2014/04/16

ITURRIAK EZAGUTZEN (IV): LOIXETAKO ITURRIA


Aspaldi honetan herriko hainbat iturriri ari gara hainbat atal eskaintzen blog-ean. Batzuk ez daude egoera onean, eta galtzeko zorian. Beste batzuk, berriz, zutik eta zainduta mantentzen dira. Euretako bat da Loieta baserri gainean dagoen burdin-ura darion iturria: Loixetako iturria.

Loieta baserria

Baserritik 200 bat metrora, Altzeta baserrira zoazela, hezi batez inguratuta ikusten da, harizti baten erdian, iturri hau, eta txukun mantentzen da.

Esan beharrik ez dago nahiko aldatu dela bere ingurua, batez ere Altzetara egin duten bide berriagatik. 

Beraz, bertara joatea nahi izanez gero, Loietara joan eta lehen Altzetara zihoan bidea hartu eta, aintzat hartzen baduzue esandako hariztia, berehala topo egingo duzue iturriarekin .


HARIZTI BATEN ERDIAN DAGO ITURRIA. 
BURDIN URA DARIO.


HONATX ITURRI HONEN IKUSPEGI DESBERDINAK.





IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada