2013/10/05

GAZTAINONDOAK ANTZUOLAN

Erromatarrek ekarri omen zuten Euskal Herrira zuhaitz hau, eta gure eguneroko otorduetan janari  garrantzitsua (gordinik edo erreta) bihurtu zen, nahiz eta sarri oso preziatua ez izan eta derrigorrez "gaztaina zimelak jan" behar izan. "Behartsuen ogia" ere deitu izan zaio.

Hala ere, zuhaitz honen egoera ez da batere osasuntsua gure lurraldean, eta egiten diren gaztaina jatordu handienak Galiziatik ekarritakoari esker omen dira.

 GAZTAINONDO BERRIA TREKUTZEN




  

GAZTAINONDOA ERNALDUTA AITZAGA BASERRIAN (uztaila hasieran)



 GAZTAINONDOAK ARANTZADUNAK DIREN ALEAK EMATEN DITU, BARRUAN DAUDE GAZTAINAK (Abuztuan)

Euskal Herrian bezala, Antzuolan ere dauden gaztainondoak jota daude "txankro" izeneko onddoagatik. Herritarrek diotenez mende hasieratik-edo ei dator gaitz hau. "Mal de la tinta" ere deitzen diote, izan ere zuhaitza usteltzen hasten da barrutik, eta tinta beltza balitz lagatzen du egurra, guztiz janda.

Adituek dioskute `filoxera´ edo `peste del castaño´ bezala ere ezagutzen den gaitz hau Estatu Batuetatik iritsi zela Europara, eta 1890. urterako gure inguruan zabalduta zegoela. Egindako ahaleginek ez zuten ezertarako balio izan. Honek, nola ez, gaztaina bilketan ere eragina izan zuen. Datu bat triskantza ekologiko hau baloratzeko: 1918an Frantziara ia 12 miloi kilo gaztaina bidaltzen baziren ere, hamar urte beranduago 46.500 kilo. Beraz, jaitsiera ikusgarria izan zen.
Fitxategi:Chestnut03.jpgUdazkenean lurrera jausi eta gaztainak hartzeko garaia iristen da
(URRIA).





Ez dago momentuz gaitz hau sendatzeko "sendabelarrik". Beraz, garai batean lerdenak ziren zuhaitzak eta aldi berean gure otorduetan ezinbesteko jakia zen gaztaina, ale batzuk izan ezik egoera tamalgarrian aurkitzen da. 
 
 Udazkena hemen dago, baita gaztaina erreak jateko garaia ere (URRIA).
Balentin Legorburu gaztainak erretzen Ugartetorren 

Gaztainondoaren egurra ere oso preziatua da, batez ere saskigintzan asko erabiltzen zelako. Beraz, egoera honek lanbidearen ia desagerpena ere ekarri zuen.

 Dagoeneko ihartuta dagoen gaztaina basoa, Ogeiturrin.


OGEITURRIKO GAZTAINADIA


Informazio gehiago:

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada