2014/08/06

HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (VII): HAUTESKUNDE OROKORRAK (1982/10/28)


1982ko urriaren 28an ospatu ziren Espainiako hauteskunde orokorrak, Felipe Gonzalezen PSOE-k irabazi zituenak, Kongresuko 350 eserlekuetatik 202 lortuz. Beraz, jaun eta jabe bihurtu zen. 

Aldi berean Suarezen UCDk behea jo eta Manuel Fragaren Alianza Popularraren hazkundea hasi zen.

Euskadin, berriz, egoera bestelakoa izan zen, partidu estatalistak ahulduta, EAJ nagusi bihurtu zen.
Parte hartzea handia izan zen: %79,37; abstentzioa, berriz, %20,63.

PARTIDU POLITIKOA
BOTOEN %    
ESERLEKUAK
EAJ
31,88
8
PSE
29,3
8
HB
14,78
2
AP
11,7
2
EE
7,73
1

Antzuolan?

Aldaketa batzuk egon ziren herrian, Euskadin izandako datuekin alderatuz gero. Adibidez, parte hartzea altuagoa izan zen: %83,44, eta abstentzioa, beraz, txikiagoa: 16,56.

Hauek herriko datuen laburpena, emandako botoen arabera:

 
PARTIDU POLITIKOA
BOTOEN %
BOTOAK
EAJ
40,73
545
HB
24,36
326
PSE
23,62
316
EE
5,53
74
AP
4,56
61
 









Oso garai ezegonkorra izaten jarraitzen zuen, urtebete lehenago, eta horren adierazle dugu 1981eko otsailaren 23an Tejeroren Estatu Kolpea. Hilabete lehenago Suarezek ere dimititu egin zuen. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada