2013/09/08

AZKARATE BASERRIA ETA ARMARRIA


Uzarraga auzoan kokatuta dagoen baserri honen lehendabiziko aipamen historikoa 1489koa da. Antzuolako baserrien inguruan dugun lehendabiziko dokumentu historikoan, 1391ekoa dena hain zuzen ere, ez da baserri hau agertzen. Beraz, tarte horretan eraikitakoa izan behar da.

Ez zuen luzaro zutik iraun baserriak, izan ere 1555eko urtarrilaren 1ean "dia juebes,... a las doze horas de media noche, prendio fuego la casa de Azcarate y se quemo para las tres horas. Quemose toda la ropa de lana y lino y una baca con su cria, que dexaron de sacar. No obo viento, porque de aberlo ubiera mas daño y mal en la casa y vezindad, e la cual se rehedifico con la ayuda del Señor y de las buenas gentes para el dia de San Juan".

Antzinako baserritik eraldatuta dakusagu gaur etxe hau, izan ere 1880. urtean, "la casería de Azcárate consta de dos viviendas antiguas con piso bajo, dos cocinas y cinco dormitorios, y el resto cuadras. Piso alto con dos dormitorios, graneros y pajar". Orduan, etxebizitza batean Jose Cruz Azkarate, eta bestean Frantzisko Muxika bizi ziren.

Andonik dioskun bezala, garai horretan-edo egin zen gaurko baserria, etxebizitza bakarrekoa, baina, hala ere, garai bateko baserriaren aztarnak ere ikus daitezke oraindik etxe barruan.

Ia-ia harlandurik ez duen etxe honen elementu arkitektoniko aipagarriena etxe ostean kokatzen da, bertan XV-XVI. mendekoa izan daitekeen puntadun edo "ojibar" arkua ikus daitekeelako. Esan dezagun, Sarasketa baserrian aurkitzen denaren tankerakoa dela.
 
BASERRIAREN BI ARGAZKI: 
AURRE ALDEAN, BERRIZ, ARMARRIA
 
Baserri honen elementurik bitxienetakoa ere aurre aldean daukan armarria da. Garai batean beste armarriren bat egon zenaren susmorik ez badago ere, 1994an jarri zen oraingo armarri berri hau. Muxikako (Bizkaia) hargin batek eginikoa da.



Ezker aldean, Azkarate baserrian dagoen armarria. Eskuma aldean, gaur baserrian bizi diren senar (Andoni Azkarate) eta emaztearen (Simona Laskurain) armarriak egurrean landuta

Armarri honen jatorria dokumentatuta dago, izan ere Azkarate baserrian gordetzen da "noblezia" ziurtagiria, non armarriaren egiazkotasuna adierazten eta aitortzen den. Andoni Azkaratek ondo baino hobeto gordetzen du 1687an idatzitako ziurtagiria.





Andoni Azkararek, baserriko ugazabak, armarriaren ziurtagirua erakusten.

Dokumentu horretan, hala ere, bi abizenen jatorria adierazi nahi zaigu: Azkarate eta Gaztelurena,  une hartan (XVII. mendearen bukaeran) Azkaraten bizi ziren senar-emazteenak, hain zuzen.

Hona erraz irakur daiteken dokumentu horren argazkiak:





Ezker aldean, Azkarate eta eskuma aldean, Gaztelu armarriak







"1687 años. Don Juan de Mendoza"

Dagoeneko hautemango zenuen bezala, gaur lehen bezala mantentzen da Azkarate abizena jatorrizko baserrian. Hau benetan bitxia da, izan ere normalena baserriak jabe desberdinak izatea da, eta garai bateko jabearen aztarnak galduta izan. Ez da baserri honen kasua.

Azkarate abizenaz interesatua bazaude, informazio gehiago duzu hemen: http://www.antzinako.org/RepLinajes/azkarate.html

 Baserri honen barru aldea ikusteak ere merezi du, garai bateko aztarnen jabe delako. Horretarako argazkiak eta bere oinak ikusi eta irakurri besterik ez duzu:

 
BASERRIKO ZUTABE ZAHARRENAK (XVI. MENDEKOAK) ARGAZKI HAUETAN IKUS DAITEZKE, JATORRIZKO BASERRIARENAK IZAN DAITEZKEENAK. GAUR MANDIOKO HAINBAT TOKITAN IKUS DAITEZKE .


MANDIOKO ZURAJEA ETA ITXITURAK
DOLAREA EUSTEKO ZUTABEA ERE BERTAN DAGO.
MANDIOA
BI URTETIK BEHIN SAGARDOA EGITEN DA AZKARATE BASERRIAN. 
UPELAK UPATEGIXAN.
BURDINEZKO ATEA "MEDIALIÑA"REN HORMAN EGINA. 
ETXEBIZITZA ETA MANDIOAREN ARTEAN
BASERRIAN GARAI BATEKO ALTZARIAK ETA LANABES TRESNA UGARI DAUDE. BESTEAK BESTE TROJAK ETA KUTXA EDERRAK











ANTZINAKO BASERRIAREN BESTE AZTARNA BATZUK SALTAIAN ERE IKUS DAITEZKE.



KUTXA EDERRAK DAUDE BASERRIAN... HITZ EGINGO BALUTE!!!

Baserriko ate ondoa edo ezkaratza ederra.


Ate ostea (XV-XVI. mendekoa). 
Baserri atzean ikusteko aukera dago.



Andoni Azkaraterekin hitz egitea gustua da, garai bateko bizitzaz, usadio eta ohituretaz, oroimen ona duelako. Beraz, bere jarduna zuri ere interesatzen bazaizu, sakatu hemen:




No hay comentarios:

Publicar un comentario