2014/07/06

HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (VI): HAUTESKUNDE OROKORRAK (1979/03/01)


Adolfo Suarez eta Juan Karlos, garai hartan Espainiako lehendakaria eta erregea.

1978ko Konstituzioa onartu eta Trantsizioa jo izan den garai aldi hartako lehendabiziko hauteskunde orokorrak 1979ko martxoaren 1ean ospatu ziren. Adolfo Suarezek lortu zuen Kongresuko eserlekuei begira Estatu mailan garaipena, eta bigarren indarra Felipez Gonzalezen Partidu Sozialista jarri zen. Aurretik ospatu ziren hauteskunde orokorren ildotik joan ziren hauek ere; hau da, aldaketa handirik gabe.

Ze gertatu zen Euskadin?

Hasteko datu estatistiko batzuk:

PARTIDUA BOTOAK EHUNEKO ESERLEKU
EAJ-PNV 275.292 %27,63 7
PSE-PSOE 190.235 %19,09 5
UCD
168.607
%16,92
5
HB 149.685 %15,02 3
EE 80.098 %8,04 1
PCE-EPK 45.893 %4,61 0

EAJ/PNV-a garaipena lortu eta nagusia izaten jarraitzen zuen. Euskadin UCD hirugarren partidua zen, sozialisten atzetik. Ondoren, zatitutako ezker abertzalea (HB, EE) zetorren. Hala ere, bata zein bestearen botoak batuz gero, bigarren indarra izatera pasatzeko aukera zuten.

Eta Antzuolan?

Hauek datu estatistikoak:


PARTIDUA BOTOAK EHUNEKO
EAJ-PNV 391 %31,48
HB 272 %21,9
PSE-PSOE 226 %18,2
UCD
133
%10,71
EE 76 %6,12
LKI-LCR 67 %5,39
EMK-OIC 45 %3,62
PCE-EPK 19 %1,53


Antzuolan ere EAJ izan zen nagusi, bigarrena zen Herri Batasuna baino 10 puntu aurretik. Bigarrenetik gertu Euskadiko Partidu Sozialista. Bitxitasun bezala aipa daiteke Antzuolan tradizio politiko handia izan zuten komunismo aldeko bi partiduk ere (LKI eta EMK) indarra erakutsi zutela.

Garai hura baina, ez zen lasaia izan Antzuolan ezta Euskal Herrian ere. 

Antzuolan, 1979ko urtarrilaren 30ean antzuolarra zen Jose Artola Goikoetxeak erail zuen ETAk. Handik astebetera, Bergarako batzokian bonba bat jarri eta txikituta geratu zen.

Herrian grebak eta manifestazioak ere egiten ziren presoak-eta kaleratzeko. Parrokian itxialdiak ere egiten ziren helburu horretarako. Herritar batzuk atxilotuak ere izan ziren… eta ikastolako haurrak ere kanporatu behar izan zituzten bonba mehatxuagatik.

Beraz, garai ezegonkorra izaten jarraitzen zuen 1970. hamarkadaren bukaera hark.

 






No hay comentarios:

Publicar un comentario