2013/11/02

´ ROSALIA ALPINA´


Ez dakit inoiz tokatu zaizuen intsektu hau mendian ikustea. Ez da ugaria, baina gure pagadietan ikusteko aukera dago, batez ere usteltzen edo ustelduta dauden enborretan topatuko duzue. Oso ikusgarria da. Alde batetik, kolore urdinez apainduta dagoelako, eta bestetik, itzelezko antenak ere badauzkalako.
 
Hala ere, badauka beste bitxitasun bat: ez dagoela bat berdinik. Hau da, bizkarrean dauzkan apaingarri beltzak hain bariatuak dira, ez omen dagoela bat errepikatzen denik. Bitxia, ez?

Arriskuan dagoen intsektua da, eta Europatik babestuta eta diruz lagunduta bere etorkizuna bermatu ahal izateko. Batez ere, lepatutako pagadi asko dauden tokietan aurkituko dugu uda partean. Orduan jartzen omen ditu arrautzak.

 `AZPILLAGA´ PAGADIA, ETA BERTAN DAUDEN USTELDUTAKO ENBORRAK, "ROSALIA ALPINA"REN BIZI LEKU APARTA

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada