2014/06/21

HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (IV): `OTAN´ ERREFERENDUMA (1986/03/12)


Espainia OTAN/NATO (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea) barruan zegoen 1982tik. Hala ere, Espainiako PSOE, Espainiako gobernua bere gain hartu aurretik, bertan parte hartzeaz kontra zegoen. Dena dela, estatu mailako hauteskundeak irabazi eta gobernua bere gain hartu zuenean, bere jarrera aldatu zuen, eta legitimazioa emateko-edo OTAN/NATO erakundean Espainia matentzeko ala ez erreferenduma antolatu zuen 1986n.

Baina, erreferendum hau kontsulta bezala hartu zuen, eta ez zuen  binkulantea izateko asmorik. Dena dela, erakundean mantentzearen aldeko baiezkoa irten zen gariale, %52,5 botoekin; ezezkoak, berriz, botoen %39,8 atera zuen. Parte-hartzea, erdia baino zertxobait gehiago: %59,4.

Ezetzak La Palman (Kanariar ugarteak), Katalunian,Nafarroan eta Euskadin irabazi zuen. Antzuola ere ildo beretik joan zen. 

Herriko datuak hauek:
  • 1660 botoa emateko eskubidea.
  • 1198 boto eman ziren.
  • 881 boto ezezkoa.
  • 292 boto baiezkoa.
  • 25 boto zuri eta baliogabeak.
Beraz, 
  • Parte-hartzea: %72,10
  • Abstentzioa: %27,90.
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario