2014/02/02

ITURRIAK EZAGUTZEN (II): PAGAPE ITURRIA

Urtarrilean gaude, neguaren hasieran, baina Pagapeko iturriari ez dario urik, izan liteke aspaldian ez duela euri formalik egin... baina behintzat bizirik mantentzen da. Eta hori izan da bisitaren arrazoia. Izan ere, autobiaren lurrak inguruan bota behar zituztela eta, inguruak garbitzen hasi zirenean baneukan beldurra galduko zela. Baina ez, zutik dirau!

Burdin edo burdin-sulfurozko ura da berea,beraz harriaren hormak laranja kolorez ikusteko aukera daude.

PAGAPE ITURRI INGURUA


BURDIN-SULFUROZKO URAK DIRELA BERE LARANJA KOLOREAK SALATZEN DU

















URTARRILA HASIERAN EZ ZERION URIK ITURRIARI. ASTEBETE ONDOREN, BERRIZ BAI. IKUSI BIDEOA:




Bertara joan eta aldi berean ibilbidetxo bat egin nahi baduzu, honatx proposamena. Lau bat kilometrokoa da, pare bat orduan lasai asko egin daitekeena.

Herriko plazatik irten eta futbol zelaira doan bidea hartu. Bertatik, erreferentzia bezala, Txangalako goi aldean ikusiko duzun telefoniako antena hartu. Bertara igotzeko aukera bat baino gehiago hartu dezakezu, baina onena Txangalako txabolatik gora joatea da. Antenan zaudela, bat egingo duzu Arizti baserri ingurutik datorren pistarekin, baina 200 bat metrora laga eta ezker aldera hartu beharko duzu. Berau hartuz gero, 100 bat metrora, bat egingo duzu Pagapeko iturriarekin. Ezkutuan geratzen da, baina antzematen da bidexka.

Ur tragoxka bat hartu (urik baldin badario) eta gora aldera jo pistan, beste 100 bat metro. Hemen, pista laga eta ezker aldean ikusiko duzun bidetzur bat hartu eta beherantz jo, berehala topo egingo duzu Otain gaineko txabolarekin. Hemen hasten da pista beherantz. Jarraitu, topo egingo duzu karobi zahar batekin, eta beherago Otain baserriarekin. Hemendik aurrera kontuz ibili, autobiako obrak tartean direlako. Jo Irain aldera, AHTren tunel gainetik egin berri den porlanezko bidea hartuz. Irainetik herrigunera joateko bidea hartu.

IBILBIDEA ETA PROFILA

No hay comentarios:

Publicar un comentario