2014/07/20

IBARREKO ZUBI ZAHARRA ETA BERRIA: ENKANTEA


Ibarrako zubi zaharra, XVIII. gizaldikoa.

Ziur ikusi duzula inoiz Ibarre auzora doan bidean, erreka gaina pasatzen duen zubi hau. Garai batean Ibarre baserrira zihoan, eta bertatik baita Irimoegigoiena izeneko auzora ere. Baina XIX. mendearen bukaeran bere erabilera alde batera laga zen, izan ere Irimoegira zihoan beste bide bat zabaldu zen.
 
Ibarreko zubiaren lehendabiziko aipamen  historikoa, dena den, XVI. mendekoa da, zuzenago esanda 1588koa.Kontua da, urte hartan egindako euriteak hondatu zuela zubi zaharra. Beraz, berri bat eraiki beharra zegoen. Eraikitzen hasi aurretik aurrekontuak eskatu behar ziren, eta  eskaintzak egiteko enkantean jarri. Hori da, ondorengo lerroetan irakurri ahal izango duzun dokumentuaren helburua, hau da, nola egiten ziren gizaldi hartan enkanteak... eta Ibarrako zubia. Esan, dokumentu hau Oñatiko Protokolo Artxibotik jasota dagoela (1/0737 liburuan). 

Transkripzioa hau da:

 “Debajo del cobertizo de la Iglesia Parroquial de Ntra. Sra. De la Piedad de la Unversidad de Anzuola, 20 de noviembre de 1588… Parecieron presentes Rodrigo de Arrelus y Pero Fernandez de Ibarra, e Joan de Otamendi, e Joan de Ayzaga, e Joan Perez de Garicaza Arrelus y Sebastian de Yrala y Santuru de Yrala, y Joan de Madariaga, carpintero, y Domingo de Aguirre, vecinos de la dicha Universidad, que tenía pasaje por la `puente de Ibarra´ para sus casas e caserías y heredades y manzanales… Las aguas y diluvio que se hizieron en este presente año había llevado la dicha puente y no tenían por donde pasar para las dichas casas y caserías y heredades y manzanales, y así para el remedio de edificar la dicha puente habían mandado ellos mismos e otras personas que tenían pasaje… y otras muchas que no tienen, algunos maravedís … y poner en almonedas públicas… si alguna persona quisiese edificar e hacer la dicha obra… E pusieron en primera almoneda y candela… si quisieren entremeter alguna persona quien que más barato quisiere hacer … con las condiciones siguientes:

1º. Que haya de ser de 25 pies de largo y once pies de ancho… 
2º.  En buena piedra a martillo y las esquinas bajeras del arco que ha de llevar … de hacer y edificar con piedra labrada buena… y las antepares y losaduras que se ponen encima de ellas de buena piedra martillada con todo ello a vista de buenos oficiales. 
3º. Que el que se quisiere entremeter en la dicha obra ponga toda la cal y arena, y piedra labrada y martillada que tuviere necesidad… 
4º. Que haya de edificar para el dia de San Miguel de 1589 … en pie en su perfección la dicha puente para ocho años contados desde que edificaren… den fianzas… y haber seguridad… 
5º. Prometieron de dar treinta y tres  juntas de bueyes para acarrear piedra y arena y otras cosas que fuesen necesarias… para hacer los cimbres y otros edificios de carpentería:

El dicho Pero Fernández con sus bueyes ocho días, que son ocho juntas de bueyes; el dicho Rodrio de Arrelus en tres días con sus bueyes, que son tres juntas; y el dicho Joan de Otamendi, en tres días que son tres juntas; Juan de Ayzaga, dos días que son dos juntas; Joan Peres de Arrelus tres días que son tres juntas de bueyes; el dicho Sebastian de Irala, en otros dos días con sus bueyes, y los demás que le faltan para los 3 juntas de bueyes que ellos darán orden de dárselos. Y el dicho Santuru de Yrala, de trabajar en dos días con cada dos oficiales... de carpintería; y el dicho Juan de Madariaga de trabajar en dos días… para hacer los dichos cimbres y otras cosas; y el dicho Domingo de Aguirre de trabajar en su oficio de cantería en dos días…

Puesta una candela encendida… parecieron presentes Domingo de Aguirre… cantero e dijo que con dichas condiciones el haría el dicho puente en 50 ducados… Y luego aparecieron presentes el dicho Pero Fernandez de Ibarra… ofreció 42 ducados… Y así en el dicho día no hubo otro pujador…"

Horrela, bada, ekin zion zubi berriaren lanari Pedro Fernandez de Ibarrak, berak egin zuelako eskaintza merkeena. Dokumentuan bertan hautematen denez, inguruan baserriak eta lur sailak zeuzkatenek ere lanerako eskaintza egin zuten.


 IBARRA ZUBIKO BI ARGAZKI. BERTAN IKUS DAITEZKE OSAGARRI ARKITEKTONIKO DESBERDINAK

Kontua da, nahiz eta egin behar zena harlanduzkoa izan, denboraren poderioz ez zaigula iritsi zutik. Bai, ostera, argazkiak erakusten digun XVIII. mendeko zubi zaharra.

IBARRA/IBARRE BASERRIA

Baina, orain erabiltzen duguna noizkoa da?

1896an hartu zen erabakia orain ikusten duguna egiteko, baina lehen zegoen beste zubi zahar bati erantsiz. Honatx, Antzuolako Udalak obra onartzeko erabilitako planoak eta obra baldintzak. Obretako maisua antzuolarra zen Eusebio Madariaga izan zen.

GOIKO PLANOAN IKUSTEN DA NOLA ERANSTEN ZAION ZAHARRARI ZUBI BERRIA


Plano hauek 1896koak badira ere, zubiak egiteko teknika historia bera bezain zaharra da. Esan nahi da,  XIX. mendearen bukaera honetan ere, 1588ko baldintza tekniko berberak eskaintzen direla:

  OBRA EGITEKO BALDINTZAK.  
AZPIAN ERAIKITAKO ZUBIA

IBARRAKO ZUBI BERRIA, 
1896ko PLANOEN ARABERA EGINIKOA



BLOG HONEN AURKIBIDEA KONTSULTATU NAHI IZANEZ GERO, SAKATU HEMEN:







No hay comentarios:

Publicar un comentario