2014/06/08

MUTILAGUN-MUTILAGOEN-MUTILAGUEN

Desagertutako baserria dugu Mutilagun edo Mutilagoen baserria. Basalde auzoan, Deskarga aldean zegoen zutik 1970eko urtarrilaren 20ra arte. Urte eta gun hartan,  ordara (`a rebato´) jo zuten Antzuolako parrokiako kanpaiek iluntzeko 11:30etan, izan ere baserria sutan ari zen. Herritarrak joan ziren bertara, baina ezin zen ezer egin, berehala dena kiskalduta gelditu zelako. 

BASERRIA SUAK PASATUTA (1970/01/20)

Egia esanda ez zen orduko sutea bakarra izan. 1800ko martxoaren 19an, San Jose egunean, zeharo erre zelako. Handik ehun eta zortzi urtera, 1908an, beste suteren baten-edo lau urteko mutil bat (Angel Zabaleta)erre zen, eta erreduren ondorioz hil.

Bitxitasun bezala esan dezagun baserri hau, desamortizazioa izan aurretik (1837tik aurrera izan zena), Bergarako "Santísima Trinidad" mojena zela, eta 1796an komentuko abadesa zenak eskatu zion herriko udalari baserri ingurua ere eurena zela hautematea.
  • 1513koa da bere lehendabiziko aipamen historikoa. Mende horretan bizi ziren bertan Martin Errekondo eta Mari Juana Zabala. Mende bat beranduago, 
  • 1630. urtean, Juan Olalkiaga, emaztea eta bi seme, neskame batekin bizi ziren.
  • XVIII. bukaeran, Inazio Eguren bizi zen bertan baserria erre arte. Ondoren, 1800ko maiatzaren 4ean, herriko udalak zera adierazten digu: " ... Habiéndose quemado la casería de MUTILAGUEN en la que habitaba Juan Ignacio de Eguren ... y no tiene donde habitar ... y las Monjas no optan por levantar (el caserío) ... pide pr Real Facultad porción de tierras semejantes para levantar casa y cultivarlas por vía de venta o imponiendo su valor en censo".
  • XIX. mendean, Joakin Zabaleta zortzi bizilagunekin. Zabaletarrak ere ziren 1955ean bertan bizi zirenak: Paskual Zabaleta eta Mikaela Aiastui, lau seme-alabekin. Azken datuen arabera, 1966tik Antonio Belver eta Andrea Villa ziren bertan bizi zirenak.

Herritik urruti zegoen, bost bat kilometrotara, eta herriko baserri altuenetakoa ere bazen, 475 metrora zegoen eta.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada