2014/05/02

UZARRAGAKO ITURRIA BERRIRO MARTXAN



Gezurra dirudi ura besterik ez dagoen toki bateko iturriak urik ez izatea. Baina hori lehen, izan ere Uzarragako iturriari ura dario berriro, makina bat denbora urik gabe egon ondoren. Herritar batzuk, tartean Arrola mendizale elkartea ere, gaizki zeuden tutuak aldatu eta egokitu egin dute instalakuntza guztia. Poztekoa da auzolanaren izenean garai bateko iturriak konpontzen nola ari diren. Zorionak!

Iturri honen iturburuak garai batean bertan zegoen arropa garbitzeko aska ere hornitzen zuen.




Erdiko argazkian ikusten dira Uzarragako Anita eta bere ama (Ursula) arropak garbitzen. 


Hala ere, 1960. hamarkadan baina, argazkian ikusten dugun ur aska kendu eta 1965. urtean iturri berria inauguratu zen.

Inaugurazio egunak bat egin zuen Uzarragako maisua zenari egindako omenaldiarekin. Beraz, ospakizun bikoitza izan zen 1965eko uztailaren 18koa.









UZARRAGAKO ITURRIAREN INAUGURAZIOA. UZTAPIDE BERTSOLARIA ETA JOSE MARI AGIRRE MAISUA.
1965/07/18

Ziur Jose Mari Agirre gustura egongo zela egindako lanaz.

Uzarragako iturburuari buruz dugun datu zaharrenetako 1896koa da, orduan badakigu konpondu beharra zeukala. Beraz, beste datu ezean, pentsa genezake egokitu zutela gaur ezagutzen dugun ur depositua.



Harlanduzko ur deposituaren egitura benetan landua eta aldi berean ere bitxia da goiko harri borobil baten bitartez egindako estalpea.

 http://goiena.tok-md.com/argazkiak/892/2014_04_05_Uzarrako%20iturrixa%20konpondu%20AUZOLANEAN%20copia/cache/P1020892_content.JPG




HARLANDUZKO UR DEPOSITUAREN EGITURA



UZARRAGAKO ITURRIARI BERRIRO URA DARIO


Argazki batzuk Jabi Etxanizenak dira.
Eskerrik asko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario