezala, Uzarragako elizaurreari buruz daukagun dokumenturik zaharrena. Bertan aipatzen da, baita ere, blog honek duen izena: "Yrinmodo".

Baina joan gaitezen kontestua ezagutzera. Ezaguna izango dugu Oñatiko Kontea, garai hartan bailarako jauntxoa. Orduan Beltran Ibañez de Gebara omen zen Oñatiko jauna, eta bere jabegoa Uzarragaraino iristen zen, bera zelako San Juan elizako patronoa; hau da, hamarrenak kobratu eta apaizak aukeratzen zituena.

Kontua da sarri lurrak saldu beharrean aurkitu zela dirua lortzeko, eta halako salerosketa batean oinarrituta azaltzen da orain aipatu nahi dugun dokumentua; hau da, 1307ko apirilaren 28an eginikoa.

Bertan, Oñatiko San Migel parrokiako abadea zenak (Martin Sanchez), Oñatiko Kontearen izenean, "YRINMODO, GALARDI eta YÑURRIGARRO" kortak saldu zizkien Sancha de Uriarte eta Pedro Ibanezi 800 marabediren truke .


Basalde auzoan Galardi, Amilleta eta Iñurrigarrogarai eta Iñurrigarro baserriak

Baina zer diosku gehiago dokumentuak. Bada beste gauza asko, besteak beste Antzuola toponimoa ("ANÇUELA"), izan ere saldu ziren:

" ... tres seles en termino de Vergara en Ançuela, los quales llaman Yrinmodo, Galardi e Ylurrigarro". Beraz, ordurako Antzuola toponimoa gaur Irimoegi eta Basalde auzoan zehar zabaltzen zen. 

Dokumentuaren bigarren zatia ere garrantzitsua da, bertan salerosketa honen "fiadoreak" aipatzen direlako. Zeintzuk? Baserritar (eta baserri) ezagun asko:
 
ITURBE BASERRIA

"... Pero d´Ascuren (Laskurain), Pero de Arexmendi (Arizmendi), e a Sancho Perez de Garitança (Garikatza), e a Furtun Perez de Yturbe, e Iohan Sanchez d´Eztala, e Iohan Perez de Yerivarr (Igeribar-Iribar), e Sancho Perez de Arexti (Arizti), e Pero Garçiz de Vidaurre (Bidaurre), e a Iohan Garçiz de Galarça, e a Iohan Perez de Goyenaga (Goenaga)...". 


 GOENAGA (GUENA)BASERRIA

 LASKURAINTXIKI BASERRIA

Beraz, baserri dezente  hauteman daitezke zutik "Ançuela"n 1307rako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada