2014/06/07

HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (II): ESPAINIAKO KONSTITUZIOA ERREFERENDUMA (1978/12/06)

Frankoren heriotzaren ondoren,  eta Trantsizio bezala ezagutu den garaiari begira, beste gertaera garrantzitsua Espainiako Konstituzioa onartzeko (ala ez) egin zen erreferenduma izan zen. Bere aurrean posturak kontrajarriak ziren Espainian, baita Euskadin ere, aldekoak zein kontrakoak, nahiz abstentziora ere bultzatzen zutenak. Hala, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ/PNV) abstentzioa eskatzen zuenean, ezker abertzaleak (Euskadiko Ezkerrak eta Herri Batasunak) ezezkoa eskatu zuen.

Antzuolan baiezkoak irabazi zuen, nahiz eta emandako botoak gutxi batzuk izan.

Hauek izan ziren emaitzak.

  • 1689 botoa emateko aukera.
  • 630 botoa emandakoak.
  • Bai: 379 (%60)
  • Ez: 223 (%35)
  • Zuri eta baliogabe: 28 (%5).
  • Abstentzioa: %62,70 (Euskadin, %55,35).
  • Parte-hartzea: %37,30.
Dudarik ez dago datu hauek ez dutela ezer adierazten garai hartan bizi zen egoerarekin lotzen ez badira. Eta, egia esanda, bera ez zen oparoena, erailketak, manifestazioak, torturak .. egonezina azkenean, egunerokoa zelako. 

Baita Antzuolan ere. 1978a aintzat hartzen badugu, hauek ziren urte hartan izandako gertakari batzuk:
  • Grebak: Urtarrilean, martxoan, uztailean, azaroan).
  • Luis Candendo herritarraren erailketa (1978/11/09).
  • Aberri Egunera herritar pila bat.
  • Mitinak (Telesforo Monzon, PSOE ...).


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada