2013/11/30

ZABORREN KUDEAKETA


Zaborren kudeaketa ez da egungo kezka gure udalerrian. Izan ere, 1960. hamarkadatik hasita ugaritzen ari ziren zabortegiei erantzuna emateko neurriak hartu beharrean aurkitu zen Udala, horretarako etxeetan zabor poltsak banatzeraino.

1966an alarmak piztu ziren:  

"El vertido de basuras en paraje algo cercano al casco de la villa (Burubikon, erreka gainean zegoen orduan herriko etxeetako zabortegia) ha demostrado el peligro a la salud pública, sobre todo contaminación peligrosa en los niños. Asimismo el vertido anárquico en la regata de la ría del pueblo demuestra falta de ornato e higiene”. 

Antzuolako erreka Ibarre auzoan

Izan ere, une hartan ez zegoen zaborrak jasotzeko sistema normalizaturik. 

Beraz, eskatu zitzaion garai hartako udaletxeari zerbait egin zezala egoera konpontzeko.

Gainera, erreka ere guztiz zikinduta zihoan eta jendeak bertara botatzen zituen etxeko zaborrak.

Halaxe, 1966ko abuztuan erabaki hau hartu zuen Udalak: 

"1º, establecer el servicio de basuras, con cuotas suficientes para sufragar el gasto del servicio desde 1º de enero del próximo año 1967; 2º, realizar las oportunas gestiones para la adquisición de vehículo bien por tracción mecánica o de sangre”.

Eta ondorioz, urte bereko uztailean:

“Se aprueba contrato de servicios de recogida de basuras con el vecino don Marcos García Alonso, señalando el comienzo del servicio el día 10 del actual. Se aprueba asimismo la obligatoriedad de la entrega de la basura en bolsas de plástico,los que serán suministardos por el ayuntamiento”.

Ondoren, zaborretarako plastikozko poltsak banatu zituen Udalak. 
 
Hala ere, 1970ean zabor bilketarako aldaketa bat etorri zen eta  Jose Agirre Azkarate ”Benitxu" enkargatu zen idi pare batekin herriko zaborra biltzeko. Ez zen egokiena izan bilketa sistema hau, eta istripu bat baino gehiago eragin zuena gainera (1971ko urrian 13an, lehena, eta 1972ko martxoaren 21ean, bigarrena):  

1976ko irailean, berriz, herrian bizi zen  Victoriano del Hoyo Ortegari esleitu zitzaion bilketa, hilero 18.000 pezetaren truke. 1977an, berriz, 23.000 pezeta, eta Eguzki auzoko etxebizitzak okupatzen hasi zirenean, ostera, 26.000ra igo zen. Baina gauza bat zen bilketa eta beste bat zabor horren tratamendua. Honi ere irteera bat emateko zera egin zuen 1967ko urtarrilean herriko Udalak:
 
"El Alcalde había gestionado con el ayuntamiento de Vergara la posible cosntrucción y servicio de horno crematorio,y que dicha gestión no había dado resultado por la razón de que el ayuntamiento de Vergara tenía en proyecto la construcción del horno  hacia la carretera de Mondragón. Por ello propone la apertura de un expediente para la construcción de un horno crematorio de basuras de acuerdo con el proyecto piloto “Oñate”.

Krematorioaren gaia aurrera zihoan, eta 1971ean Bergara eta Antzuolko udalek erabaki zuten erraustegi bat eraikitzea Antzuolan, eta bera Burubikon egitea, Mixora hartzen den bidean hain juxtu. 

Proiektua, aurretik herriko ur estolderia ere diseinatu zuen Jose Maria Elosegiri esleitu zitzaion. Obraren aurrekontua 4.260.000 peseta izan zen.

Obretako lan garrantzitsu bat, Burubikora zetorren erreka estaltzea izan zen, bertan erraustegiaren errautsak gainean ezartzeko. Obra baimena 1972ko apirilean etorri zen.

Egin bitartean, herritarren kontzientzia ere landu beharra zegoen,izan ere kexak gero eta ugariagoak ziren (1973. urtea): 

“Muchos Vecinos de Antigua 8, nº 4, sacan sin reparo durante cualquier hora del día o de la noche los sacos de basura, dejándolos frente al portal ... ocasionando insorpotables olores y la consiguiente cantidad de moscas... Por lo que se pide impedir se saque a cualquier hora”. 

Beraz, ezinbestekoa zen:

“Montar un dispositivo de vigilancia en las regatas de este vecindario, y especialmente del casco urbano, para evitar el vertido de basuras, denunciando a los infractores. También se denuncia el vertido de residuos de ganado a la regata de Anzuola, poniéndoze en conocimiento que está prohibido verter residuos”.



Erraustegia Burubikon, 1980an, klausuratzeko egun batzuk falta zirela. Gaur desagertuta.

1976ko otsailean martxan zeuden zaborrak erretzeko labeak, izan ere gauza bitxia gertatu zen Antzuola eta Bergarako udalen arteko (des) koordinazioan:

“Nos hemos visto sorprendidos de que dichos hornos crematorios de basuras han sido puestos en funcionamiento, sin que se haya comunicado a este Ayuntamiento este extremo, ni la terminación de la obra. Y al objeto de regularizar estas anomalías, propongo a V.S. (Alcalde-Presidente del Ayuntamiento de Vergara) se digne convocar una reunión de representantes de ambos ayuntamientos, para formalizar el uso de los hornos, recogida basuras y otros extremos, que sirva de base para la buena marcha de este servicio. Y debo añadir por la presente que los encargados del servicio de basuras de ese Ayuntamiento han depositado basuras en todo el acceso y al pie de la carretera general en detrimento de la salud pública, por lo que entendemos debe dar las oportunas órdenes para la retirada de dichas basuras”.

Kontua da zabor bilketa eta tratamenduarena ez zela Bergara eta Antzuolako arazoa soilik, baizik eta bailara osoarena, eta 1976ko ekainean aurreikusi zuen Foru Aldundiak:

"la construcción e instalación de una moderna estación de tratamiento de basuras conjunta a situar en la escombrera de Mondragón en la regata Aquey, para Mondragón, Arechavaleta, Anzuola, Eibar, Elgoibar, Escoriaza, Placencia de las Armas y Vergara. Se aprueba por unanimidad comenzar el expediente”.

Baina kexak berehala sortu ziren antzuolarren aldetik:

" Como consecuencia del mal olor que se desprende de la escombrera debido al vertido incontrolado e insistente de las basuras fuera del horno. Se toman estas medidas:1º, poner cadenas y candados que impidan el paso a la escombrera; 2º,prohibido quemar nada fuera del horno; 3º, permitir solamente arrojar basuras municipales de Vergara y Anzuola; 4º, no dar ningún permiso hasta que ni se demuestre que el horno quema todo lo que se deposita en él mismo. Asimismo se decide poner rotulaciones prohibiendo arrojar basuras al río”.

Baina zaborren kudeaketak eta erreketak beste norabide bat hartu zuen 1980tik aurrera. Izan ere, sortua zen Debagoieneko Mankomunitateak bere gain hartu zuen zaborren kudeaketa. Eta hala, 1980ko irailetik aurrera zabor bilketa egunero eta gaueko 10ak ondoren egiten hasi zen, eta zabor erreketa, berriz, Arrasateko AKEI erraustegian.




1979tik 1983ra udal zinegotzia izan zen Jose Anjel Zabalok ondo gogoratzen ditu garai hartako kontuak: 

 
 
"Antzuolan, garai batean, Benitxu azpiko aldean, erreka aldera, botatzen ziren zaborrak. Txapuza bat zen, baina garai hartan ez zitzaion garrantzirik ematen erreka-eta zaborrak botatzeari. Ondoren Burubiko aldean erraustegi bat egin zen, eta bertan erretzen hasi ziren zaborrak. Horrela hasi zen mankomunitate mailan forma ematen zaborrak erretzeko ideia honi, baina diru falta handia zenez, Arrasatek eta Bergarak dirua eman ordez, kamioiak eman zituen zaborrak-eta biltzen joateko. Hala, zaborrak erretzeko labea (AKEI) egin zen Arrasaten, Kanpatzar igoeran, bere garaian aurreratuena, eta Vigotik kopiatutako sistema zena. Baina hasieratik arazoak eman zituen, egiten zituen emisioak handiak zirelako. Neurri zuzentzaile batzuk hartu ziren horri aurre egiteko (lurra bota, filtroak jarri…), eta gaur arte, nolabait, iraun duen zerbitzua izan da. Hau izan zen Mankomunitatearen bigarren zerbitzu eta zeregin garrantzitsuena".



Erraustegia Burubikon kokatu zen, Mixoko bidean. Gaur egun ere degradatutako ingurua da, agian inoiz egin ez den garbiketaren zain.





No hay comentarios:

Publicar un comentario