2013/10/13

1391eko urtarrilaren 20an "en Villanueva de Vergara".

1391eko urtarrilaren 20an Bergaran egindako dokumentua dugu Antzuolari buruz zaharrenetakoa. Idatzi hura egiteko arrazoia zein izan zen jabetzeko, hobe dugu garai hartako testuinguruari begiratzea, izan ere krisialdi desberdinen ondorioz sortu zen Euskal Herrian hain ezaguna izan zen leinuen arteko borroka, gurean Oinaztarren eta Ganboatarren artekoa, eta Debagoienean hain esanguratsua izan zena, besteak beste Arrasateko herria Oñatiko Kondeak sua emateraino.

Bergaran bertan ere bi bandoen arteko tirabirekin topo egiten dugu: Ozaetarrak eta Gabiriatarrak.


Ozaeta jauregia (gaur Lasa jatetxea).

Leinuen arteko borroka hauek oso deserosoak ziren batez ere hiribilduetatik kanpo (hauek erregearen menpe zeuden) bizi ziren herritarrentzat, adibidez garai hartako antzuolarrentzat. Beraz, onena zen Bergarako hiribilduekin babes hitzarmena egitea lehen bai lehen, eta hori da gurera iritsitako dokumentua; hots, Bergarakin Antzuolak (Uzarragak) egindako auzo hitzarmena.

Gabiria jauregia (San Antonio auzoan)

Dokumentu hau berezia da bertan 64 herritarren izenak aipatzen direlako, eta horrekin batera bizi diren baserrienak ere. 

Herritarrak lokatibo baten bidez aipatzen dira, eta hala dakigu ze etxe edo baserritakoak ziren.


PERGAMINOZ EGINDAKO DOKUMENTU HAU BERGARAKO ARTXIBO HISTORIKOAN GORDETZEN DA.

Dokumentu hau "en la camara nueva del conçeio que se pega a la iglesia de Sant Peydro de Villanueva de Vergara" egin zen, eta bertara "venieron" (bakarrik aipatuko ditugu baserrietako jabeak):
  • Galartzatik, Ruyn Martines de Galarza.
  • Bereteriotik, Martin Ivanes de Bereterio.
  • Besagastitik, Martin Juanes de Beysagasti.
  • Untzarritik, Juan Martines de Hurrycharry.
  • Gorriztik, Juan Sanches de Gorris.
  • Eguzkitzatik, Juan Yeneges de Egusquiza.
  • Urrutitik, Pero Martines de Urruty. 
  • Sarraldetik, Furtun Ochoa de Sarralde.
  • Etxenagusiatik, Juan Garçia de Echenagusia.
  • Lausagarretatik, Geronimo Yvanes de Lausagarreta.
  • Garikatzatik, Sancho Peres de Garicaça.
  • Galarditik, Sancho Martines de Galardi.
  • Amilletatik, Pero Ivanes de Amilleta.
  • Aitzagatik, Martin Garçia de Areyçaga.
  • Arrelusetik, Sancho Yvanes de Arrelux.
  • Igeribarretik, Martin Xemenes de Yeribar.
  • Iñurrigarrotik,Martin Garçia de Ynurrigarro.
  • Iturriotzetik, Juan Sanches de Iturrioz.
  • Bidaurretik, Ruyn Peres de Vidaurre.
  • Zabalatik, Pero Peres de Çavala.
  • Ariztitik, Pero Sanches de Areysti.
  • Benituatik, Fernando de Veneytua.
  • Arizmenditik, Martin Martines de Areysmendi.
  • Goenagatik, Fortun Peres de Goyenega.
  • Laskuraindik, Geronimo Peres de Lascuren.
  • Zumaetatik, Martin Sanches de Zumeheta.
  • Arangurenetik, Pero Sanhes de Aranguty.
  • Iraetatik, Juan Lopes de Iraeta.
  • Goitiatik, Furtuno de Goytia.
  • Ugartetik, Pero de Ugarte.
  • Aranburutik, Pero de Aranburu.
  • Iralatik, Pero Urtis de Irala.
  • Aitza, Pero Migueles de Aiçaga.
  • Ibarre, Juan Peres de Ibarreluçea.
  • lapatzatik, Juan de Lapaça.
  • Otamenditik, Miguel de Otamendi.
  • Irimotik, Juan Ivanes de Irimo.
  • Irastorzatik, Juan Ivanes de Irastorça.
  • Eguzkitzatik, Martin Peres de Eguzquiça.
  • Olazabaletik, Martin Martines de Olaçabal.
            



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada