2014/03/02

ZUHAITZ APARTAK (X): ATLAS-eko ZEDROA



Zuhaitz mardula da eta altuera dezente hartzen duena, batanaz beste 40 metro. Enborra zuzena dauka, zilindrikoa, eta berehala adarrez betetzen dena. Azala, berriz, leuna eta gris kolorekoa bada ere hasieran, zahartzen denean belztu egiten da. 
 
Zuhaitz hau eskola ostean aurkitzen da.

Hosto laburrak dauzka, kolore berdez. Garai honetan (udaberri aurrean) konotxo arrak ikusteko aukera eskaintzen du. Irailetik azaro bitartean loratzen da eta pinaburuak bigarren udazkenean heltzen dira.

Zuhaitz hau “Telleria” lorategian edo sagastian kokatzen zen, baina bera desagertu zenez, hauxe da garai hartakotik geratu zaigun ale bakarra. 55 bat urte omen ditu.
 
  PINABURUA BOROBILA DAUKA ATLAS-eko ZEDROAK

Jatorriz, bere izenak adierazten duen bezala, Marokon eta Algerian dagoen Atlas mendikatean kokatzen da. Europako mendebaldean basogintzako zuhaitz gisa erabiltzen da. Gure artean zaila da lorategietatik kanpo ikustea.

Lehenengo 5-7 urtetan motel hazten da, gero bizkortzeko. Adituen esanetan 700 urte eta gehiago bizi irauteko gai da. Beraz, gu ez gara ale hau bizi den ala ez frogatzeko hemen egongo.

Garai honetan (udaberri aurrean) konotxo arrak ikusteko aukera eskaintzen du



Bere egurra oso preziatua dute arotzek, baina baita perfumegintzan aritzen direnak, destilazioz esentzia bat lortzeko gai direlako.












1970eko ARGAZKI HONETAN, ETA ESKOLA OSTEAN, ZUHAITZ HONEN MUTURTXOA IKUS DAITEKE AZPI ALDEAN

GAUR HALA DAGO ZUHAITZ HAU




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada