2014/01/01

1629ko ANTZUOLAKO BIZTANLERIA-ERROLDA

Esan daiteke orain aztertuko dugun 1630ko biztanleriaren errolda hau dela lehena adierazten zeintzuk ziren Antzuolan bizi zirenak, izan ere berau da herriko lehendabiziko biztanleriarekin lotutako udal errolda. 

Testuinguru historikoa dauka berak: Antzuolak 1629ko abenduaren 12an Bergararengandik hartutako independentzian oinarritzen da. Orduan beharrezkoa ikusi zen Antzuolan ze etxetan bizi zirenak kontrolatzea, ondoren zergen zenbatekoaren banaketa ere egiteko, eta hortik, bada, lehendabiziko errolda honen helburua.

Interes historiko eta antropologiko handia du dokumentua ere bada, bertan etxe bakoitzean zeintzuk eta batzuetan ze adinekin ere bizi ziren esateaz gain, ze egoera zibil eta laborala ere adierazten duelako.

Eta bukatzeko, ikuspuntu demografikotik begiratuta ere garrantzitsua da, urte hartan Antzuolan zenbat jende bizi zen adierazten digulako:
  • Kalean, 202 pertsona bizi ziren.
  • Auzoetan, baserrietan, 520 pertsona.
Guztira bada, 722 pertsona bizi ziren Antzuolan 1629an.
 
Beraz, arretaz irakurri eta aztertu beharreko pasarteak daude dokumentu honetan.




UDAL ERROLDA HAU ERREGE EPAILEA ZEN ATANASIO JIMENEZek EGIN ZUEN 1630ko URTARRILAREN 30ean. HEMEN DOKUMENTUAREN AZALA ETA LEHENDABIZIKO ORRIA IKUS DAITEZKE.

(Antzuolako Artxibo Historikoan gordetzen da dokumentua)

ANTZUOLARRAK, 1940. URTEAN
DOKUMENTUAREN TRANSKRIPZIOA

 
 
 
 
 
 
 





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada