2014/05/04

ERTZILLA BASERRIA

Baserri batzuk desagertu dira herrian denboraren poderioz. Desagertze horren eragileak ugariak izan badaitezke ere, sarri gertatu da garapenaren izenean traba edo oztopo izan direla gure baserriak. Kasu honetan dago Ertzilla (Ertzille) baserria, argazkiak ikusten den bezala, herriko industria baten zabalkuntzak eragin zuelako bere desagerpena 1972an.


Basalde auzoko lehendabiziko baserria zen, eta bere lehendabiziko aipamen historikoa 1538koa. Deitura desberdinak izan ditu: HERÇILLA>ERTZILLA>ERTZILLE.

Baserri handia zen, bere azalera 441 metro karratutakoa zelako. Estiloz nahiko arrunta, eta denboraren poderioz guztiz aldatuta.

Badakigu bere garaian armarria ere izan zuela, bitxia bere deskribapenari dagokionez: 


"Urrezko soro batean, zuhaitz berde bat, eta bere enborrean, hilda, hartz bat".






  • Lehendabiziko bizilagunen albistea, baina, XVII. mendekoa da, orduan badakigu, 1629-30ean egindako erroldaren arabera,  Baltasar Lizarriturri, bere emaztea eta semea bizi zirela bertan
  • XVIII. mendean, Migel Gorosabel. 
  • XIX.mendean, berriz, Andres Larrañaga, emaztea eta sei seme-alaba. 
  • Azkenengo bizilagunak, ostera, dagoeneko baserri zaharrean ez, baizik eta "Ertzilla-berri" bezala ezagutzen den bide bazterreko etxe berrian bizi dira; Ezkurra eta Peña familia bizi da bertan.
(ERTZILLA BERRIA, GAUR)


No hay comentarios:

Publicar un comentario