2013/09/15

SAGARDOGINTZA BEHEKOERROTAN (IGERIBARERROTAN)


 BEHEKOERROTA-IGERIBARERROTA

1992tik 2013ra 21 urte pasatu dira Gabilondotarrek azken sagardoa egin zutenetik. Bertako semea den Mikelek dioskun bezala, atzo zelakoan eta ia 21 urte pasatu dira bere anai-arrebek eta gurasoek azken aldiz sagarra matxakatu, dolaretik pasatu, kupeletan gorde eta ondoren botilatan sartu zutenetik. Nostalgikoak ere bihurtu gara momentu batean denok, bai Mikel bai artikulu hau egiteko lagun izan dudan Jexux "Aldamar", eta ni neu ere, izan ere bizipenak datozkigu sagardoa egiteko dolarea ikusi orduko.


Oroitzapenerako Mikelek lagatako argazki honetan ikus daitezke bere aita (Pedro Gabilondo)eta anaiak dolarean lana egiten bertatik, azpitik, sagar mostoa dariola dolareari.

1936an ekin zion sagardogintza industrialari Igeribarerrotak, eta 1992ra arte mantendu zuena, tartean jatorduak ere emanez, merendero bezala ere funtzionatu zuelako. Bergara eta Antzuolatik makina bat familia eta gazte koadrila joaten zen bertara arratsalde on bat pasatzera, bolotan ibili eta afari-merienda egitera.
GOIAN IKUS DAITEKE GAUR EGUN NOLA DAGOEN DOLAREA (ESKUMAN, "MATXAKADORA"). BEHEAN, MIKEL, DOLAREAN, GARAI BATEKO OROITZAPENAK GOGORATZEN.

Argazkiak atera aurretik, hasteko,  sagardo egiteko pausuak adierazi zizkigun Mikelek. Ondoren, egoera hartara hurbiltzeko-edo, ingurua txukundu genuen eta sagardoa egiteko egoerak  simulatzeko esan genion.

Lehengaia, sagarra, Gabiriatik zetorkien kamioetan iraila-urria bitartean. Ekinaldiko 1000 kilo sagar erabiltzen zuten, ondoren 700 litro sagardo ateratzeko. Berak esaten duen bezala, dolarea ondo sakatuta. Kontuan izan behar dugu 9-10 bat ekinaldi-edo egiten zirela garai bakoitzean. Beraz, 10.000 kilo sagar erabiltzen ziren sasoi bakoitzean. Normalean, 5.000 litro ateratzeko.Dena dela, bazeuden garaiak 10.000 litrora iritsitakoak!!! Beraz, horrek adierazten digu produkzioa benetan garrantzitsua zela.

Kamioia etorriz bat, ganbaran lagatzen zen sagarra, eta bertatik ganbara gainean dagoen aska batean igotzen zen sagarra poliki-poliki, bertatik "matxakadora" izeneko aparailura sagarra botaz. 

ASKA HONETAN JARTZEN ZEN SAGARRA ETA HEMENDIK "MATXAKADORA"-RA BOTATZEN ZEN

EZKER ALDEAN, DOLAREA, ESKUMAN "MATXAKADORA" BERE POLEA SISTEMAREKIN

 

EZKERREAN MATXAKADORA ETA ESKUMA ALDEAN BERA MUGITZEKO ERABILTZEN ZEN POLEAZKO SISTEMAREN BITARTEZ GASOILEZKO MOTORRA

Hurrengo lana dolareari sagarra estutzeko egurrak zeharka jartzea izaten zen, bera ondo prentzatu eta sagar-zuku ugaria (mostoa dena) atera zedin (azpiko argazkiaN egurrak).


 ZEHE-ZEHE EGINDAKO SAGARRA LARRAINETIK DOLARERA BOTATZEN

Ondoren, matxakadorak zehe-zehe egindako sagarra-masa larrainean gelditzen zenez, pala batekin jaso eta dolarera botatzen zen.


SAGARRA-MASA DOLAREAN DAGOELA ESTUTU BEHAR IZATEN ZEN PALANKARI EMANEZ

Gero eta gehiago estutuaz dolarea, sagar mostoa irteten zen azpitik dolare larrainera, eta honek zeukan zulo batetik neurri desberdinetako kupeletara sartzen zen. 

Lan garai izaten zen ordukoa: bi pertsona sagarra igotzen, beste bi sagarra matxakadoran zaintzen eta beste bi dolareari ematen.

Behin sagar muztioa kupeletan, hartzidura (fermentazio) prozesua hasten zen, eta alkohol graduazio maila zaindu beharra egoten zen. 4-5 hilabete egoten zen kupeletan sagardoa.




KUPELAK UPATEGIAN

Kupeletatik boteilatan sartzen zen sagardoa, horretarako kortxoa jartzeko tramankulu  baten bidez, argazkian Mikel ikusten den bezala.


Boteilak upategian gordetzen ziren, bezeroen zain. Sagardo banaketa egurrezko kaxetan ere egiten zen.

SAGARDOA BANATZEKO EGURREZKO KAXAK
 
 Gaur ere, garai bastean egindako sagardoa aurki daiteke Behekoerrotaren upategian.

Behekoerrota ezagutu dugunok bertan egiten zen ogiaz ere akordatuko gara

BEHEKOERROTAREN GARAI BATEKO ERROTARRIAK
BADIRUDI BETIRAKO ITXIKO DIRELA BEHEKOERROTAREN ATEAK, ETA DENBORA KONTUA IZANGO DA POLIKI-POLIKI BEHEA JOTZEA ERE.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada