2013/11/10

KOLEKTOREA: UR ISURKETEN KANALIZAZIOA (ESTOLDERIA)

Garai batean Antzuolako errekari "zazpi koloretakoa" deitzen zioten, orduan etxe nahiz industriako edozein isurketak errekan bukatzen zuelako.  

Kontuan izan behar dugu Antzuolak oso industria egoera berezia bizi zuela 60-70. hamarkadan. Hala, 1967ko udal eskutitz baten bidez ohartarazten zaigu herriko industria batzuei buruz, zera:

“En cumplimiento del acuerdo tomado por esta Corporación el día 27 de mayo, y con el objeto de salvaguardar la debida sanidad del río que transcurre por esta villa, he sido autorizado para tener relaciones directas con los industriales para que adopten las medidas sanitarias oportunas al objeto de que los vertidos al río estén suficientemente clarificados. Relación de industrias: Productos Estala; Emiliano Alonso; José María Camacho; Colas Echaniz; Bareño Hermanos; Manufacturas Olaran; Galarza Hermanos; Areizaga Hermanos”.

Industria jarduna gero eta handiagoa zen eta bertan sortzen ziren ur zikinen jarioak ere ugariak (produktu kimikoak barne), eta denek errekan bukatzen zuten. Are gehiago, larru lantegiak ere ugariak zirenez herrigunean, eta industria prozesua uraren erabileran oinarrituta, isurketak ugariak izaten ziren, sarritan larru eta haragi hondarrak nahastuz.

Arazoa zein zen ikusita, konponbideren bat hartzea erabaki zen. Horietako bat etxeetan eta industrietan sortzen ziren ur isurketarako erreka bazterretik joango zen berezko kanalizazio sistema bat egitea izan zen. Gaur,  Arizti baserri inguruan errekan bukatzen den kanalizazioa eginda badago ere, kontrolatua egiten da isurketa horrek ez du bermatzen ura garbituta irteten denik, tratamendua oraindik konpontzeke dagoelako; konponduko omen dena egiten ari diren autopista bukatzerakoan.


ARIZTI BASERRI PAREAN ISURTZEN DIRA ESTOLDERIAREN BITARTEZ ANTZUOLAN SORTZEN DIREN UR ZIKINAK

Egin dezagun historia, eta jakin dezagun noiz hasi zen neurri batean isurketei konponbide bat jartzen.

Egoera benetan larria zen 1970. hamarkadaren hasieran, eta 1972an, “tras la visita de Don José María Elósegui, Ingeniero de Caminos de la Diputación de Guipúzcoa, se trató del proyecto del colector general, que es una obra urgente y necesaria".


ESTOLDERI EDO KOLEKTOREAREN SISTEMA ADIERAZGARRIA DA ERREKA ZEHARKATZERAKOAN, BATZUK (IBARRE edo ONDARRA AUZOAN BEZALA) ZUBIAK EGITEKO ERABILI DIRA. 

IBARRONDO-ONDARRE AUZOA


Baina hitzetik ekintzetara pasatzea kostatu egiten zaigu sarri, eta kolektorearekin ere antzerako zerbait gertatu zen, izan ere 1976ko apirilaren 23an dugun dokumentu baten arabera kolektorea hasteke zegoen. Hala ere, 1978koan sartzea lortu zen aurreikusita zeuden lehendabiziko fasearen bi kilometroak; hau da, Arizti baserriraino: "con presupuesto de 5.000.000 Ptas”.

Izan ere, gero eta beharrezkoagoa zen kolektorea:  “Que esta villa carece de colector general para la recogida y evacuación de aguas negras, lo que determina que el vertido de las diversas alcantarillas y viviendas de la villa se efectúe prácticamente en las aguas del río Anzuola a su paso por la población. Esta penosa situación origina la producción de malos olores con caracteres agudos en la época estival, así como los correspondientes riesgos de orden sanitario... Por lo tanto se pide con los beneficios del Decreto de 17 de Mayo de 1940 y Orden de 30 de Agosto del mismo año... la construcción de un colector general de aguas residuales”.

Obraren zuzendaritza ere, obra diseinatu zuen Jose Maria Elosegiri eman zitzaion.

Eta gaur egun ere gertatzen den bezala, orduan ere aurrekontuak gorabehera handiak izan zituen. Azken erreferentzia duguna da obraren kostua 18.242.951 pezeta izan zela, eta Foru Aldundiaren ekarpena, berriz, 10.945.771 pezeta. Dena delakoa, Udalak kreditua (mailegua eta aurrerakina) eskatu beharrean aurkitu zen, eta 1978an Kutxari  (CAP) 6.485.466 Pezeta eskatu zion.
 
Baina Udalak egin beharreko diru ekarpena handiagoa izan zenez, CAP-ri eskatutako kredituaz gain, herritar bakoitzak ere egin behar zuen kontribuzioaz adierazi zuen. Guztira, beraz, 7.297.180 pezetara igo zen aurrekontua.

Hurrengo urratsa obrak nork egingo zuen aukeratzea izan zen, eta 1978ko azaroaren 20an Anoetako semea zen Ignacio Garmendia Mayozi eman zitzaion obra esleipena. 

Udalaren buruhauste handiena, suposatuko den bezala, nola ordaindu aurrekontua izan zen. Aipatu dugu horretarako Legediak babesa ematen ziola udalari herritarrei zerga bereziak ezartzeko: "Según la ley establece que en obras de esta naturaleza la obligación de aplicar contribuciones especiales, el 10% del presupuesto total de las obras en población inferior de 10.000 habitantes... Por lo tanto del presupuesto de 18.242.951 Ptas., correspondería a contribuciones especiales 1.824.295 Ptas.; es decir, el 10%.". 

Honek zeresan handia eta kexa sortu zuen Antzuolako hainbat auzo eta herritarrengan, udal instalazioetan hainbat herritarrek herriko udalbatza bera "bahitzeraino". Adibidez, sonatua izan zen 1980ko otsailean "Poligono 8"ko auzotarrek udaletxera egindako manifestazioa zerga igoerak eta kontribuzio berriak salatuz.





 


EPELEN (ARRASATEN) ETA MEKOLALDEN (BERGARAN) DAGOENEKO MARTXAN DAUDE UR GARBIKETARAKO SISTEMAK. 
DEBA IBAIA GARBI DOA ZATI HAUETAN



Kontuak kontu, etxebizitza bakoitzari 3.200 pezeta ordaintzea tokatu zitzaion. Orduan ere, batzuek ez zutela ordainduko salaketa ere egin zuten.

1979an, bada, obrek hankaz gora jarri zuten herri osoa, eta seguritate neurriak ere hartu beharrean egon ziren obra arduradunek.

Obrak bukatuta, lehendabiziko zeregina errekara amurrainak botatzea izan zen, " por ello me permito (alkateak) recordarle la prohibición de verter ácidos u otros desperdicios industriales sobre dicho río, tomando las medidas oportunas en evitar posibles accidentes”.

Kaleetako bideak guztiz apurtuta gelditu zirenez estolderiaren obrak zirela eta, berriro asfaltatu behar izan ziren 1980ko apirilean egin zena.

GAUR, ANTZUOLA ERREKAN, LERTXUNAK ERE IKUS DAITEZKE

Harrez gero, euri asko egin du, noizbehinka ur isurketaren batek amurrainak hiltzeraino. Eta eguna da esateko Ariztitik Bergarako ura garbitzeko kanalizazioa oraindik ere egiteke dagoela, eta gaur Bergaran, San Antonio auzoan, Antzuolatik datozen urak kutsatzen du dagoeneko garbi datorren Deba ibaia. Bizitzaren paradoxak!

 ANTZUOLA ERREKAK ISURTZEN DITU URAK DEBA IBAIAN, BERGARAN, SAN ANTONIO AUZOAN.






No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada