2014/06/14

`MIGELENEKOA´ ETA `TXASIOZAHARRENEKOA´ ETXEAK

 MIGELENEKOA ETA TXASIOZAHARRENEKOA ETXEAK

Aitortu beharra dugu bi etxebizitza hauen jatorria hautematea ez dela batere erraza izan. Dokumentuek ez garamatzate oso atzera, XVII. mendera, besterik ez. Eta hipotesi bat ere badugu, oraindik konfirmatu gabekoa, eta da etxea zela  "del capitan Francisco Lopez de Oçaeta, veçino de Vergara". Hala ere, orduan, 1630ean, "Pedro de Garitano, y su muger con una donzella de hedad de 20 años, y una criada" bizi ziren.

Badago, hala ere, "Txasio" izeneko beste etxe bat herrian, Kalegoi hasieran, orain zaharberrituta dagoena. Berau, baina, XVIII. mendekoa da, hau da, "Txasiozaharrenekoa" baino berriagoa denboraz.
"TXASIONEKUA"

Dena dela, egingo dugun deskripzioaren arabera, badirudi herritar aberats baten etxea zela, izan ere etxea egiteko erabili ziren material eta egituragatik, edozein gremio baten etxe eta tailerra baino, dirudun familiarena dirudi.
 Kalegoi edo (garai batean) Goen-kaleak, etxe politak dauzka.
 
Kanpoko eta barneko etxearen arkitekturari erreparatzen badiogu, atzerako joateko baina aukera badago, izan ere fatxadaren egitura XV-XVI. mendekotzat jo daitekeelako. Horra hor, harlanduzko fatxada ederrean, ateko formak, leihoak, leiho gaineko izartxoa, leiho azpiko apaingarriak ...


 
Zer adieraziko ote du leiho gaineko izartxo horrek? Eguzki loren antzerako babes sinbologia izango ote du?



Etxe honek baina, badauzka beste ezaugarri batzuk bitxiak direnak. Adibidez, ate nagusiaren buruan erdiko harlanduak duen hutsunea. Zer joango ote zen bertan? Etxeko zaindari edo sainduaren irudiren bat? 


Ateburuan hutsunea ikus daiteke, "13" zenbakiaren gainean.


Bitxitasunak ez dira horretan bukatzen, izan ere, ate gain batean, izarra duen leiho azpian, bi burdin ikus daitezke alde batean zein bestean. Zer dira, eta zertarako?


Burdinak ere ez dira edozein modutakoak, euretako batek dragoi baten burua duelako. Hala ere, besteak badu  bertan zerbait zintzilikatzeko zuloa. Beraz, pentsa genezake goitik behera telaren bat-edo jartzeko erabili zitekeela burdin erako egitura hau. Gainera pare-parean ate aurrearekin bat dator, estalpe politia eskainiz.

Hala ere sorpresak ez dira hor bukatzen, badaudelako beste batzuk etxe barruan. Argazki hauetan ikus daitezken bezala fatxada aldeko leiho-hormetan, harlanduzko oso jarleku bereziak ikus daitezke, eta leiho batetik bestera hutsune bat, despentsa bezala. Arkitektura hau ere (fatxadan ikusi dugun bezala) oso gotikoa da, eta agian norbaitek hauteman ditu horrelakoak gazteluren bat-edo bisitatzera joan denean, oso ohikoa delako egitura hauek bertan ikustea.



Etxe barruko egitura honek gotiko garaiko (XV-XVI. m.) egitura du. 
Obrak egin aurreko argazkia.

Dena dela, badago beste ezaugarri ezkutu bat, etxea zaharberritu zenean atera zena, eta denboraz atzera ere garamatzana. Azpiko argazkietan ikus daiteken bezala, zaharberritzean fatxadako goi parteari ere txukunketa bat eman zitzaion. Bertan, leihoen artean, garai bateko adreiluzko arkudun leihoak azaldu ziren.


Ezkerreko leihoan hauteman daiteke esandako arku hori. Beheko argazkian, agian, hobeto.



Ezker aldean adreiluz egindako arkudun leihoa







Ez galdu aukerarik. Ahal duzunean buelta bat eman Kalegoitik, eta goza itzazu bertako etxeekin.
 
 Leihoak ere oso politak dira, gotiko garaietara garamatzate; alegia 
XV-XVI. mendeetara.






No hay comentarios:

Publicar un comentario