2013/09/01

KONJUROAK XXI. GIZALDIAN

Konjuruak ez dira bakarrik garai bateko erritoak, baizik eta gaur ere, lehen bezala, erabiltzen direnak. Konjuruaren bitartez antropologoek esaten duten "magia simpática" aplikatzea nahi izaten dugu.Hau da, ikur edo hitzen bidez norbaiti babesa eskatzea, eta erritoa eginez (otoitza, ur bedeinkatua, ...) ondasuna lortu. Agian ezagunetakoak dira ate aurrean jartzen diren ikurrak (eguzki-lorea; elorriaz edo erramuaz egindako gurutzea; Jaungoiko edo Amabirjinaren letoizko dominak ...), baina baita soroak-eta bedeinkatzeko erabiltzen diren gurutzeak ere.
 

 KRISTAU AURREKO ETA GARAIKO IKURRAK NAHASIRIK

 EGUZKI LOREA DA UGARIENA

Horrezaz gain, ohiturak ohitura,  etxe bateko erreteila bukatu edo etxe berriaren eskeletoa bukatzerakoan erramua jartzea ere bazen beste errito zabalenetakoa gure artean. Eta hori da tokatu zaidana ikustea duela gutxi Kalegoin bukatutako erreteila batean.

Hala ere, Kalegoikoa ez da kasu bakarra izan, izan ere beste bi kasu bata zein bestea bitxiagoa ikustea tokatu zait Irimoegigoiko eta Uzarraga auzoetan. Batean, teila eusteko porlanean gurutze bat markatuta egoeta, eta, bestean, teilatu bateko  gailurraren aurrean gurutzea zitzilik ikustea!

ITURRIOTZ BASERRIAN DAGOEN GURUTZEA

Beraz, oinaztarrien, sorginen, gaixotasunen, ezbeharren ... aurkako sendabelarrak balira, gaur ere, mantentzen dira lehen bezala etxekoentzat desio onak adierazteko ikur eta ohitura batzuk.














KALEGOIKO ETXEAN, ERRETEILA BUKATUTA, 
JARRITAKO ERRAMUA

No hay comentarios:

Publicar un comentario