2014/07/09

PILDAIN ARTZAINA ANTIGUAKO ERMITAN LURPERATUTA

Antigua ermita XX. mendearen hasieran


Isidro Legorburuk, Uzarragan parrokoa izan zenak, bere idazlanetan adierazten digu, nola bere Antigua errotako etxean (bere aitonak eta aitak hala esanda) sarri entzun zituela Pildain izeneko giza-seme baten kontuak, eta euretako bat gainera Antiguako ermitan lurperatuta zegoela.

Isidro Legorburuk ere zioen ermitaren azken berreraiketa edo zaharberritzea 1943an egin zenean, adreiluz egindakoa zen ermitaren lur soroa aldatu eta gaur ikusten dena ere jarri zela. Hala ere, lur soro zaharrean hautematen zela, sarreratik zertxobait ezker aldera joanez, pertsona bat lurperatzeko adinako hutsune bat, eta bera Pildain izeneko artzain batena zela. Pildain hau, jarraitzen du Uzarragako apaizak bere idatzian esaten, Urretxukoa omen zen, eta frantsesen aurka egindako Independentzia Gerratean heroia izatera iritsi zela. Ospetsua izan zen, adibidez, eta besteak beste, Deskarga mendateak Zumarraga aldera jotzen duen hegalean, frantsesei harrapatutako aginte-eskutitzengatik. Garai hartan oso garrantzitsuak zirenak bertan gerrarekin lotutako aginduak joaten zirelako.

Urretxuko semea zen Jauregi Artzaina jeneralak ere babestu omen zuen Pildain jauna.

Kontu hau 1976ko abuztuaren 22ko `La Voz de España´ egunkarian ere azaldu zen.

Baina, egun batean, frantses baten atzetik Bonbulutik zetorrela, Olamendi parean bere behorra frantsesaren aurka jo zuenean, zori gaiztoz frantsesa jausi behorretik eta zeukan arkabuzak  lurra jo zuenean tiro egin, eta behorraren sabela pasatuz Pildain gaizoari bete betean eman eta berehala hil zen. 

Kontua da, Antzuolan hil eta herritarrek  Antiguako ermitan lurperatzea pentsatu zutela. Eta harrez gero bere oroimena pasatu zen belaunaldiz belaunaldi.

Esandako egunkari orria.


Horregatik ere esaten zen Antiguako ermitako serorak edo zaindariak gauero jotzen zituenean Angelus garaian kanpaiak, eta `Avemaria´k egin eta gero, Aita Gure bat gehitzen zuela Pildain artzainaren oroimenerako (“Pater Noster Pildainen izenian”).



Nor zen abizenaz soilik ezagutzen dugun Pildain `artzaina´?


Bere garaian Aita Lasak idatzitako “Jauregui, el guerrilero” liburuan, badauzkagu pistak gure pertsonai honen berri izateko.   Berak aipatzen digu, Jauregi “Artzaina” Deskargako mendatean frantsesen aurka egindakoetan gehitu zitzaizkiola beste batzuen artean Fermin de Pildain. Hala ere, esan bezala, heriotza azkarregi iritsi zitzaion, hala diosku behintzat Errukizko Amaren Parrokiako bere heriotza agiriak; hau da, 1812ko otsailaren 12an hil zela, 24 urte zituela.

Are gehiago, badirudi gure Fermin Pildain frantsesen aurkako gerratearen historia bera ere aldatzeko bidean egon zela. Irakurri azpian duzuen kronikatxoa.

Iturria (Fermin Pildain eta Napoleon)

No hay comentarios:

Publicar un comentario