2014/06/01

HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (III): GERNIKAKO ESTATUTOAREN ERREFERENDUMA (1979/10/25)

Espainiako Konstituzioak onartzeak ekarri zuen ondorioetako bat Espainiako Estatua bera "España de las Autonomías" bezala eratzearena. Guztira hamazazpi autonomia eta bi hiri-autonomo. Testuinguru honetan ere onartu zen lehendabiziko estatutua Espainian, Gernikakoa edo Euskadikoa izan zena.

Hala ere jarrerak ez ziren denak aldekoak, baizik eta ezker abertzaleak abstentzioa eskatu zuen erreferendumean, eta eskumako Aliantza Popularrak (gero Partidu Popularra) ezezkoa gomendatu zuen.

1978ko urriaren 25ean Euskadin egin zen erreferendumaren emaitzak hauek izan ziren:
  • BAI, % 97,38
  • EZ, %2,62
  • ABSTENTZIOA, %36,12

Antzuolak, Euskadin eman zen emaitzekin bat egin zuen. 1600 zeuden botoa emateko aukeran herrian. Horietatik, 1022k, eman zuten botoa. Emaitzak, berriz, hauek:
  • BAI, 967 boto (%94,62)
  • EZ, 26 boto (%2,54).
  • Zuri/nuloak, 29 boto (%2,84).
  • Abstentzioa, %36,20

Esan, emaitza honen ondoren 1979ko abenduaren 18an onartu zela Gernikako Estatutoa.

Hala ere, ezin dugu esan garai haiek baketsuak izan zirenik, eta gure herrian ere eragina izan zuen egonezinak. 
  • Izan ere, 1979ko urtarrilaren 30an erail zuen ETAk herritarra zen Jose Artola Goikoetxea. 
  • Denbora gutxira, Bergarako batzokia ere birrinduta gelditu zen bonba batek eztanda egin eta gero.
  • Sorian zeuden presoen aldeko ekintzak ere ugariak izan ziren herrian, eta 1979ko martxoan 70 bat herritar egon ziren herriko parrokian entzerrona bat eginez.
  • Grebak ere ugariak izan ziren, Frantzian zeuden ETAko militanteen alde; edo gertatutako erailketa desberdinengatik (Urretxu, Lakuntza...) ere bai.
  • Pare bat herritar ere atxilotuak izan ziren.
  • 1979ko maiatzaren 21ean ikastolatik ere alde egin behar izan zuten bonba mehatxuagatik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada