2013/12/13

ZUMAETA BASERRIAK


 ZUMAETA BASERRIAK (GAÑEKOA ETA AZPIKOA)

Baserriari buruz dugun lehendabiziko aipamena antzinakoa da, 1391ekoa, orduan, bertan, Martin Sanchez Çumeheta bizi omen zen.

Jatorrizko Zumaeta baserriak armarria ei zeukan, hala ere ez dugu jakin izan ze eratakoa. Heraldikak, berriz, bi eratako armarriak atxikitzen dizkio Zumaeta baserriari:

1) "Campo rojo un águila rampante de plata y orla de oro con ocho flores de lis".


2) "En campo de plata un lobo y un oso peleando sobre aguas marinas, y en lo alto del escudo dos lirios azules; orla roja con once aspas de oro".


ZUMAETAGAIÑEKOA

Bere arkitekturari erreparatuz gero, konturatu gaitezke garai bateko aztarna zaharrik ez dela antzematen orain zutik dauden baserrietan. Eta egia da, izan ere 

"gaur bi Zumaeta ikusten badira ere, garai batean bi bizitza zituen baserri bakarra zegoelako (orain Zumaetagañekoan). Gertatu zen Antzuolako trenbiderako ("Los Vascongados" konpainiarako) baserri azpian tunela egiten ari zirela, etxeko zati handi bat behea jo zuela, eta orduan gaur ikusten diren bi Zumaeta eraiki zirela" (Bertan bizi ziren Kandido Aranguren eta Manuela Arangurenek esana).

Zumaetazpikoak merezi du aipamen berezia egitea, bertara, Antzuolan eta inguruan industrializazio prozesua hasi zenean, kanpotar, immigrante askoren bizileku izan zelako, 1955etik aurrera. Bertan lau bat etxebizitza egon ziren.

  ZUMAETAZPIKOA

Zumaetazpiko honek ere badu inskripzio berezi bat ate aurrean, bere zaharberritze batekin zer ikusia zuena: "Esta casa solar de Zumaeta se reedificó el año de 1817".


 "Esta casa solar de Zumaeta se reedifico en el año de 1817".

Gaur baserri biak hustuta daude, nahiz eta Zumaetagaiñekoa bertako seme-alabak asko erabili. Bertan bizi ziren lehen aipatu ditugun Kandido eta Manuela Aranguren, senar emazteak.





































ZUMAETA BASERRIEN BESTE IKUSPEGI BAT

Behekoan, berriz, etorkin ugari, baina baita Barbara Bizkalatza bere sei seme alabekin. Guztira, bost sukaldeko etxebizitza zen Zumaetazpikoa.




1960.HAMARKADAN ATERATAKO FAMILIEN ARGAZKI HAUETAN, UNE HARTAN ZUMAETAN BIZI ZIRENAK IKUS DAITEZKE GOI ETA BEHEKO ARGAZKIAN. GOIKO ARGAZKIAN, GAINERA, UZARRAGAKO MAISUA ERE ZENA (JOSE AGIRRE) IKUS DAITEKE. ERDIKOA, UZARRAGAKO LABADEROAN ATERATAKOA DA.

Argazkia: Uzarragako apaiza zen Isidro Legorburuk ateratakoa da


1965eko erroldan, kanpotik etorritako bost familia bizi ziren Zuametazpikoan, Badajoz (Don Benito, Quintana de la Serena eta Valle de la Serenatik herrietatik), eta Kordobatik (Espejo eta La Carlotatik)etorritakoak. Hiru etxebizitzetan, bakoitzean sei pertsona bizi ziren, eta beste beitan, launa.

Hauexek: Morcillo-Morcillo, Sanchez-Balsera, Horrillo-Murillo, Pozo-Sanchez eta Jurado-Cot sendiak.

Baina argazkietan ikusi den bezala, baserri honen egoera ez zen batere ona. Gaur, berriz, Zumaeta azpikoa konpontzen dihardu Bizkalatzako sendiak. Laster, beraz, ikusgarria egongo da.

 2014ean hasi ziren obrak



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada