2014/04/04

FELIX DE SAMANIEGO-ZABALA

Felix de Samaniego Zabalaren irudia Biasteritzen, Laguardian

Inoiz joan baldin bazara Arabako Laguardia edo  Biasteritzera, herriko sarreran badago jardin bat, eta bertan, kiosko tankerako bat. Han, Felix de Samaniegoren brontzezko irudia dago. Ospetsua bera, besteak beste eskolan ikasi dugulako oso trebea zela alegiak edo fabulak idazten, eta, egia esanda, zeinek ez du gogoratzen "otsoa eta bildotsaren" alegi ospetsua. 

Ba jakin izan dugu bere ama antzuolarra zela. Nola diren kontuak, ezta?


Honen pistan Valen Moñuzek jarri ginduen. Izan ere jakin nahi zuen ea Juana Maria Teresa Zabala eta Arteaga  antzuolarra omen zen, dokumentu batzuetan antzuolarra eta beste batzuetan, berriz, tolosarra ere omen zela adierazten zelako.

Hori argitzeko eliz dokumentuetara jo genuen. Eta lehenengo datua 1654ko bataio agiri batean aurkitu genuen. Izan ere, orduan  bataiatu zen Pedro de Zabala Irala Iñarra (Iralako jauna). Hogeitabi urte beranduago, 1676an, badakigu Maria de Yurramendi eta Ydiaquez-ekin (Idiaquez familia ospetsukoa zena) ezkondu zela, baina Tolosan. 

http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-4874/es/contenidos/informacion/ibilbideak/es_ibilbide/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/ibilbidea_12/es_ibilbide/images/foto1_6g.jpg
Idiaquez jauregia, Tolosan. XVIII. mendekoa, eta berezia adreiluz eginda dagoelako.

Euren semea, Joseph Joachin Cayetano Zabala Yrala Yurreamendi Ydiaquez, berriz, Maria Rosa Arteaga Lazcanorekin  ezkondu zen 1709an Antzuolan, eta guztira zortzi seme-alaba izan zituzten, euren artean 1715eko urriaren 14an bataiatu zen Juana Maria Theresa Zabala Yurreamendi Arteaga Lazcano, gerora Felixen ama izango zena.

    Badakigu bera, lehenik eta behin, Felix Ignacio Sanchez Samaniego Muniberekin ezkondu zela Tolosan, 1737an. Baina baita ordurako Tolosan ere bizi zela gurasoekin. Bertan jaio zen Felix Samaniego Zabala. 


    Iralatorreko armarria, gaur Algorta-Getxon.

    Are gehiago, badakigu Tolosako Idiaquez jauregia ere Antzuolako Zabalaren esku geratu zela, eta ordezkapen zuzenaren bidez, XVIII. gizaldian,  Bernardo de Zabala eta Arteaga-Lazcanoren esku geratu zela jauregi hori; eta bera, bere arreba zen Juan de Zabalaren semeak, Felix Maria Samaniego eta Zabalak hain zuzen, eskuratu zuela.


    Iralatorre baserria bota aurretik. XVI. mendean eraikia. Bertan jaio zen Felixen ama: Juana Maria Teresa Zabala.

    Baina alegiak egiten ona izan bazen ere, Felix ospetsua bihurtu da historian, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zueneteako bat izan zelako. Baina, aldi berean baita Tolosako alkatea ere izan zelako.



     
    FELIX SAMANIEGO-ZAVALA

    Beraz, Tolosara baina batez ere Laguardia edo Biasteritzera joaten zaretenean ez ahaztu antzuolar hau bisitatzea!

    Informazio gehiago


    Eskerrik asko Valen Moñux-i emandako informazioarengatik

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario en la entrada